Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 2002ko abuztuaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
4924

240/2002 EBAZPENA, uztailaren 29koa, Gurutzetako Ospitaleko zuzendari gerentearena. Ebazpen honen bidez pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, fakultatibo medikoen lanbide-taldean, pediatriako eta bere arlo espezifikoetako mediku espezialista kategoriako destinoak (Gurutzetako Ospitaleko Pediatriako Zerbitzuko Onkologia Pediatrikoaren Arloa, Bizkaiko Osasun Barrutia) betetzeko aukeraketa-probetarako epaimahaia izendatzen da.

Gurutzetako Ospitaleko zuzendari gerentearen 177/2002 Ebazpenaren bidez, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, fakultatibo medikoen lanbide-taldean, pediatriako eta bere arlo espezifikoetako mediku espezialista kategoriako destinoak (Gurutzetako Ospitaleko Pediatriako Zerbitzuko Onkologia Pediatrikoaren Arloa, Bizkaiko Osasun Barrutia) betetzeko aukeraketa-probetarako deia egin zen.

Ebazpen horretako 7.1 oinarrian adierazten denez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiari dagokion aukeraketa-probetako epaimahaia izendatzea.

Horregatik guztiagatik eta indarrean dagoen legediak, langileak direla eta, aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, ondokoa

EBATZI DUT:

Lehena.– Aukeraketa-probetako epaimahaia izendatzea. Epaimahai hori ondokoek osatuko dute:

Lehendakaria / Presidente:

– Titularra / Titular: UNZAGA BASAURI, IGNACIO VICTOR

– Ordezkoa / Suplente: GONZALEZ TORRES, ROSA

Lehenengo bokala / Vocal primero:

– Titularra / Titular: RODRIGUEZ SORIANO, JUAN

– Ordezkoa / Suplente: BOTELLA ASTORQUI, M.ª PILAR

Bigarren bokala, HAEE ordezkapenean / Vocal segundo en representación del IVAP:

– Titularra / Titular: ALBISU ANDRADE, JUAN M.ª

– Ordezkoa / Suplente: MOLINA GARICANO, JAVIER

Hirugarren bokala / Vocal tercero:

– Titularra / Titular: INDIANO ARCE, JOSE M.ª

– Ordezkoa / Suplente: DELGADO RUBIO, ALFONSO

Laugarren bokala / Vocal cuarto:

– Titularra / Titular: MADERO LOPEZ, LUIS

– Ordezkoa / Suplente: SIERRASESUMAGA ARIZNAVARRETA, LUIS

Bosgarren bokala / Vocal quinto:

– Titularra / Titular: NAVAJAS GUTIERREZ, AURORA

– Ordezkoa / Suplente: ASTIGARRAGA AGUIRRE, M.ª ICIAR

Seigarren bokala / Vocal sexto:

– Titularra / Titular: GUERRERO PEREDA, RAFAEL

– Ordezkoa / Suplente: VITORIA CORMENZANA, JUAN CARLOS

Zazpigarren bokala / Vocal séptimo:

– Titularra / Titular: GARATE ARANZADI, JOSEBA

– Ordezkoa / Suplente: MARTUL TOBIO, PEDRO

Zortzigarren bokala, langileen ordezkapenean / Vocal Octavo, en representación de personal:

– Titularra / Titular: VALLO BOADO, ALFREDO

– Ordezkoa / Suplente: ARANA HERRERIAS, JOSE MIGUEL

Idazkaria / Secretario:

Titularra / Titular: CACERES ZAPATERO, MATILDE

–Ordezkoa / Suplente: GARATE IBARGÜEN, CARLOS

Bigarrena.– Ebazpen honek ematen den egunetik bertatik izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.– Deialdiko 9. oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiari hilabeteko epean ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko uztailaren 29a.

Gurutzetako Ospitaleko zuzendari gerentea,

GLORIA QUESADA MENENDEZ.


Azterketa dokumentala