Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2003ko maiatzaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
2669

IRAGARKIA, 105/2003 Administrazioarekiko Auzi-Errekurtsoan (prozedura laburtua) hirugarren interesatu direnak epatzeko dena.

Honako hau jakinarazten zaio hirugarren interesatu orori: Administrazioarekiko Auzietako Vitoria-Gasteizko 1 zk.ko Epaitegian, langileak direla eta, "Unión General de Trabajadores de Euskadi"ko Zerbitzu Publikoen Federakuntzak 105/2003 Administrazioarekiko Auzi-Errekurtsoa (prozedura laburtuko izapideak) aurkeztu duela Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 31ko 342/2002 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, teknikari laguntzaile profesionalen lanbide-taldean, ofiziala-instalazioetako gidari kategoriako destinoak betetzeko aukeraketa-probetarako deia egin zen.

Ondorioz, hirugarren interesatu izan daitezkeenak epatzen dira eta honako hau jakinarazten zaie: aipatu prozedura judizialean ager eta pertsonatu daitezkeela, hain zuzen ere, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako bederatzi eguneko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko apirilaren 15a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

FÉLIX OCHOA IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala