Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2003ko maiatzaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa
2670

DEIALDIA, Ez-ohiko Batzar Nagusira dei egiteko dena

Erakundearen Estatutuen 24. artikuluan eta Erakundearen Gobernu-Organoak izendatzeko Prozedura-Arautegiaren 24. artikuluan eta ondorengoetan xedatutakoaren arabera, Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa honen Administrazio Kontseiluak, aurtengo apirilaren 24an egindako bere bileran, Ez-ohiko Batzar Nagusirako deia egitea erabaki zuen 2003ko maiatzaren 24rako, goizeko 11etan lehen deialdian eta ordu erdi bat geroago, hala balegokio, bigarren deialdian, Erakundearen Hitzaldi-Aretoan, Donostiako Andia kalea z/g, ondorengoa izanik.

EGUNEKO GAI-ZERRENDA

1.– Batzar Nagusiaren eraketa.

2.– Lehendakariaren txostena.

3.– Estatutu Sozialen aldaketa.

4.– Kontrol Batzordea: Enplegatuen ordezkariaren izendapena.

5.– Batzarraldiaren akta onartzeko ikuskatzaileak izendatzea.

Kutxaren Estatutuetako 24-9 artikuluan ezarritakoaren arabera, hamabost egun Batzarra egin aurretik, Kutxako Idazkaritzan utziko da, eta Kontseilari Orokor jaunen esku utzi ere, hartarako behar den dokumentazioa.

Donostia, 2003ko apirilaren 25a.

LEHENDAKARIA.


Azterketa dokumentala