Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 2002ko abuztuaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
4934

AGINDUA, 2002ko uztailaren 30ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, 0-3 urte arteko neska-mutilak hartzen dituzten udal-titulartasuneko haur-eskolen hezkuntza-proiektuak aurkezteko deialdia egiten diena Euskal Autonomia Erkidegoko udalei.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako Legeak (LOGSE) Haur Hezkuntzan funtsezko birplanteaketa suposatzen du eta hezkuntza-irizpideen arabera orain arte arreta gutxi jasotzen zuen maila arautzen du, Haur Hezkuntzako lehenengo zikloa batez ere, ziklo horrek laguntzazko helburuak bete izan baititu hezkuntza-pedagogiazkoak baino gehiago. Maila hori hezkuntzakotzat hartzea Haur Hezkuntzak haurraren garapenerako zein geroagoko hezkuntza-mailetan egon daitezkeen ezberdintasunei aurrea hartzeak duen garrantzian oinarritzen da.

Ikuspuntu horretatik, Haur Hezkuntzak garrantzi erabakigarria du gizarte-ezberdintasunei aurrea hartzeko; horretarako beharrezkoa da haur-eskolek, gizarte-eragile direnez, dinamizatzen, ingurunean kultura zabaltzen eta familiako hezkuntzaren kalitatea hobetuko duten irizpideak hedatzen lagun dezaten, horrela, haurraren erabateko hezkuntza-garapena lortzeko.

Laguntzazko erakunde bat hezkuntza-erakunde bihurtzeak aldaketak dakartza ikastetxeen antolamenduan eta horietan 0-3 urte arteko haurrei ematen zaien hezkuntza-saiakeretan. Gaur egun haurtzaindegitzat jotzen den haur-eskolak LOGSEn zehazten den haur-eskola bihurtu behar du, berezkoa eta gerora datozen eskola-etapetatik ezberdina, eta aldaketa horrek konpromiso handia eskatzen du parte hartu behar duten arlo guztien aldetik; jendea kontzientziatzeko lana egin behar da, lanbide-jarrerak aldatu behar dira eta diru-ezarketak egin behar dira ikastetxeen antolamendua hainbat alderditan aldatzeko.

LOGSEk, halaber, I. kapituluko 11. artikuluaren 2. puntuan dio: "Hezkuntza-administrazioek Haur Hezkuntza garatuko dute. Horretarako, udal-erakundeekin, gainerako herri-adminstrazioekin eta irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuekin hitzarmenak egin ahal izateko baldintzak zehaztuko dituzte". Autonomia Erkidegoan udal-titulartasuneko haur-eskolak daude eta 0-3 urte arteko neska-mutilentzat hezkuntza-egitarauak garatzen hasiak dira edo hastekotan daude.

Horregatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiko Printzipio Antolatzaileen Legearen Testu Bateginak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren eremuko dirulaguntzak arautzeari buruzko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutakoak, eta urtarrilaren 23ko 1/2002 Legeak, horren bidez Euskal Legebiltzarreko osoko bilkurak, besteak beste, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko gastuen egoera, 2002ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrkontu Orokorren Legearen proiektuak 04. Atalean jasotakoa, onartu zuen, zedatutakoaren arabera, eta Hezkuntza Berriztapenerako Zuzendariaren proposamenez,

XEDATU DUT:
I. KAPITULUA
DEIALDIAREN HELBURUA

1. artikulua.– 1.– Deialdi honen helburua da haur-eskolen jabe izan eta eskola horietan 0-3 urte arteko neska-mutilentzako hezkuntza-proiektuak garatzen ari diren edo 2002/2003 ikasturtean garatzen hasi nahi duten, edo/eta LOGSEk etapa horretarako finkatzen dituen eskakizunei egokitu behar zaizkien EAEko udalak diruz laguntzea. Diru-laguntza 1.322.227 eurokoa izango da gehienez ere.

2.– 1004/1991 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak bete daitezen egin beharreko egokitzapenak finantzatzeko emango dira Agindu honetako diru-laguntzak; hau da, Haur Hezkuntzako ikasgela, komun, bestelako espazio eta azalera, eta ikasmateialetarako, nahiz Udalek aurkezten dituzten hezkuntza-proiektuetarako. Diru-laguntza jasotzeko, hezkuntza-proiektuek arlo horiek guztiak jaso beharko dituzte, bai material aldetik dituzten beharrizanak eta baita garatuko diren hezkuntza-ekintzak ere.

II. KAPITULUA
BALDINTZAK

2. artikulua.– Agindu honetako 1. artikuluan ezartzen dena betetzen duten udalek parte hartu ahal izango dute deialdi honetan, Agindu honek aipatzen dituen hezkuntza-mailako eskumenak dituzten herri-administrazioen menpe dauden edo pribatuak diren gainerako erakundeekin Hitzarmen berezirik izenpetu ez dutenean beti ere.

III. KAPITULUA
ESKABIDEAK ETA AURKEZTEKO EPEA

3. artikulua.– Udaletako legezko ordezkariek aurkeztu beharko dituzte Agindu honetako eranskinean azaltzen den ereduaren araberako eskabideak, dagokien hezkuntzako lurralde-ordezkaritzan edo, bestela, azaroaren 26ko Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazten diren egoitzetan, 4/1999 Legeak aurreikusitako aldaketak kontuan hartuz. Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:

1.– Zinpeko aitorpena, eskabidea egiten duen udalaren legezko ordezkariak izenpetua, udalak gainerako hezkuntza-administrazioekin 0-3 urte arteko mailari buruzko Hitzarmen bereziekin loturarik ez duela egiaztatuko duena.

2.– Haur-eskola udalarena dela frogatzen duen agiria: titulartasuna hartzeko Udal Akordioaren kopia edo Akordio hori argitaratu zen Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialaren kopia aurkeztu behar da.

3.– Eskatutako edo/eta jaso diren gainerako laguntzen zerrenda: kopuruak.

4.– Ikastetxearen hezkuntza-proiektua; bertan adieraziko dira:

a) Proiektua justifikatzen duten beharrizanak.

b) Proiektuari eusten dioten hezkuntza-printzipioak.

c) Familien baldintzak, gizarte, ekonomia eta kulturaren arlokoak.

d) Proiektuaren lurralde-eremua.

e) 2001/02 ikasturteko haur-kopurua eta 2002/2003 ikasturterako aurrikuspena:

1.– Haur Hezkuntzako 0 eta 3 urte arteko zikloa osatzen duen haur-kopurua (2001/02 ikasturtekoa eta 2002/2003 ikasturterako aurreikusitakoa).

2.– Haur-kopurua, adinaren eta taldekatzeko irizpideen arabera (2001/02 ikasturtekoa eta 2002/2003 ikasturterako aurreikusitakoa).

f) Zerbitzuak, giza-baliabideak eta baliabide materialak:

1.– Haur-eskolan (0-3 urte) eskaintzen diren zerbitzuak: jantokia, osasun–laguntza eta laguntza psikologikoa, gurasoen eskola.

2.– Egutegia eta ordutegia (adinen arabera).

3.– Proiektuan parte hartzen duten langileen zerrenda, lan-egoera eta titulazioa adierazten duena.

g) Hezkuntzako eta ikasketetako proiektuak abian jartzeak dakartzan beharrizanak:

.– Instalazioetako beharrizanak.

.– Ikas-materiala eta ekipamendua.

.– Bestelakoak.

5.– Ikastetxearen ikasketa-proiektua. Hauek adierazi beharko dira bertan:

a) Zikloaren helburuak.

b) Esperientzia-esparruak: ikaskuntzaren edukiak.

c) Zikloa ebaluatzeko irizpideak.

d) Metodologia.

e) Hizkuntza-tratamendua.

f) Aniztasunari erantzutea.

g) Familiekiko harremanak.

Aurreko deialdietara aurkeztutako udalek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte ikastetxearen ikasketa-proiektua burutu bada, aldaketarik izan ez badu edo aurreko deialdian aurkeztu bazen: programazioaren eta unitate didaktikoaren inguruan hirugarren zehaztapen mailarekin egiten ari diren agiriak: programazioa, unitate didaktikoak, ikastetxearen urteko plana...

Edonola ere, aurreko deialdian helburu bererako aurkeztutako ikasketa-proiektutik garatu gabe dauden edo aldaketaren bat izan duten alderdiak besterik ez dituzte aurkeztu beharko udal horiek.

6.– Udalaren 2002ko ekitaldiko aurrekontu-izendapena, Haur Hezkuntzako eskolari 2002/2003 ikasturterako esleitu zaiona, diru-sarrerak (familien kuotak barne) eta gastuak bereiziz, eta jarduera hori aurrera eramateak sortu ohi duen defizita adieraziz.

7.– Diruz laguntzea nahi den jarduerarako hezkuntza-proiektua garatzeko udal-erabakia.

4. artikulua.– 1.– Agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hogeitamar egun naturaleko epea izango da eskabideak aurkezteko.

2.– Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak eskabidean hutsik antzematen badu, eskatzaileari jakinaraziko dio, eta 10 eguneko epea emango dio hutsok zuzentzeko. Hamar egunen buruan zuzentzen ez baditu, eskatzaileak eskaerari uko egin diola ulertuko da, 4/1999 Legearen 42. artikuluak aurreikusitako moduan idatzi beharreko Ebazpena eman ondoren.

3.– Agindu honek araututako prozeduraren epea lau hilabetekoa izango da gehienez ere.

IV. KAPITULUA
HAUTAKETA-BATZORDEA ETA HAUTATZEKO IRIZPIDEAK

5. artikulua.– 1.– Hautaketa Batzordea osatuko dutenak hauek izango dira:

– Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria edo bere ordezko norbait.

– Hezkuntza Berriztatzeko lurralde-buruak.

–Hezkuntzako ikuskari teknikoa, Haur Hezkuntzako Batzordeko kide dena.

– Berritzeguneko Haur eta Lehen Ezkuntza Etapako aholkulari bat.

– Ikasketa Antolamenduko Zerbitzuko teknikari bat.

– Hezkuntza Berriztatzeko Zerbitzuko teknikari bat, idazkari arituko dena.

2.– Laguntza hauen eskabideen artean hautaketa egiteko erabiliko diren irizpideak honakoak izango dira:

a) Haur-eskolak duen ume-kopurua, adinaren arabera banatuta (0-1, 1-2 eta 2-3 urte bitartekoak): puntu guztien %35eraino.

b) Gizarte-, ekonomia- eta kultura-egoera ahularen ondorioz arreta eskaintzeko beharra ikusten den haur-eskola izatea: puntu guztien %35eraino.

c) Ikasketa-proiektuaren edo aurkeztutako hirugarren zehaztasun-mailako agirien hezkuntza-kalitatea (edo beharrezkoa balitz, horien garapen edo aldaketena), eta 1004/1991 Errege Dekretuari egokitzea lokal eta instalazioen egokitzapenari, geletako neska eta mutilen banaketari eta hezitzaileen betekizunei dagozkienetan: puntu guztien %30eraino.

3.– 5.1 artikuluan aipatzen den Hautaketa Batzordeak erabakiko du 5.2 artikuluan ezarritako irizpideen arabera eman beharreko diru-laguntza zenbatekoa izango den. Zenbateko hori Hautaketa Batzordeak onartzen duen aurrekontuaren %100era ere iritsi ahal izango da.

V. KAPITULUA
EBAZPENA

6. artikulua.– Deialdi honen Ebazpena Hezkuntza sailburuordeak egingo du Hautaketa Batzordearen proposamenei jarraituz.

7. artikulua.– 1.– Deialdi honen Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, 4. artikuluan adierazitako epearen barruan. Horretarako ezarritako epean argitaretzen ez bada, eskabideak administrazioaren isiltasunaren bidez ezetsi direla ulertu ahal izango da.

2.– Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.

8. artikulua.– Hautatutako proiektuak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren eta egitarauetan parte hartzen duten udalen arteko Hitzarmenaren bidez egikarituko dira -eranskinean jasotzen den ereduaren arabera-, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik bi hilabeteko epean. Hitzarmen horren bitartez gauzatuko dira proiektu horiek, bada, bai hezkuntza-jarduerari dagokionez eta baita materialak eskuratzeko behar larriei dagokienez ere.

VI. KAPITULUA
LAGUNTZAK DEUSEZTATZEKO ZERGATIA

9. artikulua.– Laguntzak deuseztatzeko zergatiak hauexek izan daitezke:

a) Eskabide horria Agindu honen 4.1 artikukuluan agertzen den epez kanpo aurkeztea.

b) Deialdi honen 1. eta 2.artikuluetan agertzen diren eskakizunak ez betetzea.

VII. KAPITULUA
LAGUNTZAK JASO ETA DAGOZKION FROGAGIRIAK AURKEZTEA

10. artikulua.– 1.– Diru-laguntza bi epetan ordainduko da. Lehen ordainketan, onartutuako diru-laguntzaren %60 ordainduko da, aurreko artikuluan aipatzen den Hitzarmena izenpetu ondoren eta bi hilabete igaro baino lehenago. Udaleko idazkari edo kontu-hartzailearen egiaztagiriaren bidez jasotzaileak diru-laguntza zertan erabili den frogatu ostean ordainduko da falta den bigarren zatia. Egiaztagiri horretan, diruz lagundutako hezkuntza-proiektua dela eta izan diren gastuak eta diru-sarrerak zehaztuko dira, eta, horrekin batera, 2002/2003 ikasturtean aurrera eraman diren jardueren memoria ere aurkeztu beharko da.

2.– Frogagiriak aurkezteko epea 2003ko ekainaren 30ean amaituko da; hezkuntza-ordezkaritzetako Hezkuntza Berriztatzeko Lurralde Burutzan aurkeztu beharko dira agiri horiek.

11. artikulua.– 1.– Deialdi honen bidez lortutako diru-laguntza bateragarria izango da hezkuntza arloan eskumenik ez duten herri-administrazioen menpe dauden organoen edo erakunde pribatuen bidez lortutako beste edozeinekin, baina diru-laguntza guztien batuketak ezingo du izan gastuaren %100 baino gehiagokoa. Halakorik gertatuko balitz, egindako gastutik gora jasotzen den kopurua kenduko zaio deialdi honen arabera legokiokeen diru-laguntzari. Bateragarritasun horretatik kanpo geratzen da Agindu honetako 2. artikuluan adierazten dena.

2.– Dena dela, diru-laguntzaren hartzailea behartuta dago diru-laguntza eman dion administrazioari xede bererako lortu duen beste edozein laguntzaren berri ematera, horrela agintzen baitu Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko 50.2 artikuluak (1998ko urtarrilaren 19ko EHAA).

3.– Bestalde, diru-laguntzaren hartzailea behartuta dago, hezkuntza-administrazioak egiten dituen egiaztapen-ekintzetan eta Administrazioaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoak egindako kontrol-ekintzetan laguntzera, hala agintzen baitu Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretu horretako 50.2. artikuluak.

4.– Udal onuraduna emandako diru-laguntza onartzera behartuta dago. Horrela, jakinerazpenaren osteko hamabost eguneko epearen barnean ez bada espresuki eta idatziz uko egiten, onartuta gelditzen dela ulertuko da.

12. artikulua.– Parte hartzen duen elkarteren batek deialdi honen baldintzak betetzen ez baditu, Sailak, interesdunak esan beharrekoak entzun ondoren, ukatu egingo dio diru-laguntza, eta interesdunak itzuli egin beharko ditu Eusko Jaurlaritzaren Diruzaintza Nagusira jasotako ordain-sariak eta horiei dagozkion arauzko interesak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak arautzen duen bezala eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak (92-2-7ko EHAA) zehaztutako prozeduraren arabera.

VIII. KAPITULUA
JARRAIPEN BATZORDEA

13. artikulua.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eta kasuan kasuko udalak izenpetu behar duten eta 8. artikuluan aipatzen den Hitzarmena behar bezala gauzatzen dela bermatzeko, Jarraipen Batzorde bat eratuko da. Honakoek osatuko dute batzorde hori:

– Hezkuntzako ikuskari teknikoa, Haur Hezkuntzako Batzordeko kide dena.

–Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak izendatutako pertsona bat, Haur Hezkuntzako lehen zikloko eskola eta curriculum arloetan aditua dena.

– Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzako teknikari bat.

14. artikulua.– Jarraipen Batzordeak, berak finkatzen duen prozeduraren arabera, ikuskatu ahal izango du Hitzarmena noraino betetzen den: kasuan kasuko udalak laguntza eskatu zen helburua lortzeko egin beharreko hezkuntza-jardueretarako nahiz beharrizan materialak eskuratzeko erabili duen ikusiko du.

