Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2003ko maiatzaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2667

IRAGARKIA, Vitoria-Gasteizko IES Samaniego BHIn gimnasioa eraikitzeko obra-kontratuaren lizitazioa jakinarazten duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Azterlan eta Lege Araubide Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: CO/60/03.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Vitoria-Gasteizko IES Samaniego BHIn gimnasioa eraikitzeko obrak.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Vitoria-Gasteiz.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 6 hilabete, zuinketa egiaztatzeko akta sinatzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatuta.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: arruntak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: enkantek.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Gehienez: 407.804,71 euro.

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzako Baliabideen Lurralde Burutza-Eraikuntza-.

b) Helbidea: San Prudentzio kalea 18, beheko solairua.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01005.

d) Telefonoa: 945 01 72 37.

e) Faxa: 945 01 72 01.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2003ko ekainaren 4a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: C taldea, 2 azpitaldea, d kategoria.

b) Bestelako betebeharrak: berariazko klausula administratiboen pleguaren karatulako 18. puntuan adierazitakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2003ko ekainaren 4a, 10:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: A eta B kartazalak klausula administratiboen pleguan adierazitako agiriak barruan daramatzatela.

c) Aurkezteko lekua:

1.– Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Erregistro Orokorra.

2.– Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II eraikina, 3. solairua.

3.– Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 20 egun, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik aurrera kontatuta.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Lakua II eraikina, 3. solairua, –Bilera gela-.

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2003ko ekainaren 16a.

e) Ordua: 12:30.

10.– Bestelako argibideak: ez.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.ej-gv.net

Vitoria-Gasteiz, 2003ko apirilaren 14a.

Baliabide Material, Informatika eta Antolamendu zuzendaria,

MIKEL CABELLO PÉREZ.


Azterketa dokumentala