Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2003ko maiatzaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
2662

AGINDUA, 2003ko apirilaren 15ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Arrasateko udalerriko U.12.3 M-2 Zerrajera 2an, 100 etxebizitza sozial esleitzeko hautaketa-prozesua hasten duena eta hainbat zehaztasun finkatzen dituena.

GERTAKARIAK

1.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2002ko ekainaren 14ko Aginduaren bidez babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedura arautzen da. Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko 2002ko abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuaren 11. artikuluan zerrendatzen dira etxebizitza horiek.

2.– 100 etxebizitza sozialen sustapena Arrasateko U.12.3 M-2 Zerrajera 2an kokatuta dago, Eusko Jaurlaritzak sustatzen du, eta aipatu aginduak arautzen duen prozedura zaio aplikagarri.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Organo honi dagokio honako zehaztasunak finkatzeko eskumena, hala ezartzen baita Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 12ko 40/2002 Dekretuaren 4. artikuluan eta babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedurari buruzko 2002ko ekainaren 14ko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren Aginduan.

2.– Sailburuaren 2002ko ekainaren 14ko Aginduak honakoa adierazten du 3. artikuluan:

"1.– 1. artikuluak aipatzen duen babes ofizialeko etxebizitzen esleipendunen hautaketa-prozesua Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren aginduaren bidez hasiko da, esleitu beharreko etxebizitza-sustapen bakoitzerako.

2.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dute eta ondoko mugak zehaztuko ditu gutxienez:

– Esleitu beharreko etxebizitza-kopurua: Era berean, jasota geratuko da birralojatzearen ondorioz kenduriko etxebizitza-kopurua edo premia berezien arabera bazter utzirikoak.

– Sustapenean interesatutzat deklaratutako udalerriak.

– Ondorengo artikuluak adierazten dituen erreserbak.

– Etxebizitzen lagapen-erregimena.

– Etxebiden eskaerak kontuan hartuko dituzten azken eguna."

Adierazitako legezko manuak eta oro har erabilgarri diren gainerakoak aztertu ondoren, honako hau,

XEDATU DUT:

Lehenengoa.– Arrasateko udalerrian 100 etxebizitza sozial esleituko dira, eta horietako 5 premia berezietarako baztertuko dira.

Bigarrena.– Deba-goieneko Eremu Funtzionaleko udalak izango dira espediente honetan interesa duten udalak:

– Antzuola

– Aramaio

– Aretxabaleta

– Bergara

– Elgeta

– Eskoriatza

– Leintz-Gatzaga

– Arrasate

– Oñati

Hirugarrena.– Esleitu beharreko etxebizitza horietatik honakoak gordeko dira:

– 65 etxebizitza 35 urtetik beherako bizikidez osaturiko elkarbizitza unitateentzat.

– 4 etxebizitza adin txikiko seme-alabak euren ardurapean dituzten emakume eta guraso bakarreko unitateentzat.

– 4 etxebizitza mugikortasun urri iraunkorra duten elbarriei egokitutakoak.

Laugarrena.– Sustapen honetako etxebizitzak lagatzeko araubidea alokairukoa izango da.

Bosgarrena.– Etxebiden izena emateko 2002ko abenduaren 18ra arte erregistroan sarrera izan duten eskabideak kontuan hartuko dira.

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke hilabeteko epean, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari zuzenduta; edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa hasieratik zuzenean bi hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegian. Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtso biak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko apirilaren 15a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.


Azterketa dokumentala