Horretarako, Jarraipen Batzordeak, 10.1 artikuluan ohartemandako bigarren ordainketa egin baino lehen, udalek aurkeztutako datuak aztertu ahal izango ditu. Batzordeak, hala behar izanez gero, bere egitekoak betetzeko beharrezko derizkion agiriak eskatu ahal izango dizkie udalei. Agiri horien arabera, Hitzarmena noraino bete den azaltzen duen kasuan kasuko txostena egin ahal izango du. Txosten hori Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara bidaliko da, ados dagoela adieraziz gero, azken ordainketa egin dadin. Udalen eskura egongo da txosten hori.

15. artikulua.– Hitzarmenean jasotako alderdiren bat ez dela bete ikusten bada, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak bidezko derizkion neurriak hartu ahal izango ditu, eta hala badagokio, 12. artikuluan jasotako diru-laguntza itzultzeko prozesua ere eskatu ahal izango du, Agindu hau behar bezala betetzen dela bermatzeko.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

1.– Jasotzaileek eskatutako diru-laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, deialdi honetarako lehenengo artikuluan jarritako diru-zenbateko osoa aldatu ahal izango da. Horretarako, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste diru-laguntzetarako programentzako aurrekontuetatik erabili gabe geratzen diren diruak erabiliko dira, beti ere azken horiei buruzko ebazpenak egin aurretik. Aldaketa honen berri, Hezkuntzako sailburuordearen Ebazpenaren bidez emango da.

2.– Aurreko paragrafoan aipatutako aurrekontu-baliabideak amaituz gero, haibanaketa egingo da laguntzen onuradunen artean.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honek arautzen ez dituen prozedurazko gaietarako azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Jurudikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legean ezarritakoa aplikatuko da, 4/1999 Legeak (urtarrilaren 14ko BOE) aurreikusitako aldaketak kontuan hartuz.

Bigarrena.– Agindu honek administrazio-bidea agortzen du. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke Hezkunta, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aurrean; horretarako hilabeteko epea izango da, agindu hau HEAAn argitaratu eta biharamunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, Agindu hau HEAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.– Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari baimena ematen zaio Agindu hau betetzeko beharrezkoak diren jarraibide guztiak eman ditzan.

Laugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko uztailaren 30a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

ANJELES IZTUETA AZKUE.

ERANSKINA
Udalei zuzendutako deialdian parte hartzeko eskabidea
(2002ko uztailaren 30eko Agindua)

1.– ESKABIDEA EGIN NAHI DUEN ERAKUNDEA 	

Pertsona juridikoen eta, oro har, erakundeen identifikazio-kodearen zenbakia 	

2.– LEGEZKO ORDEZKARIA:

Abizenak: 	

Izena: 	

Helbidea: 	

3.– ESKATUTAKO DIRU-LAGUNTZA:

– Eskatutako diru-kopurua eta zertarako den:

– Haur-eskolak hartzen dituen ume-kopurua eta adinak (0 eta 3 urte artekoak):

– 0-1 urtekoak: 	

– 1-2 urtekoak: 	

– 2-3 urtekoak: 	

– Udalaren 2002ko aurrekontu-izendapena, zatika: 	

•	Diru-sarrerak, familiek ordaindutako kuoten bidez lortutakoak 	

•	Diru-sarrerak, jasotako diru-laguntzetatik lortutakoak: 	

	zenbatekoa, erakunde emailea eta diru-laguntzaren zertarakoa: 	

•	Aurreikusitako diru-sarrerak eskatutako diru-laguntzengatik:

	zenbatekoa, erakunde emailea eta diru-laguntzaren zertarakoa: 	

•	Diru-sarrerak, guztira: 	

•	Langile-gastuak: 	

•	Jardute-gastuak: 	

•	Haur Hezkuntzako ikastetxea eguneratu eta mantentzeko gastuak: 	

•	LOGSEren baldintzetara egokitu beharrak sortutako gastuak: 	

•	Gastuak, guztira: 	

•	Defizita: 	

4.– AURKEZTEN DIREN AGIRIEN ZERRENDA:

