Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2003ko maiatzaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Osasun Saila
2659

32/2003 DEKRETUA, otsailaren 18koa, erabilera kolektiboko igerilekuen araudi sanitarioa onartzeari buruzkoa.

Erabilera kolektiboko igerilekuen araudi sanitarioa ekainaren 7ko 146/1988 Dekretuz onartu zen. Ordutik gaurdaino igarotako denborak eskarmentu esanguratsua utzi digu igerilekuen egoera sanitarioa kontrolatzerakoan. Dekretu horretan eskatzen ziren baldintzei egokitzeko asmoz instalazioetan egindako hobekuntza eta inbertsioek baldintza higieniko-sanitarioen eta bainatzeko ur kalitatearen aldaketa nabarmena eragin du, instalazioen kalitatea hobetzea eta segurtasuna areagotzea ekarri dutenak.

Gaur egun kirola, aisialdia eta osasuna bera ere beste era batera ikusten dira, eta horrek instalazioak geroz ugariagoak izatea ekarri du. Urtegiz hornituta daude, non uraz gozatzeko bide gehiago eskaintzen dituzten elementu aunitz aurki baitaitezkeen: ur-zorrotadak, kontrakorronteak, hidrojetak, irristakorrak, ur-txirristak, kiribilak, ur-hodiak, eta beste batzuk; gailu guztiok aukera zabala eskaintzen diote bezeroari jolaserako eta denbora-pasarako. Kirola egiteko moduetan eta astian izan diren aldaketek ondorio nabarmenak eragin dituzte eskaintzan, eta ondorioz, instalazioek diseinu berriak atera behar izan dituzte demanda berriari egokitzeko. Araudi berri baten premia ekarri du horrek, eremu berri hori arautu eta igerilekuak erabiltzeak ekar litzakeen segurtasun- eta sanitate-arriskuak ahalik eta gehien murriztuko dituena.

146/1988 Dekretua aplikatzeak, alde batetik, arauaren mugak erakutsi ditu, eta, bestetik, erantzukizunak banatzerakoan urrats bat gehiago ematea bideratu du, instalazioetako erantzuleek bete behar dituzten baldintza berriak sortuz azken kasu honetan.

146/1988 Dekretua aplikatzeak, orain arte adierazitako hobekuntzez gain, honako hauek ere badakartza: mantenimenduko arduradunek euren instalazioak ezagut ditzatela, eta metodologia zuzen bat erabil dezatela kontrolerako. 146/1988 Dekretua indarrean dagoenetik gehiago, bestalde, hainbat hutsune antzeman dira dekretuan, batzuk alderdi edo irizpide tekniko-sanitarioei buruzkoak, eta beste batzuk instalazioak kontrolatu eta zaintzeko jarduerei eta jardueron erantzukizunen banaketari dagozkienak.

Ildo horretatik instalazioak kudeatzeko modelo berri bat aurkezten da; eta horren arabera igerilekuetako arduradunek autokontroleko sistema batez baliatu beharko dute euren jarduera protokoloetan. Autokontrol horrek instalazioetako titularren esku uzten du instalazioen kontrolari zein funtzionamendu baldintzen mantenimendu zuzenari buruzko jardueren erantzukizuna. Horren helburua da, izan ere, herritarren osasunak ez dezala arriskurik izan.

Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio, EAEko Autonomi Estatutuko 18.1 artikuluarekin bat etorriz, Barruko Sanitatearen arloan Estatuaren oinarrizko legedia garatzea eta exekutatzea.

Baldintza higieniko sanitarioak ezartzea eta igerilekuen funtzionamenduaren kontrol erregimena Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeak osasuna sustatzeko Osasun Sailari partehartze publikorako aitortzen dizkion ahalmenen barruan sartzen da.

Araudi honek apirilaren 25eko 14/1986 Legeko —Sanitatearen Oinarrizkoa— 24. artikuluan jasotako prebisioa du oinarri, arautu egiten baitu zuzenean edo zeharka osasunarentzat ondorio kaltegarriak ekar ditzaketen jarduera publiko edo pribatuetan botere publikoen interbentzioa, izaera administratiboko murriztapen prebentiboetara joz horretarako.

Hortaz, Osasun sailburuaren proposamenez, Aholku Batzorde Juridikoa entzun, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2003ko otsailaren 18an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.

Erabilera kolektiboko igerilekuen araudi sanitarioa –dekretu honen eranskin legetxe doana– onartzen da.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Bakarra.– EAEko administrazioek izendatuta dituzten eskumenak kontuan hartuz aplikatuko dira Araudi honetako arauak, bat etorriz Toki-Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legean, Sanitateari buruzko apirilaren 25eko 14/1986 Lege Orokorrean eta Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean ezarritakoarekin.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Bakarra.– Dekretu honek indarra hartzerakoan baimena eskutan duten igerilekuen titularrek urtebete dute araudi sanitarioko 35. eta 37. artikuluetan autokontrolari eta bainu-uren kalitateari buruz ezarritakoa betetzeko. Dekretu honek indarra hartu artean arduradun sanitarioek ekin egingo diote kontrol analitikoak egiteari euren erantzukizunpeko instalazioetako bainu-uraren kalitate higieniko-sanitarioa bermatzearren.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Bakarra.– Indargabetu egiten dira erabilera kolektiboko igerilekuen araudi sanitarioa onartzeari buruzko ekainaren 7ko 146/1998 Dekretua, erabilera kolektiboko igerilekuen araudi sanitarioa onartzen duen Dekretuko V. eranskina aldatzeari buruzko ekainaren 15eko 171/1993 Dekretua, eta erabilera kolektiboko igerilekuen araudi sanitarioa onartzen duen Dekretuko I. eranskina bigarren bider aldatzeari buruzko ekainaren 28ko 223/1994 Dekretua.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunetik aurrera izango du indarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2003ko otsailaren 18an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Osasun sailburua,

GABRIEL M.ª INCLAN IRIBAR.

ERANSKINA
ERABILERA KOLEKTIBOKO IGERILEKUEN ETA UR-JARDUERAKO BESTE INSTALAZIO BATZUEN ARAUDIA
I. KAPITULUA
DEFINIZIOAK ETA APLIKAZIO EREMUA

1. artikulua.– Helburua.

Araudi honek honako hauek arautuko ditu:

a) Igerilekuen eta ura modu kolektiboan erabiltzen den beste instalazio batzuen baldintza higieniko-sanitarioak kontrolatzea.

b) Uraren kalitate sanitarioaren eta horren tratamenduaren kontrola.

c) Heziketa sanitarioarekin, bezeroen portaerarekin eta segurtasunarekin lotutako zenbait alderdi.

d) Baimen, zaintza eta ikuskaritza sanitarioen erregimena.

e) Araudi hau betetzen ez den kasuetan aplikagarria den zehapen erregimena.

2. artikulua.– Definizioak.

a) Bainu kolektiborako diren instalazio guztiak —baita horien eranskinak ere— eta instalazioen funtzionamendu egokirako beharrezkoak diren zerbitzu osagarriak jotzen dira igerilekutzat, beti ere horien helburua kirola, jolasa, termala, terapeutikoa, atsedena, lasaikuntza eta errehabilitazioa badira.

b) Uretako jolas erakarlekuak: bezeroen jolasa, dibertimendua eta aisia xede duen eraikina, non ur-zorrotadak, irristakorrak, ur-txirristak, kiribilak, ur-hodiak eta beste batzuk aurki baitaitezke.

c) Urtegia: jolaserako, kirolerako, atsedenerako eta terapiarako ura toki batean batzea helburu duen eraikina.

d) Konpentsazio urtegia: urtegiaren ur-maila egokiari etengabe eustea helburu duen eraikina.

e) Zabaltza, pasealeku edo ibilbidea: urtegia inguratzen duen azalera, igerilariek baino ezin dutena erabili.

f) Bainu gunea: urtegiak edo urtegiek, alde batetik, eta horien inguruko zabaltzak, pasealekuak edo ibilbideak osatzen dutena.

g) Atseden- edo egon-lekua: zabaltzaren edo ibilbidearen ondoko aldea da, atsedenerako eta aisiarako beren-beregi jarritakoa.

h) Erantsitako instalazioak: era guztietako makinak, ura arazteko gailuak, galdarak, sortzaile elektrikoak, material biltegiak eta igerilekuak dauden horien antzeko beste batzuk.

i) Zerbitzu osagarriak: bainurako ez diren aldeak, hots, aldagelak, komunak, harrera lekuak, taberna, kafetegia, jatetxea, lehenengo sorospenetarako lokala eta antzeko beste batzuk.

3. artikulua.– Aplikazio eremua.

Euskal Autonomia Erkidegoko igerileku guztiak hartzen ditu araudi honen aplikazio eremuak, erabat erabilera familiarrekoak direnak kanpo utziz.

4. artikulua.– Bazterketak.

Araudi honek eragiten ez dien igerilekuak: unifamiliarrak; goitik jota 20 auzok erabiltzen dituztenak; eta urtegi terapeutikoak, termalak, lasaikuntzarakoak eta errehabilitaziokoak, baldin eta erabiltzen diren bakoitzean hustu egiten badira.

II. KAPITULUA
INSTALAZIOAK ETA ZERBITZUAK
LEHENENGO ATALA: OSAGARRIAK,
URTEGIAREN EZAUGARRIAK
ETA INGURUKO INSTALAZIOAK

5. artikulua.– Urtegi motak.

Urtegiak, erabileraren eta horietaz baliatuko diren bezeroen arabera, honela definitu daitezke:

a) Plisti-plastarako urtegia: umeen ur jardueretarako da. Beste urtegietatik baztertuta egon beharko dute, umeak seguruago egon daitezen. 60 cm izango dituzte, goitik jota.

b) Irakasteko urtegia: igeri egiten irakasteko, helduen mantenimendu gimnasiarako eta umeen jolasetarako erabiliko da. 1,30 cm izango ditu, goitik jota.

c) Jolaserako urtegiak, eta helburu anitzerakoak: era askotara eraiki daitezke, baldin eta ez bada ertzik, erpinik edo bestelako eragozpenik, uraren jarioa, garbiketa, bainu-hartzaileen zaintza oztopa baititzakete eta bezeroentzat arriskutsuak izan baitaizteke. Bainu-gune bereiztu legetxe ere diseinatu daitezke, hainbat helburutarako erabil daitezkeenak; edo, ostera, gune bereiztu legetxe diseinatu daitezke, gune bereiztuak jarriz, eta horietako bakoitza jarduera ezberdinerako erabiliz.

Erabileraren arabera, beraz, honako era honetan sailka daitezke:

– Helduen jolaserako edo bainu librerako eremua: horien sakonera metro batetik 1,40 metrora artekoa izango da, eta ez du %6tik gorako aldaparik izango. Aldatz hori baino gehiago izanez gero, uraren sakonera 3,5 metrora artekoa izan daiteke.

– Olatuen aldea edo ur bizietan bainu librea aldea: zabaltzetako baldintzak jarriko dira gune horietan.

– Atsedenaldirako aldeak: alde horietan eserlekuak eta etzaulkiak egongo dira urpean; zenbait gailu izango dituzte ura presioz botatzeko, eta uraren tenperatura eta kokatuta dagoen urtegiko urarena bera izango da.

– Ur-xaflara bideratutako txirrista aldea: alde hori mugatuta egongo da, sakonera nahiko izango du eta metro bitik gorako altuera duten txirristei buruzko UNE-EN-1069-1 arauan xedatutakoa bete beharko du.

d) Urtegi terapeutikoak, termalak, lasaikuntzakoak eta errehabilitaziorakoak: errehabilitazio, terapia eta lasaikuntzarakoak dira, alegia, hidromasajeak, "spa"ak, "jacuzzi"ak eta antzeko beste batzuk. Ur beroa erabil dezakete urtegi horiek eta ura presioz injektatzeko sistemak ere izan ditzakete, non ur astindua bota egiten baita haize-zurrunbiloak edo -zuloak osatuz; edo ur zorrotadak presio haizearekin batera, bezeroaren gorputzean jotzen dutenak.

e) Kirol- eta lehiaketa-jardunerako urtegiak: helburu horretarako baino erabiliko ez diren urtegiek, kirol bakoitzeko erakunde agintariek kirol horretan aritzeko zehaztutako ezaugarri teknikoak bete beharko dituzte.

f) Jauzietarako urtegiak: jauzietarako baino ez dira erabiltzen.

6. artikulua.– Urtegiaren baldintzak.

1.– Urtegiaren eraiketak bere egonkortasuna, erresistentzia eta estankotasuna bermatu behar ditu.

2.– Urtegia edozein modutakoa izanda ere, saihestu egin behar dira ertzak, erpinak eta eragozpenak, uraren jarioa oztopa dezaketelako eta bezeroentzat arriskutsuak izan daitezkeelako. Ur-azpian ez da igerilariari urpean euts diezaiokeen ezelango eragozpenik egongo.

3.– Pareta bertikalak eta urtegiaren hondoak kolore argiko material leunez babestuko dira, garbitzeko eta desinfektatzeko errazak, iragazgaitzak eta ura tratatzeko erabiltzen diren produktuen aurrean egonkorrak direnak. Urtegiaren hondoko materialak ez da labainkorra izango.

7. artikulua.– Urtegiaren sakonera.

1.– Igerilekuko urtegiaren hondoak gutxieneko malda izan beharko du, hustuketa erraztuko diona; gehienezko malda, ordea, %6koa izango da 1,40 metrotik beherako sakoneretan. Malda aldaketak moderatuak, progresiboak eta adierazita egongo dira urtegiaren alboko hormetan jarritako errotuluen bidez, bezeroak ohartarazteko. Urtegiaren hondoan argi adierazi beharko da zeintzuk diren 1,30 metrotik beherako sakonera duten azaleko uren aldeak eta zeintzuk 1,30 metrotik gorako sakonerako urak.

2.– Urtegiaren alderik sakonena 30 zentimetroko zabalera duen ohar ilun batez adieraziko da.

3.– Urtegiaren hondoan, bere hidraulika edozein delarik, ur hustubide orokor handi bat egongo da, bertako ur, hondar eta jalkin guztiak saneamendu sarera azkar hustea bideratuko duena. Hondoko hustubide hori behar bestean babestuta egongo da segurtasun neurriz, bezeroek izan ditzaketen arriskuak saihestuz.

8. artikulua.– Urtegiko ura jasotzeko gainezkabidea edo inguruko dispositiboa.

1.– Urtegi edo pileta eraiki berrietan —bere azalera dena delakoa izanik ere— eta dagoeneko instalatuta daudenetan —ur-xafla 300 m2-tik gorakoa dutenak— gainazaleko jasotze sistema iraunkor bat jarri beharko da. Berorren fluxuak uraren gain-xafla guztia berriro zirkulatzen jarri eta, bidenabar, ura eraberritu egin beharko du. Modu horretan berriro zirkulazioan ipinitako ur kopurua, gutxienez, 18. artikuluan zehaztutako birzirkulazioa ur-emarien % 50ekoa izango da.

2.– Gainezkabidearen edo gainazaleko dispositibo perimetral iraunkorraren goi-ertzeraino egongo da beti ura, funtzionamendu egokia izan dezan. Gainezkabidearen ezpainak edo ertzak biribilak eta irristagaitzak izango dira. Gainezkabidearen osagaiak desmontagarriak eta garbitzeko eta desinfektatzeko errazak izango dira.

3.– 146/1988 Dekretuak indarra hartu baino lehenago jarritako urtegietan, hots, ur-xaflaren azalera 300 m2-koa edo txikiagoa dutenetan, gainezkabide etenkor bat ("skimer") edo apar-kentzeko gailu bat erabili ahal izango, gutxienez, 25 m2-ko ur-xafla bakoitzeko.

9. artikulua.– Uretarako sarbideak.

1.– Eskailerak jarriko dira uretan sartzeko, urtegiaren osagarri izan daitezkeen ornamentuzko eskailera eta arrapalez gain. Horien kopurua urtegiaren perimetroari egokituko zaio eta, ondorioz, euren arteko aldea ez da 20 metrokoa baino gehiagokoa izango. Nahitaez jarri beharko dira malda-aldaketetan eta, halaber, urtegiaren diseinua ikusi ondoren, arduradun sanitarioek bidezkotzat jo dezatenean.

2.– Eskaileretako materiala herdoilgaitza eta erraz garbitzekoa izango da; maila irristagaitzak izango ditu, ertz moztuak dituztenak, bezeroaren segurtasuna bermatu behar baita uneoro. Eskailerak enpotratuta egongo dira goi-aldean; ez dira urtegiaren hondoraino iritsiko, baina euretatik eroso igotzeko besteko sakonera izan behar dute.

3.– Plisti-plastako, lasaikuntzako, hidromasajeko edo antzeko urtegiak izanez gero, non urtegira eskailera barik sartu baitaiteke, ez da izango beharrezkoa eskailerak ipintzea.

4.– Urtegi guztietan jarri beharko dira behar beste baliabide minusbaliatuentzat.

10. artikulua.– Zabaltza, pasealekua edo ibilbidea.

1.– Urtegiaren inguruko zabaltzan, pasealekuan edo ibilbidean ez da eragozpenik egongo. Zoruak higienikoak izango dira, irristagaitzak eta iragazgaitzak. Igerileku eraiki berrietan zabalera 1,80 metrokoa izango da gutxienez. Horren diseinuak aukera eman beharko du ibilbideko garbiketa urak saneamendu sarean behar bezala jasotzeko, eta horrekin putzuak sortzea eta gainazaleko gainezkabide iraunkorrera ura isurtzea eragotzi.

2.– Ur-hartuneak izango ditu garbiketa- eta desinfekzio-lanetarako. Urtegi terapeutikoei, termalei, lasaikuntzakoei eta errehabilitaziokoei dagokienez, bainu aldeei eta bertoko zerbitzuek dituzten ezaugarriei egokitu dakizkieke baldintzok.

3.– Urtegia inguratzen duen zabaltzan, pasealekuan edo ibilbidean edateko ura duten dutxak jarri beharko dira; horien kopurua, behintzat, urtegiratzeko sarbideen bestekoa izango da. Ur hori ezingo da jarri, egundo, berriro zirkulazioan igerilekuan erabiltzeko. Dutxen azpiko zoruak nahiko malda izango du saretxo edo hustubidera, putzurik sortu ez dadin bidean.

4.– Zerupean jarritako urtegiei dagokienez, bezeroek, urtegia inguratzen duen pasealekuan edo ibilbidean sartzeko, saihesgaitzak diren igarobideak baino ezingo dituzte erabili; horrela, elementu arkitektoniko edo ornamentalen bidez iritsiko dira dutxetara.

5.– Urtegiaren ibilbidea inguratzen duen egon-aldea lur, soropil edo hareazkoa bada, 2 metrotik gorako aldea izan beharko du (oinak garbitzeko lekua), eta jardunean automatikoki jartzen diren dutxak edo zorrotadak izango ditu, oinak garbi edukitzea bermatuko dutenak. Ur hori ezingo da berriro zirkulazioan jarri. Bainuen aldean sartzeko ahalmena eta disposizioa, kalkulatutako edukieraren arabera ezarriko dira, istripuak izatekotan sorospena ahalik azkarren eman ahal izatea kontuan hartuz.

11. artikulua.– Edukiera.

1.– Urtegi bakoitzeko edukiera bere azaleraren araberakoa izango da, hots, jenderik gehien dagoenean ere bainu-hartzaile bakoitzak gutxienez 2 m2-ko ur-xafla izan dezala zerupeko urtegietan, eta 3 m2-koa estalpeko urtegietan. 5. artikuluko d) idatz-zatian zehaztutako urtegiak eta plisti-plastarakoak salbuetsi egiten dira.

2.– Igerilekua duen instalazio batek har dezakeen edukierarik gehiena, instalazioko urtegi guztietako ur-xaflen azalera baturak osatuko du. 2 m2-ko ur-xafla bakoitzeko ezingo dira 3 bezero baino gehiago egon zerupeko urtegietan; eta bezero bat, m2 bakoitzeko, estalpekoetan.

3.– Solariumetarako aldeak dituzten igerilekuetan arduradun sanitarioek adierazitako gehienezkoaz besteko edukierarako baimena eman dezake, baldin eta euren titularrek edukiera hori justifikatu eta bezeroen segurtasuna bermatzen badute.

12. artikulua.– Segurtasun elementuak.

Segurtasun-elementu edo –neurri nahiko izango dituzte igerilekuek, instalazioko jolas-erakarpenen kopuru eta motari gehituko zaizkionak. Honako segurtasun elementu hauek egongo dira gutxienez:

1.– Erreskaterako elementuak, sorosleei laguntzeko balioko dutenak:

a) Salbamendu flotagailu edota xafla zurrun bi edo gehiago 350 m2-tik beherako ur-xaflako urtegi bakoitzeko; eta bakar bat edo gehiago, 150 m2-ko edo horren frakzio bakoitzeko. Salbamendu flotagailuetako sokaren luzera ez da izango urtegi bakoitzaren gehienezko zabalaren erdia gehi hiru metro baino txikiagoa. Bezeroen eskuragarri egongo dira, eta urtegiaren inguruan banatuko dira, ahalik eta modurik simetrikoenean. Ez dute salbamendu flotagailurik edota xafla zurrunik jarri beharko honako urtegi hauetan: 5. artikuluko d) idatz-zatian zehaztutakoetan, plisti-plastakoetan eta duten diseinu edo sakoneraren arabera itotzeko arriskurik ez dutenetan.

b) Ubelez eta beste eusgarri batzuez hornitutako taulak —zutabe zurrunekoak—, zaurituak erabat ibilgetzeko balioko dutenak.

c) Zaurituak garraiatzeko ohatilak.

2.– Elementu pasiboak, behar bezala jarrita gero sorosleen edota monitoreen lana erraztuko dutenak. Bezeroei argibideak emateko erabiliko dira, uretako joku-jardueren ezaugarriak babestuz edo bereiztuz.

a) Argibideetarako kartelek ur jarduera bakoitzerako arauak, mugapenak eta debekuak adieraziko dituzte. Leku ikusgarrietan jarri eta erraz irakurtzeko moduan egon beharko dute beti.

b) Ikus-entzunezko komunikazio sistemek uretako joko erakarpen bakoitzaren erabilera zuzena azalduko dute, edozein ezustekoaren berri emanaz.

c) Erabilera alde desberdinak bereizteko kortxerak.

13. artikulua.– Jauzi-oholak, jauzi-plataformak, txirristak eta irristakorrak eta beste ur-elementu batzuk.

1.– Uretako jolas erakarlekuen eraikuntza, diseinu, disposizio eta materialei dagokienez (txirristak, irristakorrak, ur-hodiak, jauzi-ohol malguak, palanka zurrunak, plataformak, jauzi-dorreak edo beste edozein ur-elementu), erabiltzaileen segurtasuna bermatu beharko da beti. Materiala herdoilgaitza eta leuna izango da eta ez dute erabiltzaileei lesiorik sor diezaiekeen junturarik edo solaparik edukiko, eta erabiltzaileen segurtasuna bermatuko beharko dute beti. Horietara iristeko eskaileren inklinazioa neurrizkoa izango da, mailak irristagaitzak izango dira, ertz bizirik gabekoak, eta segurtasuneko eskudelak izango dituzte.

2.– Ur-xaflatik metro batetik gorako altuera-jauzien dorreak erabilera horretarako propio jarritako hobietan jarriko dira.

3.– Ur-xaflatik metro batetik beherako jauzi-ohol, palanka edo plataformetan, alde zedarritu bat eta bainu-hartzaileak horietan sartzea eragotziko duten sistemak egongo dira.

4.– Txirristak, irristakorrak, ur-hodiak eta antzeko elementuak zedarritutako aldeetan jarriko dira aisiarako urtegietan eta balioanizdunetan. Halaber, instalazio mota horientzako arau teknikoetan agindutakoa errespetatuko da. Edozein kasutan, ur-aparatuen erabilera zuzenak erabiltzaileentzat arriskurik ekarriko ez duela bermatuko dute fabrikatzaileak eta proiektugileak.

5.– Txirrista guztiek horretarako bakarrik izango den harrera-azalera bat izango dute, erabiltzaileak uretara iristerakoan beste batzuekin topa daitezen ekiditeko. Harrera eremutik urtegiaren irteerara arteko ibilbidea ezingo da gurutzatu beste txirrista batzuetako erabiltzaileen ibilbidearekin. Ibilbide guztian zehar erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko moduan diseinatuko dira (UNE-EN-1069-1 eta UNE-EN-1069-2, bi metrotatik gorako txirristen jarraibide eta segurtasun baldintzei buruzkoa).

6.– Olatuen igerilekuetan, olatu-kameren irteeretako leihoak behar hainbateko erresistentzia duten barra bertikal batzuekin babestuko dira, gehienez ere 12 zentimetroz bereizita; gainera, olatuak egiten diren aldetik gutxienez metro batera kortxera bat jarri beharko da. Olatuak egiteko dispositiboak larrialdietarako gelditze-sistema bat edukiko du, ur-jarduera horren etengabeko zainketa dagoen lekuaren ondoan.

7.– Onartutako proiektuen arabera egindako jolas erakarlekuek proiektuetan bermatutako segurtasun-betekizunak betetzen dituztela justifikatuko da zuzendaritza-egiaztagirien eta obra amaierako egiaztagirien bidez, teknikari eskudunek sinatuta eta dagokien profesionalen elkargoek bisatuta.

14. artikulua.– Estalpeko igerilekuen baldintzak.

Eraikuntzetako Instalazio Termikoen Erregelamendua (RITE) eta Instrukzio Tekniko Osagarriak (ITE) onartu zituen 1751/1998 Dekretuan agindutakoaren arabera duen erabilera eta urtegi mota kontuan hartuta ezarriko dira uraren tenperatura eta inguruneko hezetasuna. Honako hau bete beharko da:

1.– Barrutiko airea etengabe berritzea eta %55 eta %70-aren arteko hezetasun erlatiboa bermatzeko behar diren instalazioak izango dituzte estalpeko urtegiek.

2.– Urtegiak dauden lokalak ur-xaflako metro karratu bakoitzeko 8 m3 -ko aire bolumena eduki beharko du gutxienez eta airea berritzeko abiadura ur-xaflaren 2,5 l/seg/m2 -koa izango da.

3.– Uraren tenperatura 24 eta 28 gradu zentigraduren artekoa izango da eta ingurumen-tenperaturak ± 2.º C-ko oszilazioa izango du aurrekoarekiko. Igerilekuak tenperatura desberdina duten urtegiak baditu, azalerarik handiena dun ur-xaflaren urtegiarena izango da erreferentziatzat hartuko den tenperatura.

4.– Urtegiak haurrentzako irakaskuntza eta bainurako eta erabilera terapeutikoetarako, atsedenerako edo errehabilitaziorako direnean, uraren gehienezko tenperaturak 28 gradu zentigradu gainditu ahal izango du, arduradun sanitarioek hala erabakiz gero, urtegi mota bakoitzeko erosotasunak eta erabilera-baldintzek erabakitzen duten baloreetaraino.

