Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2003ko uztailaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
4005

LEHIAKETA.Iragarkia, "Barakaldoko Urban Galindoko Desierto Hegoaldea egikaritzapen-unitatean 91 etxebizitza eraikitzea" helburutzat duten obren kontratu administratiboa esleitzeko dena. (KBN C01/2/2003 esp.).

1. Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila. Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C01/2/2003

2. Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Barakaldoko Urban Galindoko Desierto Hegoaldea egikaritzapen-unitatean 91 etxebizitza eraikitzea.

b) Loteak: ez dago loterik.

c) Gauzatzeko lekua: Barakaldo –Bizkaia

d) Gauzatzeko epea: 26 hilabeteko epea ematen da, zuinketa egiten den egunaren biharamunetik aurrera.

3. Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4. Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: Gehienez:

Zortzi milioi zazpiehun eta hogeita hamazazpi mila berrehun eta bederatzi euro eta bederatzi zentimo. (8.737.209,13 euro)

5. Behin-behineko fidantza:

Behin-behinekoak: Ehun eta hirurogeita hamalau mila zazpiehun eta berrogeita lau euro eta hamazortzi zentimo. (174.744,18 euro)

6. Agiriak eta argibideak:

a) Entitatea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza.

b) Helbidea: Kale Nagusia 85, 7. solairua.

c) Herria eta posta kodea: Bilbao 48011.

d) Telefonoa: 944 031 308

e) Faxa: 944 031 309

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2003ko abuztuaren 8a.

7. Kontratistaren betebeharrak:

a) Sailkapena, behar bada: (taldea, azpitaldea eta kategoria)

Taldea: C	Azpitaldea: 2	Kategoria: f)

8. Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2003ko abuztuaren 11, 10:00etan.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguko 7. klausulan zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

2.a Helbidea: Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia, Donostia kalea 1, beheko solairua.

3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua:

9. Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia, Donostia kalea 1, beheko solairua.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2003ko abuztuaren 19a.

e) Ordua: 12:00.

10. Bestelako argibideak:

11. Iragarkien gastuak. esleipendunak ordainduko ditu.

12. Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna:

2003ko ekainaren 19a.

13. 13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: http://www.ej-gv.net

Vitoria-Gasteiz, 2003ko ekainaren 19a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala