Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2003ko uztailaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Durangoko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
4002

EDIKTUA, zemaiak eta irainak direla-eta jarraitutako 111/02 zk.ko Falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Begoña Amann Subinas-ek, Durangoko Instrukzioko 2 zk.ko Epaitegiko idazkari naizenak,

FEDE ETA TESTIGANTZA EMATEN DUT:

111/02 zk.ko Falta-judizioan epai eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza ondoko hauek baitira:

EPAIAREN ZK 164/02

Durangon, bi mila eta biko azaroaren bostean.

Zemaiak eta irainak direla-eta jarraitutako 111/02 zk.ko Falta-judizioko kausa hau jendaurreko hitzezko judizioan ikusi eta entzun du Olga Ahedo Peñak, Durangoko Instrukzioko 2 zk.ko epaileak. 111/02 Judizio horretan Jose María Jáuregui demandatua zen eta Larraitz Cuellar Etxabe salatzailea. Eta Konstituzioak ematen dizkidan eskumenez baliatuaz eta Erregearen izenean ondoko epai ematen dut.

EPAITZA

Juzgatutako egitateengatiko erantzukizun guztietatik absolbitzen dut Jose Maria Jauregui de la Haza, eta prozesuko kostuen gaineko ofiziozko deklarazioa egiten dut.

Ebazpen hau ez da irmoa eta bere kontra ondorio bietako apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, epaitegi honetan, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzenduta eta jakinarazi eta hurrengo egunetik harako bost eguneko epearen barruan hain zuzen ere.

Jasota gera dadin, eta, gaur egun helbide ezagunik ez baitu, Larraitz Cuellar Etxaberi epaia jakinarazteko balio dezan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, Durangon (Bizkaia), bi mila eta hiruko ekainaren bederatzian ematen dut idazki hau.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala