149. zk., 2003ko uztailaren 31, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Osasun Saila
4440
468/2003 EBAZPENA, uztailaren 9koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariarena, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, mediku fakultatiboen lanbide taldean, aurpegi-masailetako kirurgiako mediku espezialisten kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan) betetzeko aukeraketa-probetako oposizio-aldia gainditu dutenen behin-behineko zerrenda (lehiaketan eta oposaketan, bakoitza bere aldetik hartuta, lortutako azken kalifikazioen arabera antolatutakoa), eta deialdiko 5.3.2 eta 5.3.3 oinarri-arauetan aurreikusitako betekizunak ez betetzeagatik baztertutako izangaien zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzen duena.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 26ko 273/2002 Ebazpenaren bidez pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, mediku falkultatiboen lanbide-taldean, aurpegi-masailetako kirurgiako mediku espezialisten kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeak) betetzeko aukeraketa-probetarako deia egin zen. Deialdi hori maiatzaren 21eko EHAAn, 94 zenbakian, argitaratu zen.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren otsailaren 10eko 134/2003 Ebazpenaren bidez, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, mediku fakultatiboen lanbide taldean, aurpegi-masailetako kirurgiako mediku espezialisten kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan) betetzeko aukeraketa-probetako oposizio-aldia gainditu dutenen zerrenda (lortutako puntuen arabera antolatutakoa) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindu zen.
Deialdiko 5.6 oinarri-arauan aurreikusitakoaren arabera, behin epaimahaiak oposaketa-aldia gainditu dutenen behin-behineko zerrenda (lehiaketan eta oposaketan, bakoitza bere aldetik hartuta, lortutako azken kalifikazioen arabera antolatutakoa) onartuz gero, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariak EHAAn argitaratzeko aginduko du.
Horregatik guztiagatik eta langileak direla-eta indarrean den legeriak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, ondokoa
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– EHAAn argitaratzeko agintzea pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, mediku fakultatiboen lanbide taldean, aurpegi-masailetako kirurgiako mediku espezialisten kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan) betetzeko aukeraketa-probetako oposizio-aldia gainditu dutenen behin-behineko zerrenda (lehiaketan eta oposaketan, bakoitza bere aldetik hartuta, lortutako azken kalifikazioen arabera antolatutakoa). Zerrenda hori ebazpen honekin batera doan I. eranskinean argitaratzen da.
Bigarrena.– Deialdiko 5.3.2 eta 5.3.3 oinarri-arauetan aurreikusitako betekizunak ez betetzeagatik baztertutako izangaien zerrenda onartzea. Zerrenda hori ebazpen honekin batera doan II. eranskinean argitaratzen da.
Hirugarrena.– Deialdiko 5.6 oinarri-arauan zehaztutakoaren ildotik, interesa duten izangaiek hamar egun balioduneko epea izango dute ebazpen honen aurkako erreklamazioak aurkezteko epaimahaiko lehendakariari, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2003ko uztailaren 9a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko
Giza Baliabideetako zuzendaria,
M.ª JESÚS MÚGICA ANDUAGA.
I. ERANSKINA / ANEXO I
BFE AURPEGI-MASAILETAKO KIRURGIA / FEA CIRUGÍA MAXILO-FACIAL
IZAGAIEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA, PUNTUEN HURRENKERAN
RELACIÓN PROVISIONAL DE ASPIRANTES POR ORDEN DE PUNTUACIÓN
TXANDA BARNE SUSTAPENEKO / TURNO PROMOCION INTERNA
NAN	IZENA ETA DEITURAK	OPOSIZIOA	LEHIAKETA	GUZTIRA	
DNI	NOMBRE Y APELLIDOS	OPOSICIÓN	CONCURSO	TOTAL	
					
15.983.634	ESNAL LEAL, FERNANDO	94,9000	30,5780	125,4780	
30.632.197	ALONSO FERNANDEZ PACHECO,	75,3500	25,7340	101,0840	
	JUAN JULIAN	
9.758.948	MARTINEZ SEIJAS, PEDRO	78,8500	20,9360	99,7860	
30.647.559	ROMO SIMON, LAURA	72,2500	19,2190	91,4690	
30.584.399	ALVAREZ AMEZAGA, JULIO	70,2000	15,6890	85,8890	
II ERANSKINA /ANEXO II
NAN	IZENA ETA DEITURAK	ARRAZOIA	
DNI	NOMBRE Y APELLIDOS	MOTIVO	
			
15.972.439	RAD CARRERA, JUAN ANTONIO	EZ DU DOKUMENTURIK AURKEZTU	
		NO PRESENTA DOCUMENTACIÓN	
16.275.782	SANCHEZ LOPEZ DE DAVALILLO, IGNACIO	JASOTZEKO EPEZ KANPO	
		FUERA DE PLAZO ENTREGA
		DE DOCUMENTACIÓN