164. zk., 2002ko abuztuaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Osasun Saila
4912
232/2002 EBAZPENA, uztailaren 29koa, Gurutzetako Ospitaleko zuzendari gerentearena. Ebazpen honen bidez pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, fakultatibo medikoen lanbide-taldean, kirurgia orokorreko eta aparatu digestiboko kirurgiako mediku espezialista kategoriako destinoak (Gurutzetako Ospitaleko Kirurgia Orokorreko eta Aparatu Digestiboko Kirurgiako Zerbitzuko Kirurgia Hepatikoaren arloa, Bizkaiko Osasun Barrutia) betetzeko aukeraketa-probetarako epaimahaia izendatzen da.
Gurutzetako Ospitaleko zuzendari gerentearen 189/2002 Ebazpenaren bidez, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, fakultatibo medikoen lanbide-taldean, kirurgia orokorreko eta aparatu digestiboko kirurgiako mediku espezialista kategoriako destinoak (Gurutzetako Ospitaleko Kirurgia Orokorreko eta Aparatu Digestiboko Kirurgiako Zerbitzuko Kirurgia Hepatikoaren arloa, Bizkaiko Osasun Barrutia) betetzeko aukeraketa-probetarako deia egin zen.
Ebazpen horretako 7.1 oinarrian adierazten denez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiari dagokion aukeraketa-probetako epaimahaia izendatzea.
Horregatik guztiagatik eta indarrean dagoen legediak, langileak direla eta, aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, ondokoa
EBATZI DUT:
Lehena.– Aukeraketa-probetako epaimahaia izendatzea. Epaimahai hori ondokoek osatuko dute:
Lehendakaria / Presidente:
– Titularra / Titular: ARTEAGOITIA GONZALEZ, M.ª LUISA
–Ordezkoa / Suplente: ARANZABAL PEREZ, JOSE IGNACIO
Lehenengo bokala / Vocal primero:
– Titularra / Titular: ORTIZ DE URBINA LOPEZ, JORGE
– Ordezkoa / Suplente: VICENTE LOPEZ, EMILIO
Bigarren bokala, HAEE ordezkapenean / Vocal segundo en representación del IVAP:
– Titularra / Titular: BEGIRISTAIN GOMEZ, ADOLFO
–Ordezkoa / Suplente: ECHEVARRIA GARCIA-SAN, ALFREDO
Hirugarren bokala / Vocal tercero:
– Titularra / Titular: VALDIVIESO LOPEZ, ANDRES
–Ordezkoa / Suplente: REBOLLAR SAENZ, JOSE
Laugarren bokala / Vocal cuarto:
– Titularra / Titular: JAURRIETA MAS, EADUARDO JESUS
–Ordezkoa / Suplente: FIGUERAS FELIPE, JUAN
Bosgarren bokala / Vocal quinto:
– Titularra / Titular: PERDIGO DE BILBAO, LUIS FERNANDO
– Ordezkoa / Suplente: SARABIA GARCIA, SEBASTIAN
Seigarren bokala / Vocal sexto:
– Titularra / Titular: VARO, EVARISTO
–Ordezkoa / Suplente: SANCHEZ BUENO, FRANCISCO
Zazpigarren bokala / Vocal séptimo:
– Titularra / Titular: CAMPO HIRIART, MIGUEL
–Ordezkoa / Suplente: ULACIA BERISTAIN, MIGUEL ANGEL
Zortzigarren bokala, langileen ordezkapenean / Vocal Octavo, en representación de personal:
– Titularra / Titular: OLAYA GARCIA, M.ª CARMEN
– Ordezkoa / Suplente: GOMEZ PALACIOS, ANGEL
Idazkaria / Secretario:
– Titularra / Titular: PASTOR SANZ, M.ª NATIVIDAD
–Ordezkoa / Suplente: VILLOLDO ORTEGA, LUIS
Bigarrena.– Ebazpen honek ematen den egunetik bertatik izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.
Laugarrena.– Deialdiko 9. oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiari hilabeteko epean ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2002ko uztailaren 29a.
Gurutzetako Ospitaleko zuzendari gerentea,
GLORIA QUESADA MENENDEZ.