Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2003ko uztailaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 12 Zenbakiko Epaitegia
4001

EDIKTUA, ordainketak ez egiteagatiko desahuzio baten gainean egindako 32/03 zk.ko hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Erreferentziako autoetan ondoko ebazpena eman da:

EPAITZA

Pablo Chacon Lavelaren kontra, Juan Gallen Martínez bere senar zenduaren jaraunsle komunitatearen alde Carmen Paniello Sanz-ek, bere izenean jardunez eta epaitegietako Pablo Bustamante Esparza prokuradoreak ordezkatuta, aurkeztutako demanda onetsi egiten dut:

1.– Bilboko Bruno Mauricio Zabala kaleko 17 zk.ko 3.eko B etxebizitzari dagokionez, 2002ko abuztuaren 1ean sinatutako errentamendu-kontratua, errentak ez ordaintzegatik, desegintzat jotzen dut.

2.– Eta esandakoaren ondorioz, aipatu etxebizitzaren desahuzioa bidezkoa dela deklaratzen dut, eta delako etxebizitza ez badu husten kaleratua izango dela ohartarazten zaio demandatuari.

3.– Sortutako kostuak kondenatutako parte demandatuari ezartzea erabakitzen dut.

Eman bedi, dagozkion autoetan jaso bedi testigantza, eta sar bedi epaien liburuan.

Jakinarazi bekie parteei, epai honen kontrako apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela ohartaraziaz. Bizkaiko Probintzia Auzitegian, epaitegi honetan, idazki baten bitartez, eta jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hara zenbatutako bost egun balioduneko epearen barruan aurkez daiteke errekurtso hori. Delako idazkian, batetik, errekurritzeko borondatea agertu beharko da, eta, bestetik, aurkatzen diren erabakiak adierazi beharko dira. Kontratuaren arabera aurrerapenez ordaindu behar dituen errentak eta epemugatutakoak ordaindu dituela ez badu egiaztatzen kondenatuak, aurkez dezan errekurtsoa ez-aurkeztutzat joko da

Eta, nire epai honen bitartez, behin betiko juzgatuaz, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Carmen Paniello Sanz-en jaraunsle ezezagunentzako zitazio eta jakinarazpentzat balio dezan, ematen dut idazki hau, Bilbon (Bizkaia) bi mila eta hiruko ekainaren bian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala