Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2002ko maiatzaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza eta Arrantza Saila
2577

AGINDUA, 2002ko martxoaren 8koa, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, azaroaren 28ko 242/2000 Dekretuan aurreikusitako laguntzetarako deia egin duena, 2002. urterako. Dekretu horrek mendi nekazaritzako eremuetako landa garapeneko aitzindari proiektuetarako laguntzak arautu ditu.

Azaroaren 28ko 242/2000 Dekretuak mendi nekazaritzako eremuetako landa garapeneko aitzindari proiektuetarako laguntzak arautu ditu. Dekretuaren 8.3 artikuluak ezarritakoaren arabera, urtero, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren agindu bat argitaratuko da, dekretuan araututako laguntzetarako deia egiteko eta eskabideak aurkezteko epeak irekitzeko. Aginduak, era berean, hauxe ere argituko du: aurrekontu ekitaldi bakoitzean eman beharreko laguntzen guztizko zenbatekoa.

Aurrekontu-luzapenaren araubideari dagokionez, agindu hau ondorengo arauaren babesean eman da: Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen Testu Bategina onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintza-Dekretuaren IX. Tituluak xedatu duenaren babesean. Aurrekoak ez dio kalterik egingo urtarrilaren 23ko 1/2002 Legean edo maila bereko beste xedapenetan zehaztutakoari.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundietako Nekazaritza Sailei, lanbide-erakundeei eta sektoreko elkarteei agindu hau egiteko kontsulta egin ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

Lehengoa.– Eskabideak aurkezteko epea.

1.– Azaroaren 28ko 242/2000 Dekretuak mendi nekazaritzako eremuetako landa garapeneko aitzindari proiektuetarako laguntzak arautu ditu. Bada, 2002. urtean, dekretu horretako laguntzak eskatzeko epea honako hau izango da: agindu hau argitaratu eta biharamunetik hasi, eta 2002ko maiatzaren 31 arte.

2.– Eskabideak Landa Garapeneko zuzendariari bidaliko zaizkio, eta Nekazaritza eta Arrantza Sailean aurkeztuko dira, edo bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako bideetatik edozein erabilita. Eskabideekin batera, 242/2000 Dekretuaren 8.2 artikuluak aurreikusitako agiriak ere aurkeztu beharko dira.

Bigarrena.– Laguntzen guztizko kopurua.

Agindu honen babesean eman beharreko laguntzen guztizko kopurua EAEko aurrekontu orokorretatik etorriko da, eta ez du 138.233 euro gaindituko.

Dena den, aurreko kopurua eguneratzea gerta daiteke, indarreko legeriaren arabera egin litekeen aurrekontu-aldaketarik onartuz gero. Halakorik gertatzen bada, aldaketak onartzearen ondorioz ateratzen den aurrekontuko diru-kopuru berria Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordearen ebazpen baten bidez.

Hirugarrena.– Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, interesaturik daudenek berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Nekazaritza eta Arrantza sailburuari, hilabeteko epearen barruan, agindua argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko auzien salan, bi hilabeteko epearen barruan, agindua argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Laugarrena.– Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko apirilaren 8a.

Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

GONZALO SÁENZ DE SAMANIEGO BERGANZO.


Azterketa dokumentala