Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 2002ko abuztuaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
4928

73/2002 EBAZPENA, abuztuaren 1ekoa, Zumarragako Ospitaleko zuzendari gerentearena. Ebazpen honen bidez pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, fakultatibo medikoen lanbide-taldean, nefrologiako mediku espezialista kategoriako destinoak (Zumarragako Ospitalea, Gipuzkoako Osasun Barrutia) betetzeko aukeraketa-probetarako epaimahaia izendatzen da.

Zumarragako Ospitaleko zuzendari gerentearen 54/2002 Ebazpenaren bidez, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, fakultatibo medikoen lanbide-taldean, nefrologiako mediku espezialista kategoriako destinoak (Zumarragako Ospitalea, Gipuzkoako Osasun Barrutia) betetzeko aukeraketa-probetarako deia egin zen.

Ebazpen horretako 7.1 oinarrian adierazten denez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiari dagokion aukeraketa-probetako epaimahaia izendatzea.

Horregatik guztiagatik eta indarrean dagoen legediak, langileak direla eta, aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, ondokoa

EBATZI DUT:

Lehena.– Aukeraketa-probetako epaimahaia izendatzea. Epaimahai hori ondokoek osatuko dute:

Lehendakaria / Presidente:

– Titularra / Titular: COLINA ALONSO, ALBERTO

– Ordezkoa / Suplente: DE LA TORRE MUÑOZ, LUIS

Lehenengo bokala / Vocal primero:

– Titularra / Titular: ARRIETA LEZAMA, JAVIER

– Ordezkoa / Suplente: ORTIZ-VIGON MARTINEZ DE LAJARZA, JOSE R.

Bigarren bokala, HAEE ordezkapenean / Vocal segundo en representación del IVAP:

– Titularra / Titular: ARANZABAL PEREZ, JOSE IGNACIO

– Ordezkoa / Suplente: DE LOS MOZOS, JAVIER

Hirugarren bokala / Vocal tercero:

– Titularra / Titular: MONTENEGRO MARTINEZ, JESUS

– Ordezkoa / Suplente: MUÑIZ MARTIN, RICARDO

Laugarren bokala / Vocal cuarto:

– Titularra / Titular: LAMPREABE GAZTELU, ILDEFONSO

– Ordezkoa / Suplente:

Bosgarren bokala / Vocal quinto:

– Titularra / Titular: IZAGUIRRE BONETA, ANTONIO M.ª

– Ordezkoa / Suplente: MAISUECHE ARRILLAGA, IGNACIO

Seigarren bokala / Vocal sexto:

– Titularra / Titular: VIDAUR OTEGUI, FERNANDO

– Ordezkoa / Suplente: AMENABAR IRIBAR, JUAN JOSE

Zazpigarren bokala / Vocal séptimo:

– Titularra / Titular: RUIZ DE GAUNA LOPEZ DE HEREDIA, RAMON

– Ordezkoa / Suplente: OCHARAN CORCUERA, JOSE JULIAN

Zortzigarren bokala, langileen ordezkapenean / Vocal Octavo, en representación de personal:

– Titularra / Titular: ANITUA SOLANO, JUAN CARLOS

– Ordezkoa / Suplente: VIANA APRAIZ, FERNANDO

Idazkaria / Secretario:

– Titularra / Titular: JIMENEZ SAEZ, TERESA

– Ordezkoa / Suplente: LABAKA ZABALETA, M.ª ISABEL

Bigarrena.– Ebazpen honek ematen den egunetik bertatik izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.– Deialdiko 9. oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiari hilabeteko epean ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.

Zumarraga, 2002ko abuztuaren 1a.

Zumarragako Ospitaleko zuzendari gerentea,

OSCAR MORACHO DEL RIO.


Azterketa dokumentala