164. zk., 2002ko abuztuaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Osasun Saila
4929
80/2002 EBAZPENA, abuztuaren 1ekoa, Santa Marina Ospitaleko zuzendari gerentearena. Ebazpen honen bidez pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, fakultatibo medikoen lanbide-taldean, mediku kategoriako destinoak (Santa Marina Ospitaleko Zainketa Aringarrietako Unitatea, Bizkaiko Osasun Barrutia) betetzeko aukeraketa-probetarako epaimahaia izendatzen da.
Santa Marina Ospitaleko zuzendari gerentearen 69/2002 Ebazpenaren bidez, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, fakultatibo medikoen lanbide-taldean, mediku kategoriako destinoak (Santa Marina Ospitaleko Zainketa Aringarrietako Unitatea, Bizkaiko Osasun Barrutia) betetzeko aukeraketa-probetarako deia egin zen.
Ebazpen horretako 7.1 oinarrian adierazten denez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiari dagokion aukeraketa-probetako epaimahaia izendatzea.
Horregatik guztiagatik eta indarrean dagoen legediak, langileak direla eta, aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, ondokoa
EBATZI DUT:
Lehena.– Aukeraketa-probetako epaimahaia izendatzea. Epaimahai hori ondokoek osatuko dute:
Lehendakaria / Presidente:
– Titularra / Titular: ZUBIA ARRATIBEL, JOSU
– Ordezkoa / Suplente: PEREZ HUERTA, BEGOÑA
Lehenengo bokala / Vocal primero:
– Titularra / Titular: LOPEZ VIVANCO, GUILLERMO
– Ordezkoa / Suplente: PEÑA SARNAGO, PEDRO
Bigarren bokala, HAEE ordezkapenean / Vocal segundo en representación del IVAP:
– Titularra / Titular: COLLADO NICOLAS, FERNANDO
– Ordezkoa / Suplente: MARTIN URRETA, JUAN CARLOS
Hirugarren bokala / Vocal tercero:
– Titularra / Titular: RUIZ DE GORDEJUELA SAENZ DE NAVARRETE, E
– Ordezkoa / Suplente: AGUIRRE AZCUENAGA, FEDERICO
Laugarren bokala / Vocal cuarto:
– Titularra / Titular: RIAÑO ZALBIDEA, VALENTIN
– Ordezkoa / Suplente: BARCELO GALINDEZ, JOSE RAMON
Bosgarren bokala / Vocal quinto:
– Titularra / Titular: BATIZ CANTERA, JACINTO
– Ordezkoa / Suplente:
Seigarren bokala / Vocal sexto:
– Titularra / Titular: DAMBORENEA GONZALEZ, M.ª DOLORES
– Ordezkoa / Suplente: AGUD APARICIO, JOSE MANUEL
Zazpigarren bokala / Vocal séptimo:
– Titularra / Titular: VILLALONGA SAEZ, GERARDO
– Ordezkoa / Suplente: AYO ARROITA, RAUL
Zortzigarren bokala, langileen ordezkapenean / Vocal Octavo, en representación de personal:
– Titularra / Titular: SOLANO LOPEZ DANIEL
– Ordezkoa / Suplente: URKIJO LABRADOR, JUAN CARLOS
Idazkaria / Secretario:
– Titularra / Titular: ORTEGA ORTEGA, CAROLINA
– Ordezkoa / Suplente: SANCHEZ RODRIGUEZ, FERNANDO
Bigarrena.– Ebazpen honek ematen den egunetik bertatik izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.
Laugarrena.– Deialdiko 9. oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiari hilabeteko epean ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.
Bilbao, 2002ko abuztuaren 1a.
Santa Marina Ospitaleko zuzendari gerentea,
ALFONSO ARTETA FANO.