149. zk., 2003ko uztailaren 31, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
4444
EBAZPENA, 2003ko uztailaren 24koa, Justizia sailburuordearena, Euskadin Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko jarduerak garatzen dituzten antolakunde eta gizarte-mugimenduetarako diru-laguntzak ebatzi eta jakitera ematen dituena.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2003ko otsailaren 28ko Aginduak (martxoaren 12ko EHAA, 51 zk.) Euskadin Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko jarduerak garatzen dituzten antolakunde eta gizarte-mugimenduei laguntzak emateko deialdia egiten duenak, zazpigarren artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, 2003ko uztailaren 22an bildutako epaimahai hautatzaileak, agindu horretako seigarren artikuluan aipatutako pertsonek osatutakoak, egindako proposamena kontuan harturik, honako hau
EBATZI DUT:
1. artikulua.– Honako entitate hauei ondoren zehazten diren proiektuentzako diru-laguntzak esleitzea, eskabideen memorian jasotzen diren edukiekin eta ondorengo zenbatekoekin:
ASOCIACION DE VICTIMAS 3 DE MARZO
Proiektua / Proyecto:	Informe de comisión investigadora
Zenbatekoa / Importe:	6.000 euro / euros
ASOCIACION DE VICTIMAS 3 DE MARZO
Proiektua / Proyecto:	Recurso jurídico
Zenbatekoa / Importe:	19.898 euro / euros
COVITE (COLECTIVO VICTIMAS DEL TERRORISMO EN EL PAIS VACO)
Proiektua / Proyecto:	Centro de investigación comparada acerca del terrorismo
Zenbatekoa / Importe:	25.000 euro / euros
ALDARTE. ATENCION GAYS Y LESBIANAS
Proiektua / Proyecto:	Derechos para gays, lesbianas y transexuales
Zenbatekoa / Importe:	10.000 euro / euros
ASOCIACION CLARA CAMPOAMOR
Proiektua / Proyecto: 	Sensibilización sobre violencia de género
Zenbatekoa / Importe:	9.336 euro / euros
HEGOAK-ALDE
Proiektua / Proyecto:	Actos, actividades y campañas para el reconocimiento de los derechos
	de los gays, lesbianas, transexuales y bisexuales de la CAE
Zenbatekoa / Importe:	10.000 euro / euros
ZUHAITZPEAN GIZARTE ETA KULTUR ELKARTEA
Proiektua / Proyecto:	Elkar-ezagutuz liburua
Zenbatekoa / Importe:	6.000 euro / euros
LARGANTZA
Proiektua / Proyecto:	Programa de materiales divulgativos-complemento programación página www.largantza.org
Zenbatekoa / Importe:	6.000 euro / euros
LARGANTZA
Proiektua / Proyecto:	Primeros encuentros de afectados e interesados por el fenómeno sectario
Zenbatekoa / Importe:	6.393 euro / euros
A.P.E.X. ASOCIACION PARA LA AYUDA A LOS PRESOS ESPAÑOLES EN EL EXTRANJERO
Proiektua / Proyecto:	Laguntza
Zenbatekoa / Importe:	18.300 euro / euros
COORDINADORA GESTO POR LA PAZ DE EUSKAL HERRIA
Proiektua / Proyecto:	Reacción social: por el derecho a la vida
Zenbatekoa / Importe:	15.000 euro / euros
COORDINADORA GESTO POR LA PAZ DE EUSKAL HERRIA
Proiektua / Proyecto:	Cauces de solidaridad con víctimas de la violencia
Zenbatekoa / Importe:	6.000 euro / euros
COORDINADORA GESTO POR LA PAZ DE EUSKAL HERRIA
Proiektua / Proyecto:	Garantías de los presos/as y detenidos/as
Zenbatekoa / Importe:	5.000 euro / euros
COORDINADORA GESTO POR LA PAZ DE EUSKAL HERRIA
Proiektua / Proyecto:	Contra la violencia de persecución. Si te amenazan nos agreden
Zenbatekoa / Importe:	50.000 euro / euros
COORDINADORA GESTO POR LA PAZ DE EUSKAL HERRIA