–	Zinpeko aitorpena, 2. artikuluan aipatzen diren Hitzarmenekiko loturarik ez dagoela adierazten duena: 	 n

–	 Haur-eskola udalarena dela frogatzen duen agiria: Udal Akordioaren kopia edo Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean egindako argitalpenaren kopia ..................	 n

–	 Eskatu edo/eta jasotako gainerako laguntzen zerrenda: 	 n

–	 Aurrekontu-izendapena, zatika:	

•	Diru-sarrerak (kuotak, diru-laguntzak, etab.) 	 n

•	 Gastuak (langileak, funtzionamendua, etab.) 	 n

•	 Defizita 	 n

–	 Proiektua garatzeko udal-akordioa 	 n

–	 Ikastetxearen hezkuntza-proiektua: 	 n

•	 Zerbitzuak eta giza-baliabideak zein baliabide materialak: 	 n

•	 Jantokia, mediku-laguntza, laguntza psikologikoa, etab. 	 n

•	 Egutegia eta ordutegia 	 n

•	 Langileen zerrenda, lan-egoera, titulazioa eta beharrizanak adieraziz 	 n

•	 Beharrizanak: instalazioak, ekipamendua, etab. 	 n

–	 Haur-eskolaren jabe den udalak proiektuari egin dizkion ekarpenak 	 n

–	 Ikastetxearen ikasketa-proiektua: 	 n

ERANSKINA
HITZARMEN-EREDUA

HITZARMENA, EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILAREN ETA ...................................................KO UDALAREN ARTEKOA, UDAL-TITULARTASUNEKO HAUR-ESKOLETAN HEZKUNTZA-EGITASMOAK EGITEKO.

Vitoria/Gasteiz, 2002ko ............ren ....a

BILDUTAKOAK

Alde batetik, Anjeles Iztueta Azkue andrea, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua.

Bestetik, 	

jauna/andrea, 	ko

Udaleko alkatea, aurrerantzean "erakunde izenpetzailea" izenaz aipatuko dena.

ADIERAZITAKOAK

LEHENENGOA

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2002ko uztailaren 30eko Aginduaren bidez (Abuztuaren 31ko EHAA) Euskal Autonomia Erkidegoko udalei dei egin zitzaien 0 eta 3 urte arteko haurrak hartzen dituzten udal-titulartasuneko haur-eskoletarako hezkuntza-egitasmoak aurkez zitzaten.

BIGARRENA

Erakunde izenpetzaileak, haurren hezkuntzaren arloan egiten duen lanari dagokion hezkuntza-egitasmoa aurkeztu du aipatutako Aginduko lehen puntuan oinarrituta. Egitasmo hori erakundeak lortu asmo dituen helburuak garatzeko da.

HIRUGARRENA

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, Agindu horretako seigarren artikuluko bigarren puntuan jasotako irizpideetan oinarrituta eta seigarren artikuluko lehen puntuan erabakitako batzordeak proposatuta, lehentasuna behar duten egitasmoak aukeratu ditu eta horietako bat Hitzarmen hau izenpetu duen erakundeak aurkeztutakoa da. Hona hemen Hitzarmen horren

KLAUSULAK

LEHENENGOA. Lege-esparrua.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2002ko uztailaren 30eko Aginduan oinarrituta dago Hitzarmen hau. Agindu horren bitartez, dei egin zitzaien Euskal Autonomia Erkidegoko udalei 0 eta 3 urte arteko haurrentzako udal-titulartasuneko haur-eskoletako hezkuntza-egitasmoak aurkez zitzaten.

BIGARRENA. Helburua.

Hitzarmen honen helburua da erakunde izenpetzaileak proposatutako hezkuntzako jarduera-egitasmoa gauzatzea, Hitzarmen hau indarrean jartzen denetik 2002/03 ikasturtea amaitu arte.

HIRUGARRENA. Egin beharreko hezkuntzako ekintzak.

Egin beharreko ekintzak aurkeztutako egitasmoan zehaztutakoak izango dira, helburuen, jardueren eta materialen arabera moldatuta eta 0tik 3ra bitarteko adin-taldeei egokituta.

LAUGARRENA. Egitasmoaren hartzaileak.

