Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2002ko uztailaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Garraio eta Herri Lan Saila
3862

IRAGARKIA, Lurreko Garraioak Antolatzeko uztailaren 30eko 16/1987 Legean ezarritakoa hausteagatik zigor-espedienteak irekitzen dituzten Garraio eta Herri Lan sailburuordearen ebazpenak jakinarazteko dena.

Espedientatuei ebazpenak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzea erabaki da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da interesdun orok horren berri izan dezan eta guztiek jakinarazpen gisa har dezaten. Gainera, honako ohartarazpen hau egin behar da:

– Iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita, 15 egun balioduneko epea izango du interesdunak espedientea ikusteko, (Eusko Jaurlaritzako Garraio Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean, Lakua 1eko 7. solairuan), bere burua defenditzeko komenigarritzat jotzen dituen alegazio, agiri eta informazio oro aurkezteko, bai eta frogaldia eskatu eta jardunbidean zehar erabili asmo dituen frogak proposatzeko ere.

Erantzule 	Esp. zk. / N.º expte.	Hauste data	Ebazpen data 	Hautsi araua	Jar litekeen zigorra

Responsable		Fecha infrac.	Fecha resol.	 Art.infr. (1)	Posible sanción (eur.)

Pinero Guillen, Jesús	PF/480/2002/MB	 12-04-2002	16-05-2002	293.1.11R 173L	30,05

Chavez Olazabal, Luis	PF/487/2002/MB	04-04-2002	 17-05-2002	293.1.11R 173L	30,05

Larrondo Zalbide, Jesús	PF/495/2002/ET	15-04-2002	 17-05-2002	293.1.11R 173L	30,05

Romaña Vitoria, Manuel	PF/496/2002/ET	20-04-2002	 17-05-2002	293.1.12R 173L	60,10

Quevedo Alvarez, Miguel Angel	PF/506/2002/ET	 25-04-2002	17-05-2002	293.1.11R 173L	30,05

Amaya Jimenez, Amelia	PF/509/2002/MB	16-04-2002	 27-05-2002	293.1.11R 173L	30,05

Perez González, José	PF/528/2002/MB	25-04-2002	 27-05-2002	293.1.11R 173L	30,05

Sanchez Arana, María	PF/539/2002/MB	09-05-2002	 31-05-2002	293.1.11R 173L	30,05

Aplikatu beharreko legeriaren taulako laburtzapenen esanahia:

L: Lurreko Garraioak Antolatzeko uztailaren 30eko 16/1987 Legea.

R: Lurreko Garraioak Antolatzeko Legearen Araudia onartzen duen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretua.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko ekainaren 18a.

Garraio zuzendaria,

AITOR URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala