Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2003ko uztailaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
4446

EBAZPENA, 2003ko uztailaren 7koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, museoak sustatzeko eta kultur ondarearekin eta zabalkundearekin zerikusia duten museo-jarduerak garatzeko diru-laguntzak emateko osatu behar den Epaimahai Kalifikatzaileko kideak izendatzen dituena.

Museoak sustatzeko eta kultur ondarearekin eta zabalkundearekin zerikusia duten museo-jarduerak garatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duen Kultura sailburuaren 2003ko maiatzaren 28ko Agindua ikusi da.

Agindu horretako 9. artikuluak dioenez, Epaimahai Kalifikatzailearen osaera Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen ebazpen baten bitartez jakinaraziko da.

Ondorioz, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Epaimahai Kalifikatzailearen osaera jakinaraztea. Hona hemen kideak:

Lehendakaria:

Arantza Arzamendi Sesé andrea, Kultura Ondarearen zuzendaria.

Bokalak:

– Iñaki Diaz Balerdi jauna.

– Javier González de Durana Isusi jauna.

– Estibaliz Albizua Madariaga andrea.

– Carmen Ochagavía Araiz andrea, epaimahaiko idazkari izango dena.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko uztailaren 7a.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,

IMANOL AGOTE ALBERRO.


Azterketa dokumentala