Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 2002ko abuztuaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
4914

497/2002 EBAZPENA, uztailaren 29koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, fakultatibo medikoen lanbide-taldean, kardiologiako mediku espezialista kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako kardiologia hemodinamikoaren arloa) betetzeko aukeraketa-probetarako epaimahaia izendatzen da.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren 403/2002 Ebazpenaren bidez, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, fakultatibo medikoen lanbide-taldean, kardiologiako mediku espezialista kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako kardiologia hemodinamikoaren arloa) betetzeko aukeraketa-probetarako deia egin zen.

Ebazpen horretako 7.1 oinarrian adierazten denez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiari dagokion aukeraketa-probetako epaimahaia izendatzea.

Horregatik guztiagatik eta indarrean dagoen legediak, langileak direla eta, aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, ondokoa

EBATZI DUT:

Lehena.– Aukeraketa-probetako epaimahaia izendatzea. Epaimahai hori ondokoek osatuko dute:

Lehendakaria / Presidente:

– Titularra / Titular: CASTILLO DE LA ARENA, GONZALO

– Ordezkoa / Suplente: ARCELAY SALAZAR, ANDONI

Lehenengo bokala / Vocal primero:

– Titularra / Titular: LEKUONA GOYA, IÑAKI

– Ordezkoa / Suplente: ZUMALDE OTEGUI, JAVIER

Bigarren bokala, HAEE ordezkapenean / Vocal segundo en representación del IVAP:

– Titularra / Titular: ALCIBAR VILLA, JUAN CARLOS

– Ordezkoa / Suplente: RODRIGUEZ PARDO, ENRIQUE

Hirugarren bokala / Vocal tercero:

– Titularra / Titular: LARAUDOGOITIA ZALDUMBIDE, EVA

– Ordezkoa / Suplente: PALOMAR GARCÍA, SANTIAGO

Laugarren bokala / Vocal cuarto

– Titularra / Titular: GARCÍA FERNANDEZ, EUGENIO

– Ordezkoa / Suplente: TEROL ESTEBAN, IGNACIO

Bosgarren bokala, Autonomi Elkarteko Medikuen Elkargo Ofizialen Ordezkari / Vocal quinto, en representación de los Colegios Oficiales de Médicos de la Comunidad Autónoma:

– Titularra / Titular: ARRIBAS LAZARO, JUAN MANUEL

– Ordezkoa / Suplente: CORDO MOLLAR, JOSE CARLOS

Seigarren bokala / Vocal sexto:

– Titularra / Titular: AROS BORAU, LUIS FERNANDO

– Ordezkoa / Suplente: TORRES BOSCO, ALFONSO MIGUEL

Zazpigarren bokala / Vocal séptimo:

– Titularra / Titular: MARTINEZ UBAGO, JOSE LUIS

– Ordezkoa / Suplente: ALONSO GOMEZ, ANGEL M.

Zortzigarren bokala, langileen ordezkapenean / Vocal Octavo, en representación de personal:

– Titularra / Titular: LOMA-OSORIO MONTES, ANGEL DE

– Ordezkoa / Suplente: DIAZ RAMIREZ, ANDRES JAVIER

Idazkaria / Secretario:

– Titularra / Titular: VALLE IÑIGUEZ, BEATRIZ DEL

– Ordezkoa / Suplente: GARATE GUISASOLA, EDUARDO

Bigarrena.– Ebazpen honek ematen den egunetik bertatik izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.– Deialdiko 9. oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiari hilabeteko epean ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko uztailaren 29a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JOSU I. GARAY IBAÑEZ DE ELEJALDE.


Azterketa dokumentala