Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2002ko abenduaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
6976

LEHIAKETA. Iragarkia, Arabako eta Bizkaiko organo judizialetako baliabide materialak garraiatzeko zerbitzua kontratatzeko (Esp.: A-006/03-DJ).

1.– Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: A-006/03-DJ.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: ikusi oinarriak.

d) Gauzatzeko epea (hilabeteak) edo entregatzeko azken eguna: 2003ko abenduaren 31.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Gehienez: 70.600,00 euro (hirurogeita hamar mila eta seiehun euro).

5.– Behin-behineko fidantza: ez.

6.– Agiriak eta argibideak:

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1 (solairuartea, F gunea, Lakua I eraikina).

c) Herria eta posta kodea: Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: (945) 01 94 06

e) Telefaxa: (945) 01 94 50 Posta elektronikoa: b-simancas@ej-gv.es

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2002ko abenduaren 20a.

7.– Kontratistaren betebeharrak:

a) Sailkapena: ez.

b) Bestelako betebeharrak: lizitatzaileek ekonomia eta finantza kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala egiaztatu beharko dute, berariazko klausula administratiboen pleguan zehazten den moduan.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2002ko abenduaren 20a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru kartazal, "A", "B" eta "C", aurkeztu beharko dira, lehiaketa hau arautzen duten berariazko klausula administratiboen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan jasotako agiriak dituztela.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Eusko Jaurlaritza, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila, Zerbitzu Zuzendaritza (solairuartekoa, F gunea, Lakua I eraikina).

2.a Helbidea: Donostia kalea 1.

3.a Herria eta posta kodea: Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: hiru hilabete.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritza. (lehenengo solairua, Lakua I eraikina).

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria: Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2002ko abenduaren 26a.

e) Ordua: 11:00

10.– Bestelako argibideak: ikusi pleguak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.ej-gv.net

Vitoria-Gasteiz, 2002ko azaroaren 20a.

Zerbitzu zuzendaria,

TERESA AMEZKETA ALEGRIA.


Azterketa dokumentala