Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2003ko uztailaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia
3998

EDIKTUA, errentak ez ordaintzeagatiko desahuzio baten gainean egindako 963/02 zk.ko prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Ordainketak ez egiteagatiko desahuzioa dela-eta, Luis Axpe Galdeanoren eta Luisa López Martínen kontra, María Carmen Alvarezek Lozano eta María Pilar Alvarezek eskatuta, Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 zk.ko Epairtegian burututako Hitzeko Judizioaren (Deash, PZLb) 963/02 prozeduran epai eman da, zeinaren epaitza eta idazpurua honako hauek baitira hitzez hitz:

116-03 ZK.KO EPAIA

Barakaldon, 2003ko maiatzaren 22a.

Auzi-iheslari deklaratutako Luisa López Martínen eta Luis Axpe Galdeanoren kontra, Margarita Barreda Lizarralde prokuradoreak ordezkatuta eta Francisco Javier Zumalacárregui Villasol letratuak defendituta, María del Pilar-ek eta María del Carmen Alvarez Lozanok suatatuta, ordainketak ez egiteagatiko deahuzio-egintza baten gaineko auto hauek, zehazki, 963/2002 zk.arekin erregistratutakoak ikusi ditu Barakaldoko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 4 zk.ko epaile magistratuak.

EPAITZA

Luis Axpe Galdeanoren eta Luisa López Martínen kontra, Margarita Barreda Lizarralde prokuradoreak ordezkatuta eta Francisco Javier Zumalacárregui Villasol letratuak defendituta María del Pilar-ek eta María del Carmen Alvarez Lozanok aurkeztutako demanda onetsi egiten dut:

A) Portugaleteko Correos kaleko 3. zk.ko etxeko atarira sartzean eskuinetara dagoen negoziotarako lokalari (Bar Los Patines) dagokionez, hiri errentamenduko kontratua, parteek egindakoa, desegintzat jotzen dut.

B) Negoziotarako aipatu lokala uztera kondenatzen dut demandatua, zeini, bestalde, legezko epearen barruan borondatez hala egiten ez badu kaleratua izango dela ohartarazten baitzaio.

C) Prozesuko kostuak ordaintzera kondenatzen dut demandatua.

Aurkatzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bitartez (PZLb 455 artikulua).

Jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epearen barruan, epaitegi honetan aurkeztutako idazki batez egin beharko da errekurtsoa. Idazki horretan, apelatutako ebazpena aipatu beharko da, errekurritutako borondatea agertu beharko da, eta aurkatutako erabakiak adierazi. (PZLb-ko 457.2 artikulua).

Eta epai honen bitartez ebatzi, agindu eta sinatu egiten dut.

Eta demandatu diren Luis Axpe Galdeanori eta Luisa López Martíni behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hiruko ekainaren hiruan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala