133. zk., 2003ko uztailaren 8a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Arabako Foru Aldundia
4010
IRAGARKIA, N-1 autobidea egokitzeko obren ondorioz Arinizen nekazaritzako zerbitzu-bidea egiteko proiektuak eragindako ondasun eta eskubideen titularrentzako jendaurreko erakustaldiari buruzkoa.
Diputatuen Kontseiluak maiatzaren 13koko bilkuran hartutako 405/2003 Erabakiaren bidez, xedatu du N-1 autobidea egokitzeko obren ondorioz Arinizen nekazaritzako zerbitzu-bidea egiteko proiektuak eragindako ondasun eta eskubideen zerrenda onartzea hasiera batean.
Hori dela eta, indarrean dagoen Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17. eta 18. artikuluetan eta lege hori garatzen duen Arautegiaren 17. artikuluan ezarritakoaren babespean, esandako zerrenda jendaurreko erakustaldian jarriko da 15 balioduneko epean, iragarki hau argitaratu ondorengo egunetik kontatzen hasita.
Epe horren barruan, argitaratutako zerrendan izan litezkeen akatsak zuzentzeko datu egokiak idatziz aurkeztu ahal izango ditu edonork, edo okupatu beharraren aurka ere agertu ahal izango da, funtseko nahiz formako arrazoiengatik. Azken kasu honetan, adierazi beharko du zergatik jotzen duen egokiagotzat, lortu nahi den helbururako, azaldutako zerrendan jasotzen ez diren beste ondasun batzuk okupatzea edo beste eskubide batzuk eskuratzea.
Interesaturik dauden erakunde, entitate, korporazio nahiz partikularrek eskuragarri dituzte lursailen planoak eta eragindako titularren zerrenda Vitoria-Gasteizko Udaletxeko iragarki-taulan, horiek aztertu eta, bidezko izanez gero, alegazioak egin ahal izateko. Alegazioak, ezarritako epearen barruan aurkeztu beharko dituzte, ale bikoitzez, Foru Aldundi honetako Erregistro Orokorrean, bulego-orduetan, Herrilan eta Hirigintza Sailaren Lege eta Administrazio Zerbitzuari zuzenduta (Probintzia Plaza, 5 - 1. solairua, Vitoria-Gasteiz.)
Vitoria-Gasteiz, 2003ko maiatzaren 29a.
Herrilan zuzendaria,
RODOLFO SÁENZ DE UGARTE CORRES.
N-1 AUTOBIA EGOKITZEKO OBREN ONDORIOZ, ARINIZEN NEKAZARITZAKO ZERBITZU BIDEA EGITEKO PROIEKTUA
PROYECTO DE CONSTRUCCION DE CAMINO DE SERVICIO AGRICOLA EN ARIÑEZ, MOTIVADO POR LAS OBRAS DE ACONDICIONAMIENTO DE LA AUTOVIA N-1
Expte:03/497
	FINKAREN 	TITULARRAREN IZENA ETA HELBIDEA	 KATASTROKO DATUAK	UDALA	APROBETXAMENDUA	ERAGINDAKO AZALERA M2
	ZK.		POLÍGONOA	ETXADIA	LURSAILA			 BEHIN 	BEHIN-	ZORTASUNA
							BETIKOA	BEHINEKOA
	N.º 	NOMBRE Y DOMICILIO DEL PROPIETARIO	DATOS CATASTRALES	AYUNTAMIENTO		SUPERFICIE AFECTADA M2
	FINCA		POLÍGONO 	MANZANA	PARCELA		 APROVECHAMIENTO	DEFINITIVA	TEMPORAL	SERVIDUMBRE
								PASO
	1	CAMARA GUINEA JOSE LUIS	59		158	 VITORIA-GASTEIZ	CEREAL	456
	2	ECHAVARRIA LOPEZ DE ARMENTIA
		JOSE FRANCISCO
		ZUAZO PEREA M. ESTIBALIZ	59		159	 VITORIA-GASTEIZ	CEREAL	474
	3	VILLODAS JUNTA ADMINISTRA TIVA DE 	5		 22	VITORIA-GASTEIZ	CEREAL	1728