5.– Instalazioek aurreko parametroak neurtzeko ekipoak eduki beharko dituzte.

BIGARREN ATALA: URTEGIKO URAREN
TRATAMENDUA ETA BALDINTZAK

15. artikulua.– Elikapen-ura: urtegia betetzea eta berritzea.

1.– Urtegien elikapen-ura edateko uraren banaketa-sare orokorretatik etorriko da. Ura beste nonbaitetik ekartzeko, arduradun sanitarioen aldeko txostena beharko da.

2.– Elikapen-urak I. eranskinean urtegiko urarentzat ezarritako mugekin bateragarriak diren ezaugarriak eduki beharko ditu, eta II. eranskineko espezifikazioak bete beharko ditu.

3.– Urtegiaren funtzionamendu-aldian sareko ur berriaz berritzeko, urtegian dagoen guztirako ur bolumenaren %5eko gutxieneko ekarpena beharko da egunero. Balore hori arduradun sanitarioek aldatu egin dezakete, urtegiko uraren kalitatea kontuan hartuta.

4.– Urtegiak berritzeko uraren sarrera konpentsazio-urtegira egingo da. Eraikita dauden eta konpentsazio-urtegirik ez duten instalazioetan iragazketaren aurreko puntuan jarriko da berritzeko ura. Uraren sarrera puntuan itzultzearen kontrako balbula batzuk jarriko dira, uraren banaketa-sarerako erreflexua eta retrosifonajea ekiditeko.

5.– Urtegi terapeutiko eta termalen, lasaitzeko eta errehabilitatzeko urtegien kasuan, 3. eta 4. puntuetan jasotako baldintzak kasu bakoitzaren ezaugarri bereziei egokitu beharko zaizkie.

16. artikulua.– Instalazioetako ura.

Erantsitako instalazioetako eta zerbitzu osagarrietako ura eta dutxa eta oinak garbitzeko lekuetako ur zirkulatzailea edateko uraren banaketa-sare orokorrekotik etorriko da. Ura beste leku batetik ekartzeko, arduradun sanitarioen aldeko txostena beharko da. Inoiz ezingo da izan urtegiaren beraren arazketa-zirkuitukoa. Saneamendu-sarera botaz kenduko da.

17. artikulua.– Urtegiko uraren tratamendua.

1.– Urtegiko urerako I. eranskinean eskatutako ezaugarriak lortzeko, zirkuitu itxian zirkulatzen duen ura araztu (iragazi eta desinfektatu) egin beharko da, arduradun sanitarioek behar bezala baimendutako prozedura fisiko-kimikoen bitartez. Desinfektatzeaz gain, urtegiko urak desinfektatzeko hondar-ahalmen bat izango du, erabiltzaileen begi, azal eta mukosentzat narritagarria izan gabe.

2.– Igerileku berrien kasuan, hainbat urtegi edukiz gero, zirkuitu independenteak izango dituzte, eta bakoitzak bere iragazketa-sistema edukiko du. Halaber, urtegi bakoitzak bere elikapen eta hustuketa dispositiboak izango ditu.

3.– Tratamendu-sistemak (iragazketa eta desinfekzioa) funtzionamenduan egon beharko du une oro, gutxienez igerilekua jendearentzat zabalik dagoen denbora guztian, eta I. eranskinean eskatutako urtegiko uraren kalitatea bermatzeko behar den guztietan.

4.– I. eta II. eranskinetan aipatzen diren parametroak eta muga-baloreak agintari sanitarioek alda ditzakete, zirkunstantzia eta kasu berezietan.

5.– Urtegietako uraren sarrera-pitak eta birzirkulatutako uraren irteera-pitak homogeneizazio oso bat eta zirkulazio-erregimen uniforme bat lortzeko moduan diseinatu eta kokatuko dira.

6.– Urtegi bakoitzak konpentsazio-urtegi bat edukiko du, zeina behar bezala dimentsionatuta egongo den eta sarbide erreza izango duen. Horren materialak erraz garbitu eta desinfektatzekoak izango dira. Hustuketa eta garbiketa errazteko, saneamendu-sarera bideratzeko den hustubiderako inklinazio bat izango du hondoak.

7.– Estalpeko instalazioek gutxienez erreserba-ponpa bat edukiko dute, eta horrela, arazketa-sistemaren funtzionamendua bermatuta geratuko da une oro.

8.– Desinfektatzailea, pH-aren zuzentzailea eta beste produktu batzuk urtegi bakoitzerako jarritako dosifikazio automatiko eta independente batez gehituko dira.

9.– Salbuespenez, behar bezala justifikatuta dagoenean, beti ere jendearentzat irekita dagoen ordutegitik kanpo, produktua eskuz gehitzen utziko da, estaldura-tratamentu eta zuzentzaile gisa.

10.– Desinfektatzailea iragazketaren ondoren gehituko da.

11.– Erregulazio automatikoa duen sistema bat jarriko da, urean dagoen desinfektatzaile eta pH-aren zuzentzaile kopurua etengabe neurtuko duena, urtegiko uraren kalitatearen lekurik esanguratsuenean. Dosifikazioa erregulatzen duen dispositiboari informazioa emango dio horrek.

12.– Urtegietako bainurako uraren tratamendurako erabilitako produktuek igerilekuetan erabiltzeko baimenduak eta erregistratuak izan beharko dute.

13.– Urtegi terapeutiko eta termalen, lasaitzeko eta errehabilitatzeko urtegien kasuan, 5., 6. eta 7. paragrafoetan azaldutako baldintzak kasu bakoitzeko ezaugarri bereziei egokitu beharko zaizkie.

18. artikulua.– Urtegiko uraren zirkulazioa.

1.– Urtegiko uraren bolumen guztia tratamendu-instalaziotik pasatuz birzirkulatuko da, salbu eta hustu eta betetzekoak diren urtegi terapeutiko eta termalen, lasaitzeko eta errehabilitatzeko urtegien kasuan.

2.– Horretan emandako denborak ez ditu honako hauek gaindituko:

– 30 minutu, lasaitzeko urtegietarako (hidromasaje bainuontziak, "spa", "jacuzzi" eta antzeko beste batzuk).

– ordubete, plisti-plastarako eta haurrentzako urtegietarako.

– 2 ordu, 1,40 metrotik beherako urtegietarako.

– 4 ordu, 1,40 metrotik gorako gainerako urtegietarako edo urtegi-zatietarako.

– 8 ordu, soil-soilik kirolerako edo lehiaketarako diren urtegietarako.

19. artikulua.– Kontroleko emari-neurgailuak.

Urtegi bakoitzean gutxienez bi ur kontagailu edo emari-neurgailu jarriko dira, erraz irakurtzeko modukoak. Bata, konpentsazio-urtegiaren elikadura-sarreran egongo da, eta bestea, iragazketaren ondoren, urtegi bakoitzean berritutako eta araztutako ur-kantitatea egunero erregistratzeko, hurrenez hurren. Uraren birzirkulazio-zirkuitoak arazketa-sistema funtzionamenduan dagoen denbora jakiteko dispositiboak izango ditu.

20. artikulua.– Urtegien hustuketa.

1.– Gutxienez urtean behin, bai eta arduradun sanitarioek egokitzat jotzen duten guztietan ere, estalpeko eta zerupeko urtegiak, bai eta konpentsazio-urtegiak ere, guztiz hustuko dira garbitzeko eta desinfektatzeko. Instalazioaren titularrak arduradun sanitarioari jakinarazi beharko dio hustuketa egin baino gutxienez 48 ordu lehenago.

2.– Ezohiko hustuketaren kasuan, fax bidez edo bide telematikoz jakinarazi beharko zaie arduradun sanitarioei, zirkunstantzia horren zioak adieraziz.

3.– 5. artikuluko d) idatz-zatian azaldutako urtegiek legionelosia kontrolatu eta prebenitzeko legez ezarritako irizpide higieniko-sanitarioak bete beharko dituzte.

III. KAPITULUA
ZERBITZU OSAGARRIAK
ETA ERANTSITAKO INSTALAZIOAK

21. artikulua.– Airearen girotzea eta ur bero eta hotz sanitarioaren sistema.

Ur bero eta hotz sanitarioaren sistemak eta berogailu eta girotze sistemak diseinatzerakoan kontuan hartuko dituzte honako hauek: Eraikuntzetako Instalazio Termikoen Erregelamendua (RITE) eta Instrukzio Tekniko Osagarriak (ITE) onartu zituen 1751/1998 Errege Dekretuan jasotako espezifikazio teknikoak, legionelosia kontrolatu eta prebenitzeko legez ezarritako irizpide higieniko-sanitarioak ezarri zituen uztailaren 27ko 909/2001 Errege Dekretuan agindutakoa eta gainerako garapen-araudietan agindutakoa.

22. artikulua.– Segurtasun betekizunak.

1.– Igerilekuko instalazio eta zerbitzu guztiek eraikuntza, elementuen disposizio eta materialen egokitasunari buruzko segurtasun baldintzak eta sanitarioak beteko dituzte, bai eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoei dagokienez eskatzekoak diren gainerako baldintzak ere.

