Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2003ko uztailaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
4447

AGINDUA, 2003ko uztailaren 21ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo eta Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuena, Jarduera Ekonomikoetarako Lurzorua Sortzeko eta Saltoki Handiak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planari hasierako onarpena emateko dena.

Otsailaren 11ko 28/1997 Dekretuaren bidez behin betiko onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamendurako Artezpideek Lurraldearen Arloko Planak lantzea xedatzen dute eta, espresuki, Jarduera Ekonomikoetarako Lurzorua Sortzeko Lurraldearen Arloko Plana idaztea aurreikusten dute. Bestalde, Saltoki Handiak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana idaztea espresuki aurreikusten ez badute ere, 18. kapituluko 2.5 atalean, aipatutako plana lantzeko irizpide orokor batzuk ezartzen dituzte.

EAEn Jaurlaritza sortzeko programa-akordioan (1999-2002 legegintzaldia), Saltoki Handiak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana idaztea erabaki zen. Ondoren, lurzoruaren okupazioarekin eta lurraldearen hirigintza-antolamenduarekin lotutako gai garrantzitsuak kontuan izanda, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailek Jarduera Ekonomikoetarako Lurzorua Sortzeko Lurraldearen Arloko Planaren eta Saltoki Handiak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planaren lanketa dokumentu bakarrean bideratzea erabaki zen.

Jarduera Ekonomikoetarako Lurzorua Sortzeko eta Saltoki Handiak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planaren Aurrerapeneko dokumentua Ikaur enpresak idatzi zuen, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldea Antolatzeko 4/1990 Legearen 13.4 artikuluan aurreikusitako prozedurari jarraituz, eta 2001eko uztailaren 12an igorri zitzaien interesa zuten herri-administrazio guztiei, bi hilabeteko epean, bidezkotzat jotzen zituzten ohar, iradokizun, hautabide eta proposamen guztiak egin ahal izateko.

Entzunaldi horretan aurkeztutako 54 iradokizunak eta Planaren Jarraipen eta Zuzendaritza Batzordearen 2002ko otsailaren 6ko erabakia aztertu ondoren, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen eta Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuen 2002ko maiatzaren 16ko Aginduaren bidez, Jarduera Ekonomikoetarako Lurzorua Sortzeko eta Saltoki Handiak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planaren behin betiko dokumentua lantzeko irizpideak, helburuak eta konponbideak onartu ziren. Aipatutako sailburuen 2002ko ekainaren 14ko Aginduaren bidez, maiatzaren 16ko agindu horren akatsak zuzendu ziren.

Ekonomia Gaietarako Eusko Jaurlaritzako Ordezko Batzordearen Erabakia betetzeko asmoz, Aurrerapeneko dokumentua Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordearen txostenaren mende jarri zen, ekainaren 12ko 4/2002 bilkuran.

Jarduera ekonomikoetarako lurzoru publikoa sortzeari dagokionez, Lurraldearen Arloko Plan honen helburu nagusia hau da: 16 urteko denbora-horizontean EAEn garatu beharreko jarduera ekonomikoetarako lurzoru publikoa sortzeko eragiketak finkatzea, estrategikoak eta interes orokorrekoak izateagatik sustapen publikoko eragiketa gisa proposa daitezkeen esku-hartze mota desberdinak zehaztuz, haien dimentsionamendua gutxi gorabehera kuantifikatuz eta eragiketa-mota bakoitzaren ezaugarri orokorrak finkatuz. Esku-hartze horiek funtzionaltasun estrategikoko maila desberdinak dituzte eta lurralde-esparru desberdinetan dute eragina. Batzuk dagoeneko sustatzen edo garatzen ari dira, beste batzuk sortzen ari diren proiektuei dagozkie eta, azkenik, beste batzuk esku-hartze estrategikoko proposamen berriei dagozkie.

Saltoki handiei dagokienez, Lurraldearen Arloko Plan honek ezarritako berariazko helburua ekipamendu-mota horiek hirigintza-arloan arautzeko proposamen bat egitea da. Proposamen horrek, dimentsio-eskala egokia esleituz eta lurralde osoan zehar banatuz, EAEko plangintza orokorraren eta lurralde-antolamenduaren esparruan saltoki handiak behar bezala integratzea bermatu behar du.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldea Antolatzeko 4/1990 Legearen 13.5 artikuluan aurreikusitako izapideari jarraituz, dokumentuak Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordearen aldeko txostena jaso du, apirilaren 9an egindako 3/2003 bilkuran.

