149. zk., 2003ko uztailaren 31, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
4442
164/2003 DEKRETUA, uztailaren 15ekoa, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A. (SPRI) sozietateari Arabako Teknologi Elkartegia, S.A. sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko baimena ematen dion Dekretua aldatzeko dena.
Abenduaren 17ko 302/2002 Dekretuaren bidez baimena eman zitzaion Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A. (SPRI) sozietateari Arabako Teknologi Elkartegia, S.A. sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko, milioi bat bederatziehun eta berrogeita zortzi mila eta zazpiehun (1.948.700) eurorekin. Zenbateko hori kapital-gehikuntzaren %55,6771 da, guztira hiru milioi eta bostehun mila (3.500.000) euro izango baititu.
Beste bazkideek ondoko portzentaje eta zenbatekoak harpidetu zituzten kapital-gehikuntzan: Álava Agencia de Desarrollok %42,23 (1.477.900 euro) eta Vitoria-Gasteizko Udalak, berriz, %2,10 (73.400 euro)
Ondoren, kapital-gehikuntzan lursail baten ekarpena egitea erabaki zuen Álava Agencia de Desarrollok, eskudirutan ordaindu beharrean.
Lursail hori 980.000 eurotan baloratu da, beraz, aldatu egiten da gainontzeko bazkideek kapital-gehikuntzan daukaten portzentajea, bai eta kapital-gehikuntzaren guztirako zenbatekoa ere.
Aldaketa hori egin ostean SPRI, S.A. sozietateak Arabako Teknologi Elkartegia, S.A. sozietatean daukan partaidetza %64,91 izango da, hortaz, beharrezkotzat jotzen da 302/2002 Dekretua aldatzea.
Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2003ko uztailaren 15ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT
Artikulu bakarra.– Aldatzea Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A. (SPRI) sozietateari Arabako Teknologi Elkartegia, S.A. sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko baimena eman zion abenduaren 17ko 302/2002 Dekretuaren artikulu bakarraren idazketa. Aldaketaren ondoren honela geratuko da:
Artikulu bakarra.– Baimena ematea Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A. sozietateari Arabako Teknologi Elkartegia, S.A. sozietatearen kapital-gehikuntzan milioi bat bederatziehun eta berrogeita zortzi mila eta zazpiehun (1.948.700) eurorekin parte hartzeko. Zenbateko hori kapital-gehikuntzaren %64,91 da, guztira hiru milioi bi mila eta ehun (3.002.100) euro izango baititu.
AZKEN XEDAPENA
Onartzen den egun beretik izango ditu ondorioak Dekretu honek.
Vitoria-Gasteizen, 2003ko uztailaren 15ean.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.
Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,
JOSU JON IMAZ SAN MIGUEL.