2.– Erantsitako instalazioak leku independenteetan kokatuko dira, jendearentzako lekutik kanpora; instalazioaren mantenimenduko langileak erraz sartzeko modukoak izango dira eta erregelamendu espezifikoak eta arau tekniko osagarrien araberakoak izango dira.

3.– Lokalek aireztapen egokia, naturala nahiz behartua, izango dute.

23. artikulua.– Aldagelak eta komunak.

1.– Igerileku guztiek aldagelak eta komunak edukiko dituzte, erabiltzaileek soilik erabiltzekoak.

2.– Igerileku berrien edukiera eta dotazioa III. eranskineko taulan ezarritakoaren arabera erabakiko dira. Aldagelen guztirako azaleraren banaketaren kudeaketa hobetzeko, moduluka egingo da. Modulu bakoitzaren azalera ez da 20 m2-tik beherakoa izango, dimentsioetariko bat (luze-zabalera) ez delarik 3.60 metrotik beherakoa izango. Gutxienez bi modulu jarriko dira. Komunak egongo dira bai alde lehorretan (oinetakoak jantzita ibiltzekoak) bai umeletan (ortozik ibiltzekoak).

3.– 200 m2-tik beherako ur-xafla duten igerilekuen instalazioetan aldagelak beste kirol batzuetarako erabili ahal izango dira, baldin eta igerilekuetako zabaltzatik aldageletara sarrera independenteak badaude, oinetakoak jantzita dituztenentzat eta ortozik daudenentzako sarrerak errespetatzen badira eta aldagelen dotazioa egiten diren kirol zerbitzuetarako egokia bada.

4.– Ezgaitasun fisikoak dituzten erabiltzaileei egokitutako aldagelak eta komunak prestatuko dira, apirilaren 11ko 68/2001 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

5.– Aldagela eta komunetan, parametro bertikal eta horizontaletako materialak iragazgaitzak izango dira, berme-zati angularrik gabekoak, erraz garbitu eta desinfektatzekoak; zorua irristagaitza izango da eta hustuketa-sistemak izango ditu, putzuak ekiditeko.

24. artikulua.– Aldageletarako sarbideak.

Zirkuitu independentea duten sarbide bi edukiko dute, bata kaleko jantziekin dauden erabiltzaileentzat eta bestea, bainujantzia jantzita dutela bainu aldera irteten dutenentzat.

25. artikulua.– Aldagelen eta komunen dotazioa.

1.– Aldagelek aireztatutako armairuak edukiko dituzte, herdoilgaitzak diren materialetakoak, erraz garbitzekoak; edo jantzitegi orokorra, arropak gordetzako zorroez hornituta; horiek behin bakarrik erabiltzekoak izan ezean, erraz garbitu eta desinfektatzekoak izango dira.

2.– Komunetan edateko ura, beroa eta hotza, egongo da, eta komuneko paper, xaboi likido eta behin erabiltzeko toaila edo esku-lehortzailez hornituta egongo dira.

26. artikulua.– Komun eta aldagelen garbiketa.

1.– Aldagelen eta komunen alde guztia egunero garbitu eta desinfektatu beharko da. Halaber, beharrezkoa denean, igerilekuetako zerbitzu eta instalazioetan, intsektu eta arratoi garbiketa egingo da, erregistratutako produktuak erabiliz. Produktuok, bestalde, baimendutako enpresek aplikatuko dituzte.

2.– Dutxak, orburu-sareak, iturriak, eroan-bideak eta antzeko elementuak garbitu eta desinfektatzerakoan, legionelosia prebenitu eta kontrolatzeko irizpide higieniko-sanitarioak ezartzen dituen araudiari lotu beharko zaio.

27. artikulua.– Aldagelei buruzko salbuespena.

Etxebizitzak hurbil dauden urbanizazioetako edo turismoko ostatu eta hoteletako igerilekuen kasuan, salbuetsi egiten da aldagelak jartzeko beharra. Baina kanpoko erabiltzaileak hartzen dituzten establezimenduetan beharrezkoa izango da aldagelak egotea.

28. artikulua.– Lehen sorospenetarako lokala.

1.– Igerileku guztietan lehen sorospenetarako soilik izango den lokal bat egongo da, IV. eranskinean adierazitako gutxieneko ekipamendua eta dotazioa edukiko duena.

2.– Parametro bertikal eta horizontaletako materialak iragazgaitzak izango dira, berme-zati angularrik gabekoak, erraz garbitu eta desinfektatzekoak. Zorua irristagaitza izango da eta hustuketa-sistemak izango ditu, putzuak ekiditeko.

3.– Igerileku berrietan, lokal hori igeriketa aldea dagoen eremu berean egongo da, eta bainu-alderako sarbide zuzena izango du.

29. artikulua.– Janari-edarietarako eremuak.

Garbitasuna eta higienea bermatzeko, janari eta edarietako guneak daudenean, bainurako aldetik kanpora jarri beharko dira, igerilekuko urtegietatik bereizita eta mugatuta. Edozein kasutan, horien funtzionamendurako, jarduera horiek arautzen dituen araudi espezifikoa bete beharko da.

30. artikulua.– Kanporako telefonoak.

Erabilera kolektiboko igerileku guztiek kanpora deitzeko telefonoak eduki beharko dituzte nahitaez. Horren ondoan, jendeak erraz ikusteko moduan, istripuren bat jasan dutenei lehenengo sorospena emateko jarraibideak dituen taula bat jarriko da, bai eta hurbilen dauden ospitale-asistentziako zentroen, anbulantzia-zerbitzuen eta gainerako larrialdietako zerbitzuen helbideak eta telefonoak ere.

31. artikulua.– Irisgarritasuna.

Igerilekuetako instalazio eta zerbitzuetan, ekidin egingo da minusbaliatuei igerilekuetara joatea eragozten dien edozein traba edo eraikuntzako elementu, abenduaren 4ko 20/1997 Legean, apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuan eta bat datorren gainerako araudian agindutakoaren arabera.

IV. KAPITULUA
LANGILE ARDURADUNAK ETA EGITEKOAK

32. artikulua.– Langile arduradunak.

1.– Igerilekuetako arduradunak dira igerilekuen funtzionamendu eta mantenimendu zuzenaren erantzule, bai eta instalazioen egoera sanitario eta segurtasun egokiarena ere, dekretu honetan agintzen denaren arabera.

2.– Igerilekuen mantenimendu, zainketa eta jagote-lanak horretarako gaituta dauden langile teknikoek egingo dituzte.

33. artikulua.– Soroslea.

1.– Erabilera kolektiboko igerilekuek sorosle bat edukiko dute, uretako salbamenduari eta lehen sorospenak emateari buruzko prestakuntza duena. Prestakuntza arduradun sanitarioek egiaztatutako erakunde, instituzio edo enpresek, publiko zein pribatuek, emango dituzte.

2.– Soroslea igerilekua funtzionamenduan den ordutegi guztian egongo da bainurako aldean. Erabilgarri dauden segurtasun-elementuak non dauden eta nola erabiltzen diren jakin beharko du, eta duen lanpostuari dagokion egitekoak burutuko ditu soil-soilik.

3.– Igerilekuko erabiltzaileek erraz identifikatzeko modukoa izan beharko du sorosleak.

4.– Arduradun sanitarioek sorosle bat baino gehiago jartzea erabaki dezakete, zirkunstantzia hauetakoren bat dagoenean:

a) Urtegien arteko bereizketa fisikoak behar bezala zaintzen uzten ez duenean.

b) Hobeto zaintzea behar denean, igerilekuaren edukiera, dimentsioak, jolaserako elementuak, izaera eta urtegiak kontuan hartuta.

5.– Sorosleak lehen sorospenetarako lokala erabiltzeko eta mantentzeko ardura izango du.

6.– 20 eta 50 etxebizitzaren arteko auzoen komunitate edo urbanizazioetako igerilekuak salbuetsita gera daitezke funtzionamendu-ordutegian sorosle bat izateko betebeharraz. Horretarako, igerilekua ireki baino lehen, arduradun sanitarioari eskatu beharko diote, eta igerilekuetako erabiltzaileentzako segurtasun-neurrien betetzearen ardura hartuko dute; neurri horiek instalazioaren barne araudian jaso beharko dira.

V. KAPITULUA
ERABILTZAILEAK

34. artikulua.– Barne-araudia.

