Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2003ko uztailaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 Zenbakiko Epaitegia
4000

EDIKTUA, kopuru bat erreklamatzea dela-eta jarraitutako 415/03 ohartarazpen-prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Aipatu prozeduran ebazpena eman da, zeina honako hauxe baita hitzez hitz:

Eginbidea.– Bilbon (Bizkaia), 2003ko maiatzaren 12an.

Bilboko Kontxa kaleko 9ko Jabekideen Erkidegoaren izenean eta ordez, 2003-05-0an eta Dekanatuan, Hurtado Madariaga prokuradoreak ohartarazpen-prozedura abiarazteko lehen eskabidea —eta 1etik 4ra zenbatutako dokumentuekin eta euren kopiekin batera— aurkeztu duela jasotzeko ematen dut idazki hau nik, idazkari judiziala naizenak.

415/03 zenbakiarekin erregistratu da eskabidea

Kontu egiten dut. Fede ematen dut.

PROBIDENTZIA

Ematen duen epaile magistratua: Beatriz Hilinger Cuellar.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hiruko maiatzaren hamabia.

1.– Matilde Sánchez Fernándezen jaraunspen jasogabearen, jaraunsleen eta beharbada bere oinordekoen kontra, 3.738,35 euro erreklamatzeko eta ohartarazpen-prozedura abiarazteko lehen eskabidea egiteko, Bilboko Kontxa kaleko 9ko Jabekideen Erkidegoaren izenean eta ordez Hurtado jaunak aurkeztutako dokumentuekin eta lehenengo idazkiarekin osa bitez autoak.

2.– Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 813 artikuluarekin bat, epaitegi honen lurralde-eskumena aldarrikatzen da.

3.– Hasierako eskabideak bete egiten ditu PZLb-ko 814 artikuluko betekizunak, izan ere, zehaztu egiten baitira ondokoak: zordunaren eta hartzekodunaren helbideak eta identitateak, non bizi diren edo non aurki daitezkeen, eta bai zorraren jatorria eta kopurua ere. 815.2 artikuluan halaxe exijitzen baita, Jabetza Horizontalaren Legeko 21.2 artikuluan, zehazki, PZLb-ko azken xedapenetariko 1.2ko idazketarekin bat datorrenean zehaztutako Batzordearen akordioaren ziurtapena ere aurkezten da, hain zuzen ere jabekideen erkidegoarekiko zorraren kitapena onartu egiten duena, onarpen hori erkidegoaren idazkari gisa diharduenak egiten du lehendakariaren oniritziarekin, eta JHLko 9 artikuluan ezarritako eran jakinarazten zaio eragiten dion jabeari.

4.– Jabekideen erkidegoko arazoekin zerikusia duten jakinarazpenak eta zitazioak jasotzeko aldez aurretik izendatutako egoitzan, eta halakorik ez badago pisu baten edo lokal baten, edo besterik ezean PZLb-ko 164 artikuluan zehaztutako eran, eta PZLb-ko 815 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, Matilde Sánchez Fernándezen jaraunspen jasogabeari, jaraunsleei eta beharbada bere oinordekoei eskatu bekie eze, hogei eguneko epearen barruan ordaindu diezaiotela eskatzaileari 3.738.35 euroko kopurua, aurkeztutako dokumentuetan oinarritutakoa, ordainketa egin izana auzitegi honetan egiaztatuaz; edo, bestela, erreklamatutako kopuru osorik edo zati baten zorrean ez izateko bere arrazoiak jasotzen dituen idazkia aurkeztuaz epaitegian azal daitezela.

5.– Errekeritua ohartaraz bedi ondokoaz:

1.a Hogei eguneko epearen barruan ordaintzen ez badu eta ordainketa ez egiteko arrazoiak alegatuaz azaltzen ez bada, PZLb-ko 816 artikuluan zehaztutakoarekin bat bere kontrako exekuzioa aginduko da.

2.a Kontra egiten badu, erreklamatutako kopuruari, interesei eta kostuei aurre egiteko ondasun nahikoren bahitura eskatu ahalko du Jabekideen Erkidegoak. Bahitura hori, betiere, JHLko 21.5 artikuluarekin, zehazki, PZLB-ko azken xedapenetariko 1.2ko idazketarekin bat datorrenarekin erabaki beharko da, baina kauzioa ematea ez da beharrezkoa izango da, nahiz eta dekretatutako bahiturako kopuruari dagokion banku-abala eman ezkero baztertu egin ahal izango den kauzioa.

Autoetan testigantza jaso ondoren, itzul bitez aurkeztutako ahalak.

Aurkatzeko modua: Epaitegi honetan aurkeztutako berraztertze-errekurtsoaren bitartez, eta hala egiten bada ere gauzatuko egingo da ebatzitakoa. Jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hara zenbatutako bost eguneko epearen barruan, idatziz aurkeztu beharko da errekurtsoa, errekurtso-egilearen ustez egin den arau-haustea adieraziaz; betekizun horiek ez badira betetzen, errekurtsoa ez da onartuko (PZLb, 451 eta 452 artikuluak).

Eta epaileak ebatzi eta sinatzen du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura Idazkariaren sinadura

Matilde Sánchez Fernándezen jaraunspen jasogabearen, jaraunsleen eta oinordekoen helbideak ezezagunak direnez gero, jakinarazpen-zedulatzat balio dezan ematen dut idazki hau.

Bilbao (Bizkaia), bi mila eta hiruko ekainaren laua.

IDAZKARIA


Azterketa dokumentala