Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2002ko abenduaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Euskal Herriko Unibertsitatea
6968

EBAZPENA, 2002ko azaroaren 14koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdia hutsik geratu dela adierazteko dena. Aipatutako deialdia 2000ko ekainaren 27ko Ebazpenaren bidez egin zen (2002ko uztailaren 15eko EHAA).

Epea bukatuta, eta Zientzia Fakultateko dekanoaren proposamen-txostena ikusita, deialdiko laugarren oinarria betetzeko, eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearekin bat etorriz (1989ko uztailaren 28ko EHAA), Gerentzia honek, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Errektorearen 2000ko ekainaren 14ko Ebazpenaz eskuordetu zaizkion ahalmenez baliatuz (2000ko uztailaren 10eko EHAAn argitaratutako Ebazpena, Unibertsitateko Errektoregoaren egitura eta funtzionamendu arloak zehaztu eta eginkizunak eskuordetzen dituena), honako hau

EBATZI DU:

Lehena.– Ebazpen honen eranskinean zehazten den lanpostuaren prozedura amaitutzat jotzea, eta deialdia hutsik gelditu dela adieraztea.

Bigarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, baina haren kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Gerentzia honen aurrean, hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean Bilboko Administrazio Auzietako Epaitegi egokian, bi hilabeteko epean, Ebazpen hau Errektoregoko iragarki-oholean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Hori guztia bat dator Unibertsitateko Estatutuetako 46. artikuluan, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeko 116. artikuluan eta uztailaren 13ko Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legeko 8. eta 14. artikuluetan ezarritakoarekin.

Leioa, 2002ko azaroaren 14a.

Gerentea,

F.J. ANDECHAGA VIVANCO.

ERANSKINA

– Izena: Dekano/Zuzendariaren Idazkaria.

– Eskala: Administrazio laguntzailea.

– Taldea: D.

– Zenbatgarrena: 17.

– Maila: 17.

– Hizkuntz eskakizuna: 2.

– Langunea: Zientzia Fakultatea.

– Campusa: Bizkaia.


Azterketa dokumentala