Erabilera kolektiboko igerilekuen instalazio guztiek barne araubide bat edukiko dute, erabiltzaileek nahitaez bete beharreko arauak jasoko dituena. Araudi hori establezimenduaren sarreran jarri beharko da, erraz ikusteko leku batean, bai eta barruan ere. Gutxienez, agindu hauek jaso beharko ditu:

a) Instalazioak aldi berean erabiltzeko gehienezko edukiera.

b) Urtegi guztietan sartu aurretik dutxa hartzeko betebeharra eta oinak garbitzeko lekuak erabiltzekoa, urtegiaren ibilbidera kanpoko inguruetatik sartzen denean.

c) Bainu-txanoa eta txankletak erabiltzeko aholku adierazia.

d) Zuzeneko kontaktuz edo zeharkakoaz, uraren bidez edo elementu pasiboen bidez, hala nola, kortxera banatzaile edo igeriketa taulen bidez erraz transmititzeko gaixotasunak dituzten pertsonak bainu-aldera sartzeko debekua.

e) Kaleko oinetako edo jantziekin bainu-aldera sartzeko debekua. Publikoak, bisitan doazen ikusleak edo laguntzaileak eurentzat gordetako lokal eta eremuak erabiliko dituzte bakarrik, sarbide espezifikoak erabiliz.

f) Instalazioetara animaliak sartzeko debekua.

g) Bainularientzat gordetako bainu-aldean jan, edan eta erretzeko debekua.

h) Instalazioaren eremua barruan zaborra uzteko debekua. Zakarrontziak edo horretarako jarritako ontziak erabili beharko dira.

i) Umeentzat ez diren urtegietan umeak helduekin lagunduta joateko gomendioa.

VI. KAPITULUA
AUTOKONTROL-ERREGIMENA

35. artikulua.– Autokontrol-programa.

1.– Igerilekuen titularrak dira igerilekuen egoera sanitario eta segurtasunaren funtzionamendu, mantenimendu eta zainketaren arduradunak. Hori dela eta, igerilekuen titularrak autokontrol-programa bat prestatuko dute eta arduradun sanitarioei aurkeztuko diete, onartzeko. Programa hori eguneratu egin beharko da, artikulu honetako 3. parafrafoan jasotako elementuen inguruan funtsezko aldaketaren bat gertatzen denean.

2.– Instalazioaren titularrak autokontrol-programan sortzen diren intzidentzia eta emaitzen erregistro bat eta dokumentazio-erregistro bat ezarriko du, eta horrela, planaren atzera begirako segimendu bat egin ahal izango da edozein unetan. Dokumentazio hori gutxienez bost urtetan gordeko da.

3.– Autokontrol-programaren elementurik nagusienak hauek izango dira:

a) Urtegietako urak tratatzeko plan bat; honako hauek adieraziko dira:

– Ura hornidura-saretik sartzen denetik urtegian erabiltzen den arte ura zein prozesutan jartzen den.

– Tratamendua kontrolpean mantentzeko tratamendu-sistema zaintzeko urratsak, tratamenduaren kontrol-parametroak jasoaraziz (erabilitako hondar-desinfektatzailaren mailaren determinazioak, pH-a, uhertasuna, e.a.), arazketa-sistemaren funtzionamenduarenak (iragazkietako karga-galera, birzirkulazioaren denbora, e.a.), kontrol-gune bakoitzeko jagote-lanen maiztasuna eta horren arduraduna.

– Jagote-zerbitzuak tratamendu-sisteman irregulartasun bat dagoela esaten duenerako aurreikusitako ekintza zuzentzaileak.

– Erabilitako produktuak, dagokien erregistro-zenbakia, segurtasun-fitxa eta aplikatzeko era.

– Erregistro-sistema, non jagote-lanekin eta ekintza zuzentzaileekin zerikusia duten datu guztiak jasoko diren.

b) Uraren analisi-plana; uraren kalitate sanitarioa eta tratamendu-sitemaren funtzionamendu egokia jasoko da. Analizatu beharreko parametroak, horien maiztasuna eta aukeratutako lagin-guneak jasoko ditu.

c) Instalazioak garbitu eta desinfektatzeko plana, non azalera guztietan (urtegiak, aldageletako zoruak, komunak, zabaltzak, ibilbideak, ea.) egindako garbiketa-lanak eta erabiltzaileentzat kutsadura eta infekzio gune izan daitezkeen elementuak jasoko diren. Garbiketaren maiztasuna eta garbiketaren arduraduna, eta erabilitako materialak, horren segurtasun-fitxa eta aplikatzeko modua, jasoko dira bertan. Uraren tratamendu-sistemaren garbiketa eta mantenimendu plan bat, ur bero eta hotz sanitarioaren sareko plana eta estalpeko igerilekuen girotze sistemaren plan bat ere izango ditu. Erregistro-sistema azalduko da, non garbitasunarekin eta ekintza zuzentzaileekin zerikusia duten datu eta gora-behera guztiak jasoko diren.

d) Berrikusketa eta mantenimendu plana. Honako hauek deskribatuko ditu: aldagelen aldean, zerbitzuetan, lehen sorospenetako lokalean eta bainu-aldean, elementu estrukturaletan (hormak, zoruak, dutxak eta konketak), uraren tratamendu-sistemetan, aireztapen eta girotze sistemetan aurreikusitako jarduerak eta igerilekuetako neurketa-tresnak (zundak, konduktibimetroa edo peatximetroa). Jardueren maiztasuna eta horren arduraduna ere jarriko da. Aurreikusitako erregistro-sistema deskribatuko da.

e) Segurtasun-plana. Honako hauek jasoko ditu: erabiltzaileen segurtasuna, edukieren kontrola eta barne araubideko arauak betetzen direla bermatzeko behar diren giza baliabideak, teknikoak eta garapen operatiboa. Estalpeko igerilekuetan barne ingurumenaren kalitatearekin (ingurumeneko tenperatura eta hezetasun erlatiboa) lotutako parametroen kontrola jarriko da. Jardueren maiztasuna eta horren arduraduna ere jarriko da. Aurreikusitako erregistro-sistema deskribatuko da.

f) Intsektuak eta arratoiak hiltzeko plana. Honako hauek deskribatuko dira: instalazioan intsektu eta karraskarien ugaritzea ekiditeko hartutako prebentzio-neurriak, izurriteen kasuetarako kontrol-planak, erabilitako produktuen zerrenda, eta produktuon erregistro zenbakia, segurtasun-epea, segurtasun-fitxa eta tratamendua egin behar duten enpresak. Jardueren maiztasuna eta horren arduraduna ere jarriko da. Aurreikusitako erregistro-sistema deskribatuko da.

g) Hornitzaileen eta zerbitzuen kontrola. Erabilitako produktu kimikoen erosketa dokumentatu egingo da. Egiaztagiriak aurkeztuko dira, kontratatutako kanpo-zerbitzuei buruz, besteak beste: produktu kimikoen hornitzaileak, analisi-laborategiak, desinfektatzeko, intsektuak hiltzeko eta arratoiak hiltzeko tratamenduen enpresak eta aparatuak mantentzeko eta kalibratzeko kontratatutako enpresak.

36. artikulua.– Salbuespenak.

Plan hori ez da egin eta aurkeztu beharko 20 etxebizitzatik eta 100 etxebizitzara arteko urbanizazioetako igerilekuetan edo 200 m2-tik beherako ur-xafla dutenetan, urtegi guztien azaleraren batura kontuan hartuta. Instalazio horiek dokumentazio hau aurkeztu beharko diote arduradun sanitarioei, onartua izateko:

a) Urtegietako uren tratamendu-sistema. Hor prozesua deskribatuko da (aurreiragazketa, iragazketa, desinfektatzailearen eta pH-aren zuzentzailearen dosifikazioa) eta tratamenduan erabilitako produktuen zerrenda jasoko da, erregistro-zenbakia eta segurtasun-datuen fitxa barne direla.

b) Instalazioaren segurtasuna eta jagote-lanak. Honako hauek jasoko dira: igerilekuan dauden sorosleak, titulazio egiaztatzailea, igerilekua jagongo den ordutegia, barne araudia eta instalazioa prest jartzearen egiaztagiria, kasua bada.

c) Instalazioen garbiketa eta desinfekzioa, non aldageletako zoruen, komunen, zabaltzeen, ibilbideen eta urtegien azalerak garbitzeko lanak adieraziko diren. Honako hauek jasoko dira: garbiketaren maiztasuna eta hori egiteko arduraduna, erabilitako produktuak, erregistro-zenbakia eta segurtasun-datuen fitxa barne direla, eta aurreikusitako erregistro-sistema, non egindako jarduketez gain, garbiketarekin zerikusia duten intzidentziak jasoko diren.

d) Intsektuak eta arratoiak hiltzeko tratamendua, non erabilitako produktuen zerrenda, erregistro-zenbakia, segurtasun-epea eta segurtasun-fitxa eta tratamendua egin behar duen enpresa jasoko diren.

e) Bainurako uraren tratamendu-sistemaren funtzionamenduaren kontrola.

Egunean birritan gutxienez, irekitzeko unean eta erabiltzailerik gehien dagoen unean: hondar-desinfektatzailearen maila, pH-a, uraren gardentasuna, uraren tenperatura eta ingurumeneko tenperatura urtegi girotuetan, gainezkabideetako ur-maila eta bainu-hartzaile kopurua.

Egunean behin gutxienez: araztutako ura (m3), birzirkulatutako ura (m3), iragazkiaren funtzionamendu zuzena eta produktuen dosifikazio egokia.

Datu horiek uraren kalitate-kontrolaren fitxan erregistratuko dira (V. eranskina).

Dokumentazio hori eguneratu egin beharko da, adierazitako elementuen inguruan funtsezko aldaketaren bat gertatzen den guztietan.