Aipatutako Lurraldearen Arloko Planaren edukia EAEko Lurraldearen Antolamendurako Artezpideek ezarritako lurralde-esparruari behar bezala egokitzen zaiola irizten zaio, eta Lurraldearen Arloko Plana izateko beharrezko zehaztapenak eta dokumentuak biltzen ditu.

Nolanahi ere, Garraio eta Herri Lan Saila Garraioaren Sare Logistikoa eta Modalitate artekoa Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana egitea aztertzen ari dela kontuan izanda, bidezkotzat hartu da "LAPa aplikatzeko arauak" izeneko 8. Kapituluan dagoen "Aldez aurretiko xedapen orrokorrak" izeneko 1. ataleko "Planaren zehaztapen orientagarri edo/eta lotesleak" deritzon 1.3 artikuluari paragrafo berri bat gehitzea honako eduki honekin:

"Lurraldearen Arloko Plan honek garraioaren logistikaren jarduerari buruz dituen zehaztapenak ez dira lotesleak, orientagarriak baizik; izan ere, Sare Intermodala eta garraioaren logistikari buruzko Lurraldearen Sektoreko Planaren bidez aztertu eta arautuko baitira.

Era berean, 2003ko apirilaren 15ean Hegazkintzako Zuzendaritza Nagusiari bidezko txostena eskatu zaio. Oraingoz, txosten hori ez da igorri nahiz eta ezarritako epea amaitu egin den.

Bestalde, Itsasertzetako Zuzendaritza Nagusiak 2003ko maiatzaren 21ean nahitaezko txostena egin zuen.

Horrenbestez, Jarduera Ekonomikoetarako Lurzorua Sortzeko eta Saltoki Handiak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana lantzeko fasea amaitu denez, eta Industria, Merkataritza eta Turismo eta Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailen ardura denez berori formulatzea, bidezkoa da aipatutako planari hasierako onarpena ematea eta dagokion espedientea bideratzea, betiere, Lurraldearen Arloko Planak onartzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldea Antolatzeko Legean aurreikusitako prozedurari jarraituz.

Aplikatu beharreko legeria kontuan izanda,

XEDATU DUGU:

Lehenik.– Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo eta Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailek batera landutako Jarduera Ekonomikoetarako Lurzorua Sortzeko eta Saltoki Handiak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planari hasierako onarpena ematea ondorengo aldaketa eginda:

"LAPa aplikatzeko arauak" izeneko 8. Kapituluan dagoen "Aldez aurretiko xedapen orrokorrak" izeneko 1. ataleko "Planaren zehaztapen orientagarri edo/eta lotesleak" deritzon 1.3 artikuluari paragrafo berri bat gehitzea honako eduki honekin:

"Lurraldearen Arloko Plan honek garraioaren logistikaren jarduerari buruz dituen zehaztapenak ez dira lotesleak, orientagarriak baizik; izan ere, Sare Intermodala eta garraioaren logistikari buruzko Lurraldearen Sektoreko Planaren bidez aztertu eta arautuko baitira.

Bigarren.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Autonomia Erkidegoan hedapen handiena duten egunkarietako bitan argitaratzea.

Hirugarren.– Lurraldearen Arloko Plan hau jendaurrean jakinarazteko izapidean 2003ko urriaren 31 arte jartzea, interesa duten korporazioek, elkarteek eta partikularrek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak egin ahal izan ditzaten.

Aldi horretan, Jarduera Ekonomikoetarako Lurzorua Sortzeko eta Saltoki Handiak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana jendaurrean aztergai jarriko da ondoko lekuetan:

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila.

Lurraldearen Antolamendurako Zuzendaritza

Donostia-San Sebastián, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Gipuzkoako Lurralde Bulegoa.

Villa Begoña

Infanta Kristina, 11 (Ondarreta)

20008 Donostia-San Sebastián.

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Bizkaiko Lurralde Bulegoa.

Agirre Lehendakaria, 9, 6. oina

48014 Bilbao.

Laugarren.– Lurraldearen Arloko Plana, entzunaldiko izapiderako, interesa duten lurraldeko herri-administrazio guztiei aldi berean jartzea, aipatutako plana 2003ko urriaren 31 arte euren oharrak eta iradokizunak egin ahal izan ditzaten.

Erabaki honen aurka ezin da errekurtsorik jarri, Lurraldearen Arloko Plana behin betiko onartzeko prozeduraren barruan izapide-egintza delako.

Vitoria-Gasteiz, 2003 uztailaren 21a

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,

JOSU JON IMAZ SAN MIGUEL.

Lurralde Antolamendu eta

Ingurumen sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.


Azterketa dokumentala