Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2003ko maiatzaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
2660

40/2003 EBAZPENA, otsailaren 17koa, Bizkaiko Barrualdeko Osasun Eskualdeko zuzendari gerentearena, Yolanda Crego Urrutia andreari Arrigorriagako Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren funtzioak (Barrualdeko Eskualdea, Bizkaiko Osasun Barrutia) esleitu izana errebokatzen duena.

Bizkaiko Barrualdeko Osasun Eskualdeko zuzendari gerentearen ekainaren 1eko 304/2000 Ebazpenaren bidez esleitu zitzaizkion Yolanda Crego Urrutia andreari Arrigorriagako Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren funtzioak (Barrualdeko Eskualdea, Bizkaiko Osasun Barrutia).

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, gerentziako zuzendaritza honek hau,

EBATZI DU:

Lehenengo.– Yolanda Crego Urrutia andreari, Arrigorriagako Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren funtzioak (Barrualdeko Eskualdea, Bizkaiko Osasun Barrutia) esleitu izana errebokatzea, 2003ko otsailaren 28tik aurrerako ondorioekin.

Bigarren.– Ebazpen hau interesatuari jakinaraztea.

Hirugarren.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Laugarren.– Deialdiko 8. oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Amorebieta-Etxano, 2003ko otsailaren 17a.

Bizkaiko Barrualdeko Eskualdeko zuzendari gerentea.

M.ª JOSÉ ALBIZUA MANRIQUE.


Azterketa dokumentala