37. artikulua.– Bainurako uraren kalitate-kontrolerako programa.

Igerileku guztien titularrek, urtegi bakoitzean, hilean behin gutxienez, uraren analisi bat egingo dute, parametro hauek jasotzeko: pH-a, eroankortasuna, uhertasuna, hondar-desinfektatzailearen maila, heterotrofoen zenbaketa 36. gradutan, Escherichia coli, estreptokoko fekalak (tratamendu elektrofisikoa duten igerilekuetan soilik) Staphylococcus aureus, Pseudomonas aeruginosa. Bainurako uraren analisien emaitzetan kalitatearen alterazio bat, onartu ezin dena, ikusten bada, urtegiko uraren analisia berriro egingo da, ahalik eta azkarren eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu ondoren. Maiztasuna eta parametro kopurua aldatu egin daitezke, arduradun sanitarioek hala erabakitzen dutenean, uraren kalitateari eta instalazioaren mantenimenduari buruzko datu historikoak kontuan hartuta.

38. artikulua.– Erabiltzaileentzako informazioa.

Uraren kalitateari buruzko azken kontrolak agerian jarriko dira, erabiltzaileak erraz sartu eta ikusteko leku batean. Halaber, komunen sarreran, ondo ikusteko leku batean, azken garbiketa zein egun eta ordutan egin den jarriko da, horren arduradunaren sinadurarekin batera.

39. artikulua.– Arduradun sanitarioentzako informazioa.

1.– Uraren analisien emaitzak eta instalazioen mantenimendu eta kontrol-planei dagozkien erregistroak eta dokumentazioa arduradun sanitarioen esku jarriko dira.

2.– Instalazioen mantenimenduan gertatzen diren intzidentziak, emaitza analitikoak, istripu-tasa eta erabiltzaileentzako arriskua handituko lukeen edozein egoera osasun arduradunei jakinaraziko zaizkie berehala (VI. eranskina).

3.– Bestalde, arduradun sanitarioek instalazioak eta horren funtzionamendua nola dauden jakiteko egokitzat edo beharrezkotzat jotzen diren egiaztagiriak edo datu osagarriak eskatu ahalko dizkiote igerilekuaren titularrari.

VII. KAPITULUA
GAINBEGIRAPEN ETA IKUSKAPEN SANITARIOA

40. artikulua.– Arduradun sanitarioen interbentzioa.

Arduradun sanitarioei dagokie araudi honetan eta gai honetan aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan jasotako xedapenak betetzen direla ziurtatzea.

41. artikulua.– Ikuskapen sanitarioa.

1.– Arduradun sanitarioek, zerbitzu teknikoen bidez, autokontrol-planaren exekuzioa eta instalazioen funtzionamendu zuzena egiaztatzeko ikuskapen-bisitak egingo dituzte, eta behar diren azterketa osagarriak egitea agindu dezakete.

2.– Bisita horietan, dagokion akta egingo da. Akatsak zuzentzeko akta horretan egiten diren errekerimenduak edo oharrak interesatuarentzako komunikazio ofizialaren izaera edukiko dute, ondorio guztietarako.

42. artikulua.– Txosten orokorra.

Egokitzat jotzen duenean edo instalazioaren titularrak eskatzen duenean, eskudun den arduradun sanitarioak txosten orokor bat egingo du, interes sanitarioa duten intzidentziak eta gainbegiraketaren emaitzak, hurrengo denboraldirako jarduera-proposamenekin batera, jasotzeko.

VIII. KAPITULUA

INSTALAZIOETARAKO BAIMENA

43. artikulua.– Baimenen erregimena.

1.– Dekretu honetan aipatzen diren igerilekuak dituzten instalazioak eraiki, handitu, aldatu, jendeari irekitzeko eta funtzionamenduan jartzeko, administrazio-lizentziak lortu beharko dira. Instalazioa dagoen Udalak aurreko lizentziak izapidetu eta emango ditu, eskudun den arduradun sanitarioak egindako txosten sanitarioa, nahitaezkoa eta loteslea, jaso ondoren. Horretarako, egin beharreko obraren memoria teknikoaren ale bat bidaliko dute udalek.

2.– Eraikitzen diren igerileku berriek autokontrol-plan bat aurkeztu beharko dute igerileku ireki ahal izateko.

3.– Denboraldi bakoitzean igerilekuak berriz irekitzeko, arduradun sanitarioek egindako aldeko txostena beharko da. Instalazioen titularrak dagokion eskabidea aurkeztuko du berriz irekitzeko eguna baino 15 egun lehenago gutxienez, eta dokumentazio hau aurkeztu beharko du: instalazioa prest jartzearen egiaztagiria eta sorosleen egiaztagiri eguneratuak.

4.– Uraren tratamenduari, autokontrol-sistemari edo instalazioen funtzionamenduari eragiten dien edozein aldaketa, arduradun sanitarioek baimendu beharko du.

44. artikulua.– Txosten teknikoaren edukia.

1.– Igerilekuak edo beste ur-instalazio batzuk eraiki edo aldatzeko espedienteak baimentzeko, udalek aurkeztu behar duten dokumentazioak, gutxienez, datu hauek jaso behar ditu:

a) Instalazioen eta eraikuntza-ezaugarrien deskribapen zehatza, dagozkion planoak barne direla.

b) Erantsitako instalazioen eta zerbitzu osagarrien deskribapena.

c) Tratamendu eta arazketa sistemaren eta erabili beharreko produktu kimikoen zerrenda.

d) Erabilera-zirkuituen eta erabiltzaileen sarbideen deskribapena.

e) Salbamendu eta sorospen zerbitzuaren eta lehen sorospenetarako lokalaren deskripzioa.

2.– Zedarritutako barrutietan —zerupekoak edo estalitakoak izan—, nagusiki jolaserako ur-erakarpenak egiteko badira eta horietan, olatuak, jauziak, korronteak, ur-jauziak, txirristak edo bestelako batzuk direla-eta erabiltzaileek urarekin kontaktuan badaude, dokumentazio gehigarri hau aurkeztu beharko da:

a) Ur-erakarpen bakoitzaren planoa, baldintza teknikoen eta erabilera baldintzen deskribapena; behar bezala interpretatzeko behar diren elementu grafikoak aurkeztu beharko dira.

b) Erabiltzaileen zerbitzura dauden begirale, zaintzaile, sorosle eta mantentzaile kopurua eta erreskatean laguntzeko dotazio kopurua, honela kalkulatuta: uretako erakarpen kopurua eta ezaugarriak, edukiera eta instalazioaren dimentsioak kontuan hartuta.

c) Segurtasun-baldintzak justifikatzeko, araudi honetan jasotako aginduak kontuan hartuko dira, bai eta aplikatzekoak diren alorreko araudietakoak eta espezifikoki arautu gabeko gaiei buruz proiektugile eta fabrikatzailearen esperientziak erakutsitako aholkuak ere.

IX. KAPITULUA
ZEHAPEN ERREGIMENA

45. artikulua.– Aplikatzeko erregimena.

Araudi honetan jasotako xedapenen aurkako hausteak zehatu egin daitezke administrazio-zehapenen bidez, Euskadiko Ordenamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen VI. tituluan jasotakoaren arabera.

46. artikulua.– Zehapen prozedura.

1.– 8/1997 Legearen 36. artikulua garatuz eta osatuz, administrazio hausteak honela tipifikatzen dira:

a) Instalazioak zabaldu eta erabiltzea, araudi honetan jasotako baimenak izan gabe.

b) Arduradun sanitarioei informazioa emateko betebeharra ez betetzea.

c) Administrazio eskudunen jarduera oztopatzea, aktiboki nahiz pasiboki.

d) Eska daitezkeen erregelamendu-informazioak ez aurkeztea edo berandu jakinaraztea.

e) Autokontrolean sortutako dokumentazioa ez egotea edo eguneratu gabe edukitzea.

f) Segurtasun neurriak eta elementuak ez edukitzea.

g) Instalazioetarako baimendutako gehienezko edukiera gainditzea.

h) Akatsak zuzentzeko emandako epea ez betetzea.

i) Sustantzia arriskutsuak dituzten produktuak etiketa barik egotea.

j) Erregistratu edo baimendu gabeko produktu kimikoak erabiltzea.

k) Araudi honetan ezarritako baldintzen arabera, soroslerik ez egotea edo sorosleak lekua uztea, eta bere egitekoekin bateraezinak diren lanak egitea.

l) Intzidentzia edo anormaltasun larriak, istripuak edo osasun publikoarentzat arriskutsua den beste edozein egoera ez jakinaraztea, edo arauz ezarritako epean eta moduan ez egitea.

m) Uraren tratamenduaren aldaketa edo edozein aldaketa estruktural ez jakinaraztea, edo arauz ezarritako epean eta moduan ez egitea.

n) Araudi honetan ezarritako beste edozein betekizun edo betebehar ez betetzea.

2.– 8/1997 Legearen 36. artikuluan ezartzen denez, arinak, larriak eta oso larriak izan daitezke hausteak; kalifikazio horietarako kontuan hartzen dituen irizpideak hauek dira: osasun-arriskuak, ustez lortutako onuraren zenbatekoa, intentzionalitate-gradua, sortutako osasun- eta gizarte-aldaketaren larritasuna, haustearen generalizazioa eta berrerortzea.

