149. zk., 2003ko uztailaren 31, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Osasun Saila
4438
460/2003 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariarena, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, mediku fakultatiboen lanbide taldean, medikuen kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Erakunde Zentraleko Ikerkuntzako Unitatea) betetzeko aukeraketa-probetako oposizio-aldia gainditu dutenen behin-behineko zerrenda (lehiaketan eta oposaketan, bakoitza bere aldetik hartuta, lortutako azken kalifikazioen arabera antolatutakoa) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzen duena.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 24ko 397/2002 Ebazpenaren bidez, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, mediku fakultatiboen lanbide-taldean, medikuen kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Erakunde Zentraleko Ikerkuntzako Unitatea) betetzeko aukeraketa-probetarako deia egin zen.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren otsailaren 11ko 137/2003 Ebazpenaren bidez, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, mediku fakultatiboen lanbide taldean, medikuen kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Erakunde Zentraleko Ikerkuntzako Unitatea) betetzeko aukeraketa-probetako oposizio-aldia gainditu dutenen zerrenda (lortutako puntuen arabera antolatutakoa) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindu zen.
Deialdiko 5.6 oinarri-arauan aurreikusitakoaren arabera, behin epaimahaiak oposaketa-aldia gainditu dutenen behin-behineko zerrenda (lehiaketan eta oposaketan, bakoitza bere aldetik hartuta, lortutako azken kalifikazioen arabera antolatutakoa) onartuz gero, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariak EHAAn argitaratzeko aginduko du.
Horregatik guztiagatik eta langileak direla-eta indarrean den legeriak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, ondokoa
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– EHAAn argitaratzeko agintzea pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, mediku fakultatiboen lanbide taldean, medikuen kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Erakunde Zentraleko Ikerkuntzako Unitatea) betetzeko aukeraketa-probetako oposizio-aldia gainditu dutenen behin-behineko zerrenda (lehiaketan eta oposaketan, bakoitza bere aldetik hartuta, lortutako azken kalifikazioen arabera antolatutakoa). Zerrenda hori ebazpen honekin batera doan I. eranskinean argitaratzen da.
Bigarrena.– Deialdiko 5.6 oinarri-arauan zehaztutakoaren ildotik, interesa duten hautagaiek 10 egun balioduneko epea izango dute ebazpen honen aurkako erreklamazioak aurkezteko epaimahaiko lehendakariari, behin-behineko ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2003ko uztailaren 4a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko
Giza Baliabideetako zuzendaria,
M.ª JESÚS MÚGICA ANDUAGA.
I. ERANSKINA / ANEXO I
IKERKUNTZA ARABA MEDIKUA / MEDICO INVESTIGACION ALAVA
IZAGAIEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA, PUNTUEN HURRENKERAN
RELACIÓN PROVISIONAL DE ASPIRANTES POR ORDEN DE PUNTUACIÓN
TXANDA IREKIA / TURNO LIBRE
NAN	IZENA ETA DEITURAK	OPOSIZIOA	LEHIAKETA	GUZTIRA	
DNI	NOMBRE Y APELLIDOS	OPOSICIÓN	CONCURSO	TOTAL	
16.242.536	AIZPURU BARANDIARAN, FELIPE ESTEBAN	87,3871	43,5000	 130,8871	
22.719.137	LATORRE GARCIA, PEDRO MARIA	65,0471	7,4900	72,5371	 <P ALIGN="JUSTIFY">