Erakunde izenpetzaileko 0 eta 3 urte arteko haurrak.

BOSGARRENA. Batzuen eta besteen ekarpenak.

Helburuak lortzeko eta egitasmoko ekintzak gauzatzeko, Hitzarmena izenpetu duten bi aldeak ados daude honako ekarpen eta konpromiso hauek betetzeko:

A) Erakunde izenpetzailea:

A1 - Ekarpenak

– Hezkuntzako ekintzak behar bezala burutzeko behar beste hezitzaile eta langile apropos.

– Hitzarmena burutzeko beharrezkoak diren kontrola, antolakuntza, administrazio-lanak, garbiketa eta mantenimendua eta elikatzeko lanak egiteko eta bermatzeko behar beste langile apropos.

–Hezkuntza-egitasmoa behar bezala garatzeko beharrezkoak diren ekipoak eta irakaskuntzako tresnak eta materiala, adin-talde bakoitzarentzako egokiak direnak.

–Erakunde izenpetzailearen haur-eskoletarako lokalak.

– Hezkuntza-egitasmoa bermatzeko behar beste diru, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eman ditzakeen diru-laguntzez gain.

A2 - Konpromisoak

– LOGSEren eskakizun araberako prestakuntza lortzeko behar diren baliabideak eskaintzea hezitzaileei.

–Hezkuntzako jarduera-egitasmoa LOGSEren eskakizunei etengabe egokitzea.

–Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailetik jasotako diru-laguntza 1004/91 Errege-Dekretuan exijituriko material-eskakizunei egokitzeko erabiltzea.

–Diru-laguntza jaso duen egitasmoaren garapenari buruzko informazioa helaraztea Jarraipen Batzordeari.

B) Saila:

Diru-ekarpenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak erakunde izenpetzaileari ....... euroko diru-laguntza emango dio 2002ko aren (e)ko Ebazpenaren bidez (2002ko ren (e)ko EHAA) eta 2002ko aurrekontuen kontura, 1004/91 Errege-Dekretuan exijitutako material eskakizunetara egokitu dadin.

Horretarako eratuko den Jarraipen Batzordeak ikuskatu ahal izango du laguntzaren erabilera.

SEIGARRENA. Diru-laguntza ordaintzeko epeak.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak aurreko klausulan aipatutako diru-laguntza honako epe hauen barnean ordainduko du:

1.– ........ euro, Hezkuntza Sailordetzaren Ebazpena Hitzarmen honetako lehenengo klausulari erreferentzia egiten dion 2002ko uztailaren 30eko Aginduaren arabera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren.

2.– ........ euro, gastuen egiaztagiriak eta 2002/03 ikasturtean egindako jardueren txostena aurkeztu ondoren, aipatutako 2002ko uztailaren 30eko Aginduko 10. artikuluan azaltzen den bezala.

ZAZPIGARRENA. Azken kitapena.

Erakunde izenpetzaileak diru-laguntza ez badu erabiltzen eskatu eta eman zen helburuetarako, ez badu diru-laguntzaren bidez egin beharreko jarduera betetzen, ez badu hasierako helburuak lortzeko erabili izana egiaztatzen, edo, orokorrean, 2002ko uztailaren 30eko Aginduan, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko 53. artikuluan edo Hitzarmen honetan zehaztutako eginbeharrak betetzen ez baditu, jasotako diru guztia itzuli egin beharko du dagozkion lege-korrituekin batera. Korrituak abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan erabakitako moduan zehaztuko dira.

Diru-kopuru horiek diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.

ZORTZIGARRENA. Hitzarmena indarrean egoteko epea.

Hitzarmen hau izenpetzen den egunetik 2002/03 ikasturtea amaitu arte egongo da indarrean.

BEDERATZIGARRENA.

Hitzarmen honek administrazio-izaera du, eta kontuan hartuko da Hitzarmena betetzeko orduan gerta daitezkeen arazoak konpontzeko.

Interesdunak ados daude eta honelako bi kopia izenpetu dituzte, agiriaren hasieran zehaztutako toki eta egunean.

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE	...........................

ETA IKERKETA SAILBURUA	UDALEKO

	ALKATEA

Izpta.: 		Izpta.:


Azterketa dokumentala