Proiektua / Proyecto:	Educar para la Paz
Zenbatekoa / Importe:	5.055 euro / euros
EUSKAL HERRIKO ESKAUTAK
Proiektua / Proyecto:	Educación para la Paz
Zenbatekoa / Importe:	7.968 euro / euros
EUSKAL HERRIKO ESKAUTAK
Proiektua / Proyecto:	Jokoak batzen gaitu
Zenbatekoa / Importe:	9.202 euro / euros
FUNDACION ASMOZ DE EUSKO IRAKASKUNTZA
Proiektua / Proyecto:	Página Web de Derechos Humanos y Curso de Derechos Humanos por internet
Zenbatekoa / Importe:	6.000 euro / euros
BAKEAZ
Proiektua / Proyecto:	Seminario sobre Educación y Paz en el País Vasco y Navarra
Zenbatekoa / Importe:	34.800 euro / euros
FUNDACION ITAKA ESCOLAPIOS
Proiektua / Proyecto:	Semana globada por la paz y cadena solidaria
Zenbatekoa / Importe:	3.500 euro / euros
FUNDACION ITAKA ESCOLAPIOS
Proiektua / Proyecto:	Programas de educación para la Paz dirigido a Educadores de Tiempo Libre
Zenbatekoa / Importe:	1..700 euro / euros
UNESCO ETXEA
Proiektua / Proyecto:	Feminizar la paz en Euskadi
Zenbatekoa / Importe:	3.000 euro / euros
S.O.S. VICTIMAS DE GIPUZKOA
Proiektua / Proyecto:	Campaña contra el tráfico de mujeres
Zenbatekoa / Importe:	3.000 euro / euros
GIPUZKOAKO ERAGOZPEN TALDEA
Proiektua / Proyecto:	 Segundas jornadas sobre la no violencia activa
Zenbatekoa / Importe:	9.000 euro / euros
JOVENES POR LA PAZ
Proiektua / Proyecto:	Campaña de la juventud contra la violencia
Zenbatekoa / Importe:	5.000 euro / euros
JOVENES POR LA PAZ
Proiektua / Proyecto:	Liberar la paz
Zenbatekoa / Importe:	20.000 euro / euros
ASOCIACION DE COMERCIANTES DE BASAURI
Proiektua / Proyecto:	Reflexiona la Paz-Bakea Eraikitzen
Zenbatekoa / Importe:	6.020 euro / euros
GEHITU. ASOCIACION DE GAYS Y LESBIANAS DEL PAIS VASCO
Proiektua / Proyecto:	Programación anual de actividades en defensa de los derechos de los Gays y Lesbianas
Zenbatekoa / Importe:	10.000 euro / euros
GEHITU. ASOCIACION DE GAYS Y LESBIANAS DEL PAIS VASCO
Proiektua / Proyecto:	Campaña por la visibilidad Gay-Lesbiana
Zenbatekoa / Importe:	2.000 euro / euros
ASOCIACION CULTURAL EUROCAMPUS
Proiektua / Proyecto:	Paz y Derechos Humanos en boletín +-18
Zenbatekoa / Importe:	 3.000 euro / euros
FECAPP
Proiektua / Proyecto:	Fomento de la tolerancia, integración en la escuela
Zenbatekoa / Importe:	6.000 euro / euros
FUNDACION INTERED
Proiektua / Proyecto:	Juegos Cooperativos: una alternativa para construir la Paz
Zenbatekoa / Importe:	3.740 euro / euros
ELKARRI
Proiektua / Proyecto:	Red internacional y estatal a favor de la no-violencia y el dialogo en el P. Vasco
Zenbatekoa / Importe:	10.000 euro / euros
ELKARRI
Proiektua / Proyecto:	Iniciativa social a favor del pluralismo
Zenbatekoa / Importe:	18.500 euro / euros
ELKARRI
Proiektua / Proyecto:	Fase de preparación y participación social en la III Conferencia de Paz
Zenbatekoa / Importe:	 25.000 euro / euros
ELKARRI
Proiektua / Proyecto:	Publicaciones para el proceso de paz
Zenbatekoa / Importe:	10.000 euro / euros
ELKARRI
Proiektua / Proyecto:	Fondo de consulta para el proceso de paz en internet
Zenbatekoa / Importe:	6.000 euro / euros
GERNIKAKO BAKEAREN MUSEOA FUNDAZIOA
Proiektua / Proyecto:	Talleres didácticos y conferencias en el museo de la Paz de Gernika
	en torno a la No violencia, la Paz y los DDHH.
Zenbatekoa / Importe:	25.000 euro / euros
COMITÉ DE ACNUR EN EUSKADI
Proiektua / Proyecto: 	A través de ellos, seis infancias quebradas
Zenbatekoa / Importe:	5.000 euro / euros
FUNDACION GERNIKA GOGORATUZ
Proiektua / Proyecto:	Cursos de capacitación para el entrenamiento en tratamiento de conflictos
Zenbatekoa / Importe:	9.588 euro / euros
FUNDACION GERNIKA GOGORATUZ
Proiektua / Proyecto:	Jornadas internacionales de cultura y Paz en Gernika
Zenbatekoa / Importe:	10.000 euro / euros
FUNDACION GERNIKA GOGORATUZ
Proiektua / Proyecto:	I encuentro internacional de arte y Paz
Zenbatekoa / Importe:	5.000 euro / euros
FORO ERMUA
Proiektua / Proyecto:	Premio para la convivencia
Zenbatekoa / Importe:	9.000 euro / euros
EDEX
Proiektua / Proyecto:	Pequeños y grandes en Derechos
Zenbatekoa / Importe:	10.000 euro / euros
EDEX
Proiektua / Proyecto:	Elaboración de la página web denominada "educar para la paz en tiempo libre"
Zenbatekoa / Importe:	15.000 euro / euros
ASOCIACION PSICOSOCIAL PARA LA IGUALDAD AIZAN
Proiektua / Proyecto:	Línea gratuita especializada en la atención a mujeres víctimas de violencia de género
Zenbatekoa / Importe:	10.000 euro / euros
2. artikulua.– Aurrekontuak mugatuak direla kontuan hartuta, ebazpen honetan jasotako zerrendan azaltzen ez diren eskabideei diru-laguntza ukatu egin zaie, deialdi-aginduan finkatzen diren lehentasunezko irizpideei jarraiki. Orobat, eskabidearekin batera aurkeztu behar diren agiriak garaiz eta ezarritako moduan aurkeztu ez izana kontuan hartu da diru-laguntzak ukatzeko.
3. artikulua.– Diru-laguntza jasotzen duten proiektuak eskabideekin batera bidalitako txostenetan agertzen diren epeetan egin behar dira. Nolanahi ere, diruz lagundutako proiektuen ekintzak 2003an burutu behar dira.
4. artikulua.– Diruz lagundutako proiektuen eskabideetan agertzen diren aurrekontuko artikuluak ordaintzeko erabili behar dira emandako diru-laguntzak.
5. artikulua.– Agindu honetako diru-laguntzen onuradunek, 2003ko otsailaren 28ko Aginduan adierazten diren gaineko betebeharrez gain, diruz lagundutako jarduera amaitu eta bi hilabeteko epean, edo gehienez ebazpen honen 3. artikuluan ezarritako epean, ondoko agiriok aurkeztu beharko dituzte Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Lankidetzarako Zuzendaritzan:
a) Jasotako diru-laguntza zertan erabili duten egiaztatzeko txostena.
b) Egindako gastuak jatorrizko ordainagirien eta fakturen bidez justifikatu beharko dira; diru-laguntza jasotzen duen pertsona fisikoak edo juridikoak hori egitea ezinezkoa dela zehaztapen guztiekin adieraziko balu, konpultsatutako fotokopien bidez egitea hitzartuko litzateke.
Proiektu bakoitzaren ordainagiri eta faktura bereiztuak eta behar den moduan zenbatuak eta ordenan jarriak aurkeztu behar dira. Horiekin batera, ordainagirien eta fakturen izenezko zerrenda bidali behar da, gastuen arrazoiak azalduta.
c) Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren laguntza espresuki aipatzen duten iragarki, argazki eta gainerako irudizko edo entzunezko materialaren aleak, diruz lagundutako programaren ondorioz argitaratuak.
d) Proiektu berarentzako jasotako beste edozein diru-laguntzaren agiria.
e) Kontratatutako langileen gastuak badira, eredu ofizialeko nominak aurkeztuko dira, Gizarte Segurantzaren agiriekin eta atxikipen fiskalekin batera.
f) Aldi baterako elkarlanei dagozkien egiaztagiriek honako datuok izango dituzte: hartzailearen izen eta deiturak, NAN zk., ordainketaren zergatia eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipena.
6. artikulua.– Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan (Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen du) eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan (Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Ogasuntzaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen du) xedatutakoaren arabera, diru-laguntza ematearen ondorioz sortu diren betebeharrak ez badira betetzen, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galduko da, eta hala badagokio, diru-laguntza itzuli beharko da, legezko interesak eta guzti itzuli ere.
7. artikulua.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau EHAAn argitaratzen denetik egun bat igaro ondoren kontatzen hasita, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan hurrengoetan xedatukoari jarraituz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).
Vitoria-Gasteiz, 2003ko uztailaren 24a.
Justizia sailburuordea,
ESTHER LARRAÑAGA GALDÓS.