Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 2002ko abuztuaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Andoaingo Udala
4936

DEIALDIA, Bastero kulturguneko ekipamendu eszenikoa hornitu eta jartzeko kontratuaren lehiaketa publikoarena.

Gobernu Batzordeak, 2002ko abuztuaren 2an izandako bileran kontratazio espedientea eta baldintza ekonomiko-administratibo eta teknikoen plegua onartu zuen.

1.– Kontratuaren xedea: Andoaingo Bastero Kulturguneko ekipamendu eszenikoa hornitu eta ezarte-lanak.

2.– Erakunde esleitzailea:

a) Organoa: Udal Gobernu Batzordea, Alkatetzak eskuordeturik.

b) Espedientea izapidetzen duen lansaila: Hezkuntza eta Kultura lansaila.

3.– Tramitazioa, prozedura eta esleipen era:

a) Izapideak: Ohikoak.

b) Prozedura: Irekia.

c) Esleipen era: Lehiaketa.

4.– Oinarrizko aurrekontua: 1.107.404,47 euro (BEZa barne)

– 1 lotea: 893.874,29 euro (BEZa barne).

– 2 lotea: 101.944,53 euro (BEZa barne).

– 3 lotea: 111.585,65 euro (BEZa barne)

5.– Fidantza:

a) Behin-behinekoa:

– 1 lotea: 17.877,49 euro.

– 2 lotea: 2.038,89 euro.

– 3 lotea: 2.231,71 euro.

b) Behin betikoa: adjudikazioaren aurrekontuaren %4a.

6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko tokia:

a) Erakundea: Andoaingo Udala.

b) Helbidea: Goikoplaza zg.

c) Herria eta posta-kodea: Andoain 20140.

d) Telefonoa: 943 30 08 30.

7.– Kontratistaren betekizun bereziak: Pleguaren arabera.

8.– Proposamenen aurkezpena:

a) Proposamenak aurkezteko azken eguna: 52 egun naturaleko epea, lizitazio iragarkia Europako Erkidegoen Argitalpenen Bulegora bidalitako egunetik kontatzen hasirik, 9:00 orduetatik 13:30 orduetara. Proposamenak aurkezteko azken eguna larunbata izan ezkero, epea, hurrengo lehen lanegunera arte luzatuko da.

Plikak posta bidez aurkez daitezke, E.K.A.O.ko 100. artikuluan (Estatuko Kontratuei buruzko Arautegi Orokorra) xedatutakoaren arabera.

Europako Erkidegoen Argitalpenen Bulegora iragarkia bidalitako eguna: 2002ko abuztuaren 14a.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Baldintza ekonomiko-administratiboen pleguan zehazten dena.

c) Eskaintzak aurkezteko lekua: Udal Erregistro Orokorrean, Udaletxean, Andoaingo Goikoplazan (20140), edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legean aurreikusitako bideetako bat erabiliz.

9.– Eskaintzak irekitzea:

a) Erakundea: Kontratazio Mahaia.

b) Helbidea: Goikoplaza z.g.

c) Helbidea: Andoaingo Udaletxea.

d) Eguna eta ordua: eskaintzak aurkezteko epea amaitu ondorengo lau egunetara, laneguna bada, eguerdiko 12:00etan. Larunbata balitz hurrengo astelehenean egingo da, hori guztia lizitatzaileren batek bere eskaintza posta bidez bidali ezik, zeren halakorik balego, eskaintzak zabalduko bailirateke 8. atalak adierazten duen epea amaitzeko egunaren biharamunean.

10.– Beste argibide batzuk:

Kontratuaren xede diren baldintza tekniko eta klausula administratibo bereziei buruzko pleguak Udaletxeko bulego orokorretan azter daitezke.

11.– Iragarkien gastuak:

Esleipendunaren kontura iragarki ofizialak eta prentsako iragarkiak ere, 1000 eurotako mugarekin.

Andoain, 2002ko abuztuaren 14a.

Behin-behineko alkatea,

JOXE RAMON KARRERA MENDIZABAL.


Azterketa dokumentala