Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2003ko uztailaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
4443

165/2003 DEKRETUA, uztailaren 15ekoa, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuari (SPRI, S.A.) Sprilur S.A. sozietatearen kapital-zabalkuntzan parte hartzeko baimena ematen diona eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioari lehentasunezko harpidetza-eskubideari uko egiteko baimena ematen diona.

Sprilur S.A, sozietateak erabaki du sozietatearen kapitala zabaltzea zazpi milioi hirurogeita bat mila eta zortziehun (7.061.800) eurotan.

Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua sortarazteari buruzko ekainaren 10eko 5/1981 Legearen 4.2 artikuluak xedatutakoaren arabera, sozietate honek parte hartu ahal izango du berariaz interesatzen zaion enpresen kapital sozialean, baina aldez aurretik Eusko Jaurlaritzaren baimena beharko du eta kasu bakoitzean ezartzen diren baldintzak bete beharko ditu.

Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A. sozietatearen Administrazio Kontseiluak 2003ko martxoaren 31n erabaki zuen Eusko Jaurlaritzari baimena eskatzea Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuari baimena eman diezaion —5/1981 Legearen 4.2 artikuluan xedatutakoa kontuan hartuta—, Sprilur, S.A. sozietatearen kapital-zabalkuntzan parte hartzeko, zazpi milioi hirurogeita bat mila eta zortziehun (7.061.800) eurotako balioa duten akzioak harpidetuz. Zenbateko hori sozietatearen kapital sozialaren %100 da. Era berean, aurreko paragrafoan xedatutakoa betez, horretarako baimena eskatu zaio Jaurlaritzari.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2003ko uztailaren 15ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT

1. artikulua.– Baimena ematea Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A. sozietateari Sprilur, S.A. sozietatearen kapital-zabalkuntzan parte hartzeko, zazpi milioi hirurogeita bat mila eta zortziehun (7.061.800) eurorekin. Zenbateko hori sozietatearen kapital zabalkuntzaren %100 da. Bestalde, harpidetza egiten den unean bertan zenbateko horren %100 ordaindu beharko da.

2. artikulua.– Baimena ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari Sprilur, S.A. sozietatearen kapital-zabalkuntzan parte hartzeko duen lehentasunezko harpidetza-eskubideari uko egin diezaion.

AZKEN XEDAPENA

Onartzen den egun beretik izango ditu ondorioak Dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2003ko uztailaren 15ean.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,

JOSU JON IMAZ SAN MIGUEL.


Azterketa dokumentala