Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2002ko uztailaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
3859

EBAZPENA, 2002ko ekainaren 6koa, Biodibertsitatearen zuzendariarena, 2001eko ekitaldian eskola-baratzeak eta mintegiak sustatzeko emandako dirulaguntzen zerrenda argitaratzen duen 2001eko abenduaren 20ko ebazpenean gertatutako akatsak zuzentzen dituena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.2.b) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, xedapen, ekintza edo iragarkiaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Izan ere, mota horretako akatsa sumatu da 2001eko abenduaren 20ko Biodibertsitatearen Zuzendariarena den Ebazpenaren Eranskinean. Ebazpen horren bidez, hain zuzen, 2001eko ekitaldian eskola-baratzeak eta mintegiak sustatzeko emandako dirulaguntzen zerrenda argitaratu zen.

Horiek horrela, akatsa zuzentzeko asmoz, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– 2001eko ekitaldian eskola-baratzeak eta mintegiak sustatzeko emandako dirulaguntzen zerrenda argitaratzen duen Biodibertsitatearen Zuzendariaren 2002ko otsailaren 6ko Ebazpenaren Eranskinean sumatutako akatsa zuzentzea, honela zuzendu ere:

Honela zioenean:

" CEP LEGARDA ALDE LHI - MUNGIA "

Honela esan behar du:

" COLEGIO EL AVE MARIA - BILBAO"

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka interesatuek gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Lurralde Antolamendu eta Biodibertsitatearen sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko ekainaren 6a.

Biodibertsitatearen zuzendaria,

ANTON ARANBURU ALBIZURI.


Azterketa dokumentala