233. zk., 2002ko abenduaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
6977
LEHIAKETA. Iragarkia, Euskal Autonomia Erkidegoko organo judizialetako epaiketetan itzulpen zerbitzua egiteko kontratua esleitzeko. (Esp.: A-008/03-DJ).
1.– Entitate esleitzailea:
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.
c) Espedientearen zenbakia: A-008/03-DJ.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.
b) Loteak: 1. lotea: Arabako Lurralde Historikoko organo judizialak; 2. lotea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko organo judizialak; 3. lotea: Bizkaiko Lurralde Historikoko organo judizialak.
c) Gauzatzeko lekua: ikusi oinarriak.
d) Gauzatzeko epea (hilabeteak) edo entregatzeko azken eguna: 2003ko abenduaren 31.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:
Gehienez: 190.000,00 euro (ehun eta laurogeita hamar euro).
5.– Behin-behineko fidantza: ez.
6.– Agiriak eta argibideak:
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, solairuartea, F gunea.
c) Herria eta posta kodea: Gasteiz 01010.
d) Telefonoa: (945) 01.94.06.
e) Telefaxa: (945) 01.94.50 Posta elektronikoa: b-simancas@ej-gv.es
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2002ko abenduaren 20a.
7.– Kontratistaren betebeharrak:
a) Sailkapena (taldea, azpitaldea, ...): ikusi pleguak.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:
a) Aurkezteko azken eguna: 2002ko abenduaren 20a, 10:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru kartazal, "A", "B" eta "C", aurkeztu beharko dira, lehiaketa hau arautzen duten berariazko klausula administratiboen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan jasotako agiriak dituztela.
c) Aurkezteko lekua:
1.a Entitatea: Eusko Jaurlaritza, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila, Zerbitzu Zuzendaritza (solairuartekoa, F gunea, Lakua I eraikina).
2.a Helbidea: Donostia kalea 1.
3.a Herria eta posta kodea: Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: hiru hilabete.
e) Aldaerak: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Erakundea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritza. (lehenengo solairua, Lakua I eraikina).
b) Helbidea: Donostia kalea 1.
c) Herria: Gasteiz 01010.
d) Eguna: 2002ko abenduaren 26a.
e) Ordua: 12:00
10.– Bestelako argibideak: ikusi pleguak.
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.
12.– Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.
13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.ej-gv.net
Vitoria-Gasteiz, 2002ko azaroaren 20a.
Zerbitzu zuzendaria,
TERESA AMEZKETA ALEGRIA.