Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2003ko uztailaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
4445

EBAZPENA, 2003ko uztailaren 24koa, Justizia sailburuordearena, pertsona zigortuekiko eta presoekiko gizarte-ekintzako programetarako diru-laguntzak ebatzi eta argitara ematen dituena.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2003ko otsailaren 28ko Aginduak (2003ko martxoaren 12ko EHAA, 51 zk.) pertsona zigortuekiko eta presoekiko gizarte-ekintzako programetarako diru-laguntzak lortzeko deialdia egiten duenak, 7. artikuluan xedatzen duenarekin bat etorriz, 2003ko uztailaren 22an bildutako epaimahai hautatzaileak, agindu horretako seigarren artikuluan aipatutako pertsonek osatutakoak, egindako proposamena kontuan harturik, honako hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Honako entitate hauei ondoren zehazten diren proiektutarako diru-laguntzak esleitzea, eskabideen memorian jasotzen diren edukiekin eta ondorengo zenbatekoekin:

PASTORAL PENITENCIARIA

Proiektua / Proyecto:	Actividades de manualidades, expresión plástica y pintura con

	personas reclusas en el centro penitenciario de Martutene

Zenbatekoa / Importe:	5.891 euros

PASTORAL PENITENCIARIA

Proiektua / Proyecto:	Laguntza acompañamiento y apoyo a las personas reclusas, familiares y exreclusas (martutene)

Zenbatekoa / Importe:	1.448 euros

PASTORAL PENITENCIARIA

Proiektua / Proyecto: 	Clases de ingles a las personas reclusas de martutene

Zenbatekoa / Importe:	 570 euros

MODULO PSICOSOCIAL DEUSTO-SAN IGNACIO

Proiektua / Proyecto: 	Cumplimientos alternativos a prisión

Zenbatekoa / Importe: 	9.500 euros

FUNDACION ETORKINTZA

Proiektua / Proyecto: 	Medidas alternativas a la prisión para personas drogodependientes

Zenbatekoa / Importe: 	30.000 euros

BILBO ETXEZABAL

Proiektua / Proyecto: 	Intervención social a favor de inmigrantes extranjeros en prisión,

	principalmente en el C.P. Basauri y Nanclares de la Oca

Zenbatekoa / Importe: 	1.140 euros

ASOCIACION ZUBIETXE

Proiektua / Proyecto:	 Intervención en el C.P. Basauri con personas privadas de libertad y liberados condicionales

Zenbatekoa / Importe: 	12.000 euros

SALHAKETA BIZKAIA

Proiektua / Proyecto: 	Acción social con personas penadas y presas de 1.º grado

Zenbatekoa / Importe: 	12.000 euros

FUNDACION GIZAKIA

Proiektua / Proyecto: 	Programa para la integración social de personas privadas de libertad

Zenbatekoa / Importe: 	15.000 euros

ASOCIACION BIDESARI DE PASTORAL PENITENCIARIA

Proiektua / Proyecto: 	Proyecto para la integración social de las personas privadas de libertad

Zenbatekoa / Importe: 	15.000 euros

FUNDACION ADSIS

Proiektua / Proyecto:	Programa para la integración de las personas privadas de libertad

Zenbatekoa / Importe: 	15.000 euros

ASOCIACION IZANGAI

Proiektua / Proyecto: 	Atención jurídica, cumplimientos alternativos e intervención

	en los C.P. de Basauri, Martutene, Nanclares de la Oca y El Dueso.

Zenbatekoa / Importe: 	9.510 euros

FUNDACION IZAN-PROYECTO HOMBRE

Proiektua / Proyecto: 	Programa de Asistencia penitenciaria para reclusos del C.P. Martutene

Zenbatekoa / Importe: 	10.000 euros

FUNDACION IZAN-PROYECTO HOMBRE

Proiektua / Proyecto: 	Programa de Asistencia jurídica en Gipuzkoa, destinado a drogodependientes

Zenbatekoa / Importe: 	6.000 euros

CAPELLAN C.P. DE MARTUTENE

Proiektua / Proyecto: 	Acción y sensibilización con los presos

Zenbatekoa / Importe: 	9.081 euros

ASOCIACION GOIZTIRI

Proiektua / Proyecto:	 Beste bide. Cumplimiento de penas y de medidas alternativas a la pena

	privativa de libertad para mayores de 18 y menores derivados de un centro penitenciario

	o de órganos judiciales

Zenbatekoa / Importe: 	10.785 euros

INSTITUTO DE REINTEGRACION SOCIAL DE GIPUZKOA (I.R.S.E.–E.B.I.–G)

Proiektua / Proyecto: 	Programa sociocultural y deportivo en el C.P. Martutene

Zenbatekoa / Importe: 	30.000 euros

CENTRO DE ORIENTACION FAMILIAR (COF) "AHOLKU ETXEA". Obra social de la Diócesis de San Sebastián

Proiektua / Proyecto:	Atención psicológica a agresores sexuales y maltratadores reclusos en el C. P. de Martutene.

