Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2002ko abenduaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
6966

EBAZPENA, 2002ko azaroaren 20koa, Euskal Estatistika Erakundeko (Eustateko) zuzendari nagusiarena, María Victoria García Olea andrea Produkzio eta Analisi Estatistikoko zuzendariordearen lanpostua betetzeko izendatzen duena.

Zuzendaritza Nagusi honen 2002ko irailaren 23ko Ebazpenaren bidez, Eustateko zuzendariordearen lanpostua betetzeko deialdia egin zen. Deialdia 2002ko urriaren 28ko EHAAn (205 zk.) argitaratu zen.

Eskabideak aurkezteko epea amaituta, eskainitako lanpostuan jarduteko izangaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, haien ezaugarri profesionalak curriculum vitae-an azaldutako merezimenduen arabera baloratuz.

Aurkezturiko agiriak kontuan hartuta, María Victoria García Olea andrea deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko gaitasuna duela ikusi da.

Hori guztia dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

Lehenengoa.– María Victoria García Olea andrea EUSTATeko Produkzio eta Analisi Estatiskoko zuzendariorde izendatzea.

Bigarrena.– Izendapenak EHAAn argitaratzen den egunetik izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Jaso beharreko guztizko ordainsaria Produkzio eta Analisi Estatistikoko zuzendariordeari dagokiona da (29 maila), ezartzekoa den araudian urtero onartzen diren zenbatekoen arabera.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio berori eman duen organoari, jakinarazten den egunean hasita hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi–errekurtsoa aurkeztu ahal da, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko azaroaren 20a.

Eustateko zuzendari nagusia,

JOSU IRADI ARRIETA.


Azterketa dokumentala