Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2003ko maiatzaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Caja Vital Kutxa
2671

DEIALDIA, Ohiko Batzar Nagusira dei egiteko dena.

Erakundearen Administrazio Kontseiluak 2003ko apirilaren 24an egindako bileran onartutakoaren arabera, kontseilari nagusi guztiei dei egiten zaie maiatzaren 23an (ostirala), 18:30ean lehenengo deialdian, eta, hala badagokio, ordu erdi beranduago bigarren deialdian, egingo den Ohiko Batzar Nagusira. Aula Fundación Vital Kutxa aretoan izango da hori (Posta, Bakea edo Independentzia kaleetatik sar daiteke) eta honakoa izango da

GAI ZERRENDA

1. Batzar Nagusia eratzea.

2. Lehendakariaren txostena.

3. Kontrol-batzordearen txostena.

4. 2002. ekitaldiari dagokion kutxaren eta hark kontsolidatutako taldearen memoria, balantzea eta emaitzen kontua onartzea, egokia bada; emaitza horiek kutxaren berezko helburuetara aplikatzeko proposamena, eta Administrazio Kontseiluko kudeaketaren txostena.

5. Ongintzako gizarte-ekintza: egokia bada, 2002. ekitaldiko aurrekontuaren kudeaketa eta kitapena onartzea, baita 2003 ekitaldiko aurrekontuetarako proposamena egitea ere.

6. Gobernu-organoetako kideak izendatzeko prozeduraren estatutuak eta araudia Finantza-sistema aldatzeko neurrien 44/2002 Legera egokitzea.

7. Bileraren akta onartzeari buruzko erabakia.

* Galde-eskeak.

"Estatutuek jasotakoari jarraiki, Batzar Nagusian erabiliko den dokumentazioa erakundearen Idazkaritza Nagusian izango dute eskura kontseilari nagusi guztiek, bilera eguna baino hamabost egun lehenagotik".

Vitoria-Gasteiz, 2003ko apirilaren 29a.

Administrazio Kontseiluko lehendakaria,

PASCUAL JOVER LAGUARDIA.


Azterketa dokumentala