233. zk., 2002ko abenduaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
6965
EBAZPENA, 2002ko azaroaren 20koa, Euskal Estatistika Erakundeko (Eustateko) zuzendari nagusiarena, Cristina Prado Valle andrea Koordinazio Tekniko eta Zabalkundeko zuzendariordearen lanpostua betetzeko izendatzen duena.
Zuzendaritza Nagusi honen 2002ko irailaren 30eko Ebazpenaren bidez, Eustateko zuzendariordearen lanpostua betetzeko deialdia egin zen. Deialdia 2002ko urriaren 28ko EHAAn (205 zk.) argitaratu zen.
Eskabideak aurkezteko epea amaituta, eskainitako lanpostuan jarduteko izangaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, haien ezaugarri profesionalak curriculum vitae-an azaldutako merezimenduen arabera baloratuz.
Aurkezturiko agiriak kontuan hartuta, Cristina Prado Valle andrea deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko gaitasuna duela ikusi da.
Hori guztia dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek
EBATZI DU:
Lehenengoa.– Cristina Prado Valle andrea EUSTATeko Koordinazio Tekniko eta Zabalkundeko zuzendariorde izendatzea.
Bigarrena.– Izendapenak EHAAn argitaratzen den egunetik izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Jaso beharreko guztizko ordainsaria Koordinazio Tekniko eta Zabalkundeko zuzendariordeari dagokiona da (29 maila), ezartzekoa den araudian urtero onartzen diren zenbatekoen arabera.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio berori eman duen organoari, jakinarazten den egunean hasita hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi–errekurtsoa aurkeztu ahal da, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.
Vitoria-Gasteiz, 2002ko azaroaren 20a.
Eustateko zuzendari nagusia,
JOSU IRADI ARRIETA.