3.– Hausteak 8/1997 Legearen 37. artikuluan ezarritakoaren arabera zehatuko dira.

I. ERANSKINA
URTEGIKO URAREN KALITATERAKO IRIZPIDEAK

PARAMETROAK 	MUGA BALOREAK	

PH-a	7,0 - 8,0	

Hondar-kloro librea (mg/l) (1)	0,6 - 1,2 pH = (7,0 - 7, 6)

	0,8 - 1,5 pH = (7,6 - 8,0)	

Hondar-kloro konbinatua (mg/l) (2)	0,5	

Egonkortzailea duen kloroa (mg/l)	1.5 - 2.5	

Guztirako bromoa (Br2) (mg/l) (1)	1,0 - 3,0	

Uhertasun nefelometrikoa (UNF)	2	

Eroankortasuna (µS/cm, 20 .ºC.) 	(3)	

Herdoilgarritasuna (O2/l mg) 	(4)	

Amonioa (NH4+/l mg) 	1,0	

Azido isozianurikoa (mg/l) , H3C3N3O3 modura adierazita	 25 - 75	

Ozonoa (mg/l)	0,4	

Tentsioaktibo kationikoak (mg/l)	5,0	

Cu (mg/l)	1.0-3,0	

Al (mg/l)	0,3	

Ag (mg/l)	0,05	

Fe (mg/l)	0,3	

Pb (mg/l)	0,01	

Biguanidak (mg/l)	50	

Hidantoina (mg/l)	200	

Sustantzia toxiko eta narritagarriak 	(5)	

Beste algizida eta desinfektatzaile batzuk 	(6)	

Heterotrofoak, 36 .ºC (ufc/ml)	100	

Escherichia coli (ufc/100 ml)	Absentzia	

Guztirako estafilokokoak (ufc/100 ml) 	50	

Staphylococcus aureus (ufc/100 ml)	Absentzia	

Estreptokoko fekalak (ufc/100 ml) 	10	

Pseudomona aeruginosa (ufc/100 ml)	Absentzia 	

Legionella spp. (ufc/l) (7)	100 - 1000	

Beste mikroorganismo eta parasito patogeno batzuk	 Absentzia	

1.	Atsedenerako edo lasaitzeko urtegien kasuan, guztirako bromoaren eta hondar-kloro librearen baloreak 2-5 mg/l artean egongo dira.

2.	Estalitako igerilekuetan eta lehiaketarako igerilekuetan hondar-kloro konbinatuaren gehienezko balorea 0,3 mg/l izango da.

3.	1000 µS/cm-tik beherako igoera, betetze eta berritzeko urari dagokionez.

4.	O2 /l-ren 4 mg-ko edo hortik beherako igoera, betetze eta berritzeko urari dagokionez.

5.	Osasunerako kaltegarria ez den kontzentrazioa.

6.	Zehazteke.

7.	Soil-soilik urtegi terapeutiko eta termalei eta atsedenerako eta errehabilitaziorako urtegiei aplikatzeko muga-balorea. 100 ufc/l muga-balorea erabiliko da arrisku-biztanleentzako establezimenduetako urtegietarako (ospitaleak, bainu-etxeak, zahar-egoitzak eta antzekoak) eta 1000 ufc/l, gainerako establezimenduetako urtegietarako (kirol-etxeak, urbanizazioak, kanpinak, e.a.).

II. ERANSKINA
URTEGIA ELIKATZEKO URAREN KALITATERAKO IRIZPIDEAK

PARAMETROA	MUGA BALOREA	

Herdoilgarritasuna (mg/l)	20	

Eroankortasuna (µS/cma, 20 .ºC)	Uraren mineralizazioa	

Nitratoak (mg/l)	50	

Mikroorganismo eta parasito patogenoak	Absentzia	

Sustantzia toxiko eta narritagarriak	Osasunerako kaltegarri ez den kontzentrazioa 	

III. ERANSKINA
ALDAGELETAKO EDUKIERA ETA DOTAZIOAK

Estalitako igerilekuak

	Ur-xafla1	Aldagelak 	Dutxak2	Komunak	 Konketak	

	(m2)	(m2)	(kopurua)	(kopurua)	(kopurua)

	100-raino	1.5 m2x edukiera/3	8	8	4	

	101-etik 250-era	1.5 m2x edukiera/3	6 + (0.02 x edukiera)	8	4	

	251-tik 500-era	1.5 m2x edukiera/3	6 + (0.02 x edukiera)	12	6	

	501-etik 1000-ra	1.5 m2x edukiera/3	6 + (0.02 x edukiera)	24	12	

	≥ 1001 	1.5 m2x edukiera/3	6 + (0.02 x edukiera)	24+12, 500 	12+6, 500

				pertsonako edo 	pertsonako edo

				zatiko	 zatiko

1.	Dauden urtegi guztien azaleren batura

2.	Moduluko gutxienez 4 dutxa egongo dira.

Zerupeko igerilekuak

	Ur-xafla1	Aldagelak 	Dutxak2	Komunak	 Konketak	

	(m2)	(m2)	(kopurua)	(kopurua)	(kopurua)

	100-raino	1.5 m2x edukiera/6	6 	8	4	

	101-etik 250-era	1.5 m2x edukiera/6	6 + edukiera/150	8	4		

	251-tik 500-era	1.5 m2x edukiera/6	6 + edukiera/150	12	6	

	501-etik 1000-ra	1.5 m2x edukiera/6	6 + edukiera/150	24	12	

	≥ 1001 	1.5 m2x edukiera/6	6 + (0.01 x edukiera)	24+12, 500 	12+6, 500

				pertsonako edo	pertsonako edo

				 zatiko	zatiko	

1. Dauden urtegi guztien azaleren batura

2. Moduluko gutxienez 3 dutxa egongo dira.

IV. ERANSKINA

LEHEN SOROSPENETARAKO LOKALA ETA BOTIKA-KUTXA

Lehen sorospeneko lokalak —28. artikuluan aipatzen da— elementu hauek izango ditu, gutxienez:

1.	Edateko uraren instalazioa eta konketa.

2.	Ohatila baskulagarria.

3.	Larrialdietarako botika-kutxa: armairu zuri bat izango da, gurutze gorri bat eta sarraila duena.

Larrialdietarako edo lehen sorospenetarako botika-kutxak hauek izango ditu:

1.	Likidoak:

1.1	Ur oxigenatua.

1.2	Alkohola.

1.3	Disoluzio iododuna.

2.	Kolirioak:

2.1	Malko artifizialak.

3.	Pomadak:

3.1	Antiinflamatorio topiko ez-kortikoidea.

3.2	Aposituak.

4.	Ahoz hartzeko botikak

4.1	Analgesiko orokorra, aspirina edo parazetamol modukoak.

4.2	Antihistaminikoak

5.	Besterik:

5.1	Zauri txikientzako aposituak (tiritak).

5.2	Bendak.

5.3	Kotoia.

5.4	Esparatrapua.

5.5	Gaza esterilak.

5.6	Botatzeko eskularruak.

6.	Tresnak:

6.1	Behin erabiltzeko matxarda klinikoak.

6.2	Altzairuzko artaziak.

V. ERANSKINA

URAREN KALITATE-KONTROLAREN FITXA

Data	Ordua	Hondar-desinfektatzailearen	pH-a	Gardentasuna	T.ª. (.ºC)	Gainezkabideko	Bainu-hartzaile	Araztutako ura	Birzirkulatutako	Iragazkiaren	Produktuen

Hila/eguna	maila			Ura / airea		 ur-maila	 kopurua	 (m3)	ura (m3)	funtzionamendua	dosifikazioa	

Astelehena

												

Asteartea

												

Asteazkena

												

Osteguna

												

Ostirala

												

Larunbata

												

Igandea

	 											

Desinfektatzaile moduan erabilitako produktua: _________ pH-aren zuzentzaile moduan erabilitako produktua: _________

_________________________________________________________________________________________________

Oharrak:__________________________________________________________________________________________

_________________________________________________________________________________________________

Arduraduna:_______________________________________________________________________________________

Sinadura:___________________________

VI. ERANSKINA
URTEGIETAN EDO UR-INSTALAZIOETAN GERTATUTAKO ISTRIPUAK ETA INTZIDENTZIAK ARDURADUN SANITARIOEI JAKINARAZTEKO AGIRIA
INSTALAZIOAREN TITULARRAREN DATUAK
Izen soziala		
Helbidea		
Herria		
Telefonoa							Faxa		
Posta elektronikoa		

Titularraren edo ordezkariaren izen-abizenak		

INTZIDENTZIARI BURUZKO DATUAK

Intzidentziaren kokapena

Intzidentzia gertatutako ordua

eta eguna

Intzidentziaren deskribapena

Hartutako neurriak

	

Prest jarritako eguna eta ordua

		

Data eta titularraren edo ordezkariaren sinadura	 _____________________________________			

Instalazioaren zigilua:

Azterketa dokumentala