164. zk., 2002ko abuztuaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Osasun Saila
4931
953/2002 EBAZPENA, abuztuaren 1ekoa, Donostia Ospitaleko zuzendari gerentearena. Ebazpen honen bidez pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, fakultatibo medikoen lanbide-taldean, erradiodiagnostikoko mediku espezialista kategoriako destinoak (Donostia Ospitaleko Erradiodiagnostikoko zerbitzuko interbentzionismo baskular eta neurologikoaren arloak) betetzeko aukeraketa-probetarako epaimahaia izendatzen da.
Donostia Ospitaleko zuzendari gerentearen 736/2002 Ebazpenaren bidez, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, fakultatibo medikoen lanbide-taldean, erradiodiagnostikoko mediku espezialista kategoriako destinoak (Donostia Ospitaleko Erradiodiagnostikoko zerbitzuko interbentzionismo baskular eta neurologikoaren arloak) betetzeko aukeraketa-probetarako deia egin zen.
Ebazpen horretako 7.1 oinarrian adierazten denez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiari dagokion aukeraketa-probetako epaimahaia izendatzea.
Horregatik guztiagatik eta indarrean dagoen legediak, langileak direla eta, aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, ondokoa
EBATZI DUT:
Lehena.– Aukeraketa-probetako epaimahaia izendatzea. Epaimahai hori ondokoek osatuko dute:
Lehendakaria / Presidente:
– Titularra / Titular: MAIZ OLAZABALAGA, EDUARDO M.ª
– Ordezkoa / Suplente: SARASOLA OCHOA DE ECHAGÜEN, GORKA
Lehenengo bokala / Vocal primero:
– Titularra / Titular: MUÑOZ BERMIT, FERNANDO
– Ordezkoa / Suplente: PASTOR CORDOBA, ALVARO
Bigarren bokala, HAEE ordezkapenean / Vocal segundo en representación del IVAP:
– Titularra / Titular: AZPIAZU ALONSO-URQ., AGUSTIN
– Ordezkoa / Suplente: PARAISO GROS, MARIANO
Hirugarren bokala / Vocal tercero:
– Titularra / Titular: GONZALEZ DE GARAY SANZO, MIGUEL ANGEL
– Ordezkoa / Suplente: RODRIGUEZ ARZADUN, JOSE ANTONIO
Laugarren bokala / Vocal cuarto:
– Titularra / Titular: BILBAO JAUREGUIZAR, JOSE IGNACIO
– Ordezkoa / Suplente: QUINTANA PANDO, FERNANDO
Bosgarren bokala / Vocal quinto:
– Titularra / Titular: MASSO ROMERO, JAVIER IGNACIO
– Ordezkoa / Suplente: VILLANUA BERNUES, JORGE ALBERTO
Seigarren bokala / Vocal sexto:
– Titularra / Titular: ORCOLAGA ALBA, RAMON M.ª
– Ordezkoa / Suplente: TEJERA TORROJA, EDUARDO
Zazpigarren bokala / Vocal séptimo:
– Titularra / Titular: DE BLAS BRAVO, MARIANO
– Ordezkoa / Suplente: OÑATIBIA BARGÜES, AGUSTIN
Zortzigarren bokala, langileen ordezkapenean / Vocal Octavo, en representación de personal:
– Titularra / Titular: MORALES SANTOS, ANGEL
– Ordezkoa / Suplente: INDURAIN OQUIÑENA, IGNACIO
Idazkaria / Secretario:
– Titularra / Titular: ODRIOZOLA AZURMENDI, JOSE MANUEL
– Ordezkoa / Suplente: MARTINEZ ALONSO, ANA LUISA
Bigarrena.– Ebazpen honek ematen den egunetik bertatik izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.
Laugarrena.– Deialdiko 9. oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiari hilabeteko epean ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.
Donostia-San Sebastián, 2002ko abuztuaren 1a.
Donostia Ospitaleko zuzendari gerentea,
EDUARDO M.ª MAIZ OLAZABALAGA.