133. zk., 2003ko uztailaren 8a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
4007
LEHIAKETA. Iragarkia, hormen transmisio termikorako entseguak egiteko termografia sistema bat eskuratzeko hornidura-kontratua esleitzkeo dena. (17S/03 espedientea).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritza.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Zerbitzua (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).
c) Espedientearen zenbakia: 17S/03.
2.– Kontratuaren ezaugarriak:
a) Helburua: hormen transmisio termikorako entseguak egiteko termografia-sistema batez hornitzea.
b) Entregatu beharreko unitate kopurua:
c) Loteak: ez.
d) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
e) Gauzatzeko epea (hilabeteak) edo entregatzeko azken eguna: 2003ko abenduaren 31 arte.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:
Gehienez: hirurogeita hamalau mila (74.000,00) euro.
5.– Fidantzak:
Behin-behinekoak: bai. Mila laurehun eta laurogei (1.480,00) euro.
Behin betikoa: esleipenaren aurrekontuaren %4.
6.– Agiriak eta argibideak:
a) Entitatea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila. Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritza.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II - 2. solairua.
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Telefonoa: 945 01 98 92.
e) Telefaxa: 945 01 64 07.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2003ko uztailaren 24a.
7.– Kontratistaren betebeharrak:
Lizitatzaileak, ekonomia eta finantza kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala egiaztatzeko, honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu:
– Ekonomia eta finantza kaudimena egiaztatzeko, finantza erakunde baten txostena aurkeztu beharko da edo, bestela, lanbide-arriskuengatiko kalteordain asegurua.
– Azken hiru urteetan egindako horniketarik garrantzizkoenen zerrenda. Bertan, zenbatekoa, egunak eta onuradun publikoak eta pribatuak jasoko dira. Zerrendarekin batera horniketei buruzko ziurtagiriak aurkeztuko dira.
– Talde teknikoa, kalitatea bermatzeko zuzkitzaileak hartutako neurriak eta enpresak dituen azterlan- eta ikerlan-bitartekoak zehaztu.
– Hornitu beharreko ekipoen laginak, deskripzioak eta argazkiak.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:
a) Aurkezteko azken eguna: 2003ko uztailaren 28, 13:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: A, B eta C kartazalak aurkeztu beharko dira, berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoa barruan daramatela.
c) Aurkezteko lekua:
1.a Entitatea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila. Zerbitzu Zuzendaritza. Erregistro Orokorra.
2.a Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, B solairuartea.
3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): 3 hilabete.
e) Aldaerak (lehiaketa): ez.
f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Entitatea: Kontratazio Zerbitzua (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).
b) Helbidea: Donostia kalea 1, beheko solairua, 4 aretoa.
c) Herria: Vitoria-Gasteiz.
d) Eguna: 2003ko uztailaren 30a.
e) Ordua: 13:00ak.
10.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
11.– Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.
Vitoria-Gasteiz, 2003ko ekainaren 17a.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,
JAVIER MADRAZO LAVÍN.