Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2002ko maiatzaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bergarako Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
2579

EDIKTUA, adostasun gabeko dibortzioari buruzko 172/01 prozedurari dagokiona.

Bergarako Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia

Judizioa: adostasun gabeko dibortzioa, 172/01, PZLb

Demanda-egilea: Maria Dolores Palomero García

Demandatua: Francisco Javier Urrutia Malvadi

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa

Judizio horren gainean ebazpena hartu da. Hau dio hitzez hitz:

Epaia, zk.

Bergaran (Gipuzkoa), bi mila eta biko apirilaren hiruan.

Margarita Valcarce de Pedrok, Bergarako Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko eta horko barrutiko epaile den aldetik, ikusi ditu epaitegi honetan bideratu diren adostasun gabeko dibortzioari buruzko 172/01 prozeduren autoak. Alderdi dira batetik, demandatua, Dolores Palomero García andrea, Miguel Angel Oteiza Iso prokuradorea eta Lourdes Bereciartua letratua dituela, eta, bestetik, demandatua, Francisco Javier Urrutia Malvadi jauna, auzi-iheslaritzat jo baita.

EPAITZA

Onartu egin dut Maria Dolores Palomero García andrearen ordezkaritzak jarritako demanda, Francisco Javier Urrutia Malvadi jaunaren kontrakoa. Beraz, dibortzioa dela-eta aipatutakoen ezkontzaren desegitea erabaki dut, horrek berez dituen legezko ondorioak izango dituela. 1996ko urriaren 14an ezkontza banatzeari buruz emandako epaian jarritako neurriak daudenetan utziko dira. Konpentsazio-pentsioari buruz ez dugu adierazpenik egingo. Kostuei buruz ez dugu adierazpenik egingo.

Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, idatziz, epaitegi honetan, bost eguneko epean.

Epaia eman, agindu eta sinatu dut.

Eta demandatua egun non bizi den ez dakigunez, epaileak, 2002ko apirilaren 10eko probidentzia baten bidez, ediktua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erabaki du, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan agindutakoa betez. Eta jakinarazten da Maria Dolores Palomero García andrea doako justiziaren onurez baliatzen dela auzian.

Bergaran (Gipuzkoa), bi mila eta biko apirilaren hamarrean.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala