149. zk., 2003ko uztailaren 31, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Osasun Saila
4437
459/2003 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariarena, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, goi-mailako teknikarien lanbide taldean, goi-mailako ingeniarien kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan) betetzeko aukeraketa-probetako oposizio-aldia gainditu dutenen behin-behineko zerrenda (lehiaketan eta oposaketan, bakoitza bere aldetik hartuta, lortutako azken kalifikazioen arabera antolatutakoa) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzen duena.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 7ko 302/2002 Ebazpenaren bidez pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, goi-mailako teknikarien lanbide-taldean, goi-mailako ingeniarien kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan) betetzeko aukeraketa-probetarako deia egin zen. Deialdi hori maiatzaren 30eko EHAAn, 101 zenbakian, argitaratu zen.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren urtarrilaren 10eko 10/2003 Ebazpenaren bidez, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, goi-mailako teknikarien lanbide taldean, goi-mailako ingeniarien kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan) betetzeko aukeraketa-probetako oposizio-aldia gainditu dutenen zerrenda (lortutako puntuen arabera antolatutakoa) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindu zen.
Deialdiko 5.6 oinarri-arauan aurreikusitakoaren arabera, behin epaimahaiak oposaketa-aldia gainditu dutenen behin-behineko zerrenda (lehiaketan eta oposaketan, bakoitza bere aldetik hartuta, lortutako azken kalifikazioen arabera antolatutakoa) onartuz gero, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariak EHAAn argitaratzeko aginduko du.
Horregatik guztiagatik eta langileak direla-eta indarrean den legeriak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, ondokoa
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– EHAAn argitaratzeko agintzea pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, goi-mailako teknikarien lanbide taldean, goi-mailako ingeniarien kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan) betetzeko aukeraketa-probetako oposizio-aldia gainditu dutenen behin-behineko zerrenda (lehiaketan eta oposaketan, bakoitza bere aldetik hartuta, lortutako azken kalifikazioen arabera antolatutakoa). Zerrenda hori ebazpen honekin batera doan I. eranskinean argitaratzen da.
Bigarrena.– Deialdiko 5.6 oinarri-arauan zehaztutakoaren ildotik, interesa duten hautagaiek 10 egun balioduneko epea izango dute ebazpen honen aurkako erreklamazioak aurkezteko epaimahaiko lehendakariari, behin-behineko ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2003ko uztailaren 4a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko
Giza Baliabideetako zuzendaria,
M.ª JESÚS MÚGICA ANDUAGA.
I. ERANSKINA / ANEXO I
GOI-MAILAKO INGENIARIA / INGENIERO SUPERIOR
IZAGAIEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA, PUNTUEN HURRENKERAN
RELACIÓN PROVISIONAL DE ASPIRANTES POR ORDEN DE PUNTUACIÓN
TXANDA IREKIA / TURNO LIBRE
NAN	IZENA ETA DEITURAK	OPOSIZIOA	LEHIAKETA	 GUZTIRA	
DNI	NOMBRE Y APELLIDOS	OPOSICIÓN	CONCURSO	 TOTAL
5.212.254	DIAZ ZUBIZARRETA, JOSE MARIA	79,1667	 53,8000	132,9667	
72.388.851	ANERO CALVO, EMILIO	83,1667	36,1000	 119,2667	
72.387.918	ANERO CALVO, JOSE ANTONIO	82,1667	23, 6000	105,7667	
15.990.857	ARRESE ARRUARTE, KOLDO	58,0000	43, 6000	101,6000