149. zk., 2003ko uztailaren 31, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
4435
AGINDUA, 2003ko uztailaren 28koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Ramón Martinez de Murguia Urreta jauna Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkari kargutik kentzea xedatzen duena.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2. artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau
XEDATU DUT:
Lehenengoa.– Ramón Martinez de Murguia Urreta jauna, berak eskatuta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkari lanpostutik kentzea (1000 kodea, 5 dotazioa, 29. maila), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Kargutik kentze honek 2003ko abuztuaren 1etik aurrera hartuko du indarra.
Hirugarrena.– Agindu honetan amaitzen da administrazio-bidea, eta, nahi izanez gero, agindu hau eman duen organoari beraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke, hilabeteko epean agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, jakinarazpena egiten den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2003ko uztailaren 28a.
Hezkunta, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
ANJELES IZTUETA AZKUE.