Zenbatekoa / Importe:	7.020 euros

D.E.E. DROGAK ERAGINDAKOEN ELKARTEA

Proiektua / Proyecto:	 Atención integral a las personas con problemas de toxicómanos

Zenbatekoa / Importe: 	9.055 euros

COMISION CIUDADANA ANTISIDA DE ALAVA

Proiektua / Proyecto: 	Apoyo y asesoramiento jurídico en materia penal y penitenciaria

Zenbatekoa / Importe: 	6.000 euros

ASOCIACION GITANA GAO LACHO DROM

Proiektua / Proyecto: 	Reinserción social de la población reclusa de la comunidad gitana de Alava

Zenbatekoa / Importe: 	12.000 euros

ASOCIACION BIZITEGI

Proiektua / Proyecto: 	Programa de acción social con personas penadas y presas

Zenbatekoa / Importe: 	24.000 euros

MODULO PSICOSOCIAL AUZOLAN

Proiektua / Proyecto: 	Cumplimiento alternativo a penas de prisión para presos/as toxicómanos

Zenbatekoa / Importe: 	10.000 euros

ASOCIACION DE MUJERES "HEGALDI"

Proiektua / Proyecto: 	Solidaridad con las reclusas del C.P. Martutene

Zenbatekoa / Importe: 	9.000 euros

ALDARRIKETA

Proiektua / Proyecto: 	Atención a enfermos mentales CP Nanclares de oca

Zenbatekoa / Importe: 	20.000 euros

FUNDACION GERNIKA GOGORATUZ

Proiektua / Proyecto: 	Transformación de conflictos en un centro penitenciario

Zenbatekoa / Importe: 	10.000 euros

2. artikulua.– Aurrekontuak mugatuak direla kontuan hartuta, ebazpen honetan jasotako zerrendan azaltzen ez diren eskabideei diru-laguntza ukatu egin zaie, deialdi-aginduan finkatzen diren lehentasunezko irizpideei jarraiki. Orobat, eskabidearekin batera aurkeztu behar diren agiriak garaiz eta ezarritako moduan aurkeztu ez izana kontuan hartu da diru-laguntzak ukatzeko.

3. artikulua.– Diru-laguntza jasotzen duten proiektuak eskabideekin batera bidalitako txostenetan agertzen diren epeetan egin behar dira. Nolanahi ere, diruz lagundutako proiektuen ekintzak 2003an burutu behar dira.

4. artikulua.– Diruz lagundutako proiektuen eskabideetan agertzen diren aurrekontuko artikuluak ordaintzeko erabili behar dira emandako diru-laguntzak.

5. artikulua.– Agindu honetako diru-laguntzen onuradunek, 2003ko otsailaren 28ko Aginduan adierazten diren gaineko betebeharrez gain, diruz lagundutako jarduera amaitu eta bi hilabeteko epean edo gehienez ebazpen honen 3. artikuluan ezarritako epean, ondoko agiriok aurkeztu beharko dituzte Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Lankidetzarako Zuzendaritzan:

a) Jasotako diru-laguntza zertan erabili duten egiaztatzeko txostena.

b) Egindako gastuak jatorrizko ordainagirien eta fakturen bidez justifikatu beharko dira; diru-laguntza jasotzen duen pertsona fisikoak edo juridikoak hori egitea ezinezkoa dela zehaztapen guztiekin adieraziko balu, konpultsatutako fotokopien bidez egitea hitzartuko litzateke.

Proiektu bakoitzaren ordainagiri eta faktura bereiztuak eta behar den moduan zenbatuak eta ordenan jarriak aurkeztu behar dira. Horiekin batera, ordainagirien eta fakturen izenezko zerrenda bidali behar da, gastuen arrazoiak azalduta.

c) Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren laguntza espresuki aipatzen duten iragarki, argazki eta gainerako irudizko edo entzunezko materialaren aleak, diruz lagundutako programaren ondorioz argitaratuak.

d) Proiektu bererako jasotako beste edozein diru-laguntzaren agiria.

e) Kontratatutako langileen gastuak badira, eredu ofizialeko nominak aurkeztuko dira, Gizarte Segurantzaren agiriekin eta atxikipen fiskalekin batera.

f) Aldi baterako elkarlanei dagozkien egiaztagiriek honako datuok izango dituzte: hartzailearen izen eta deiturak, NAN zk., ordainketaren zergatia eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipena.

6. artikulua.– Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan (Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen du) eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan (Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Ogasuntzaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen du) xedatutakoaren arabera, diru-laguntza ematearen ondorioz sortu diren betebeharrak ez badira betetzen, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galduko da, eta hala badagokio, diru-laguntza itzuli beharko da, legezko interes eta guzti itzuli ere.

7. artikulua.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau EHAAn argitaratzen denetik egun bat igaro ondoren kontatzen hasita, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan hurrengoetan xedatukoari jarraituz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).

Vitoria-Gasteiz, 2003ko uztailaren 24a.

Justizia sailburuordea,

ESTHER LARRAÑAGA GALDÓS.


Azterketa dokumentala