Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 2002ko abuztuaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Errenteriako Udala
4933

EBAZPENA, 2002ko uztailaren 16koa, Errenteriako Udalarena, plantilan hutsik dauden Udaltzaingoko bi ofizialorde plaza betetzeko deialdiari buruzkoa.

Gipuzkoa Lurraldeko Aldizkari Ofizialean, 2002-07-15eko 132 zenbakian, argitaratuta daude Udaltzaingoko bi ofizialorde plaza, txanda murriztuan, betetzeko deialdia arautuko duten oinarriak. Plaza hauek C taldean sailkatuta daude eta Administrazio Bereziko Eskalan kokatuta, Zerbitzu Berezietako Azpieskalan eta Udaltzaingoa eta bere Laguntzaileak klasean.

Eskariak aurkezteko epea hogei egunekoa izango da, behin iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita.

Deialdi hauei buruzko gainontzeko iragarkiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Errenteria, 2002ko uztailaren 16a.

Alkateordea,
JUAN CARLOS MERINO GONZÁLEZ.

Azterketa dokumentala