Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2002ko maiatzaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
2582

LEHIAKETA, Herrizaingo Sailaren informatika-sistemaren euskarriari dagokion kontratuaren lizitazioa egiteko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Herrizaingo Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espedientearen zk.: E-047/2002.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Herrizaingo Sailaren informatika-sistemaren euskarria.

b) Loteak banaketa eta kopurua: espediente honetan bi lote daude. Kontratu honetako loteak lizitatzaile bati eslei dakizkioke, eta, halaber, zenbait lizitatzaileri, bakoitzari lote bat edo gehiago esleituaz.

1. lotea: sistema zentralen euskarria: 420.000 euro.

2. lotea: Web sistementzako euskarria eta mezularitza elektronikoa: 360.000 euro.

c) Burutzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Burutzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 24 hilabete, luzatzeko posibilitatearekin.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: mugatua.

c) Era: lehiaketa.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: zenbatekoa, guztira, 780.000 euro.

5.– Fidantzak: behin-behinekoa:

1. lotea: 8.400 euro.

2. lotea: 7.200 euro.

6.– Agiriak eta informazioa eskuratzea:

a) Entitatea: Kontratazio Arloa.

b) Helbidea: Larrauri-Mendotxe 18.

c) Herria eta posta kodea: Erandio–48950.

d) Telefonoa: 944 96 80 00.

e) Telefaxa: 944 96 83 02.

f) Agiriak eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2002-05-27.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: III taldea, 3 azpitaldea. Bataz besteko urtekoak finkatuko du kategoria, berariazko klausula administratiboen pleguan zehazten den legez hain zuzen ere.

b) Beste betebehar batzuk: ikus lehiaketaren agiriak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2002-05-27a, 10:00etan.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: ikus lehiaketari buruzko agiriak.

c) Non aurkeztu behar diren: 6. puntuan zehaztutako helbidean.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: plikak irekitzen direnetik hara hiru hilabetez.

e) Aldaerak: ez.

f) Eskaintzak aurkez ditzaten, zenbat enpresari egingo zaien dei (gehienez eta gutxienez) (prozedura mugatua): ez da aurreikusten zenbakirik.

9.– Eskaintzak irekitzea: 6. puntuan aipatutako helbidean.

d) Eguna: 2002-07-15.

e) Ordua: 13:00ak.

10.– Beste argibide batzuk: eskaintza aurkezteko deia jakinarazteko (igortzeko) azken eguna: 2002ko ekainaren 5a.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia noiz bidali zen EBAOra: 2002ko apirilaren 19a.

Erandio, 2001eko apirilaren 19a.

Herrizaingo sailburua,

JAVIER BALZA AGUILERA.


Azterketa dokumentala