Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2002ko maiatzaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
2575

AGINDUA, 2002ko apirilaren 17koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Junior-Enpresa programa arautzen duen abenduaren 26ko 303/2000 Dekretuan jasotako laguntzak eskatzeko aurtengo epea ezartzeko dena.

Abenduaren 26ko 303/2000 Dekretuaren bidez (2000ko abenduaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 249 zk.), Junior-Enpresa programa arautu zen. Dekretuak laguntzen multzo bat ezarri zuen, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak diru-laguntzak eman ditzan Junior-Enpresa Elkarte baten eta edozein modu juridikotan eratutako enpresa edo erakunde publiko zein pribaturen arteko lankidetza akordioa dakarten proiektuetarako. Laguntzak emateko, proiektua aurretik onartu beharko da Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoari jarraiki; proiektuko jarduerek interesgarriak izan behar dute enpresa edo erakundearentzat, eta praktikan jarriko dute Junior-Enpresa Elkarteko kideek akordioa egiten den urtean amaitzen den ikasturtean ikasitakoa.

Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari buruzko aipamenak Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari buruzkoak direla ulertu behar da, lehendakariaren irailaren 17ko 19/2001 Dekretuak ezarritakoari jarraiki (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu, eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu zituen dekretua aldatu zuen dekretu horrek).

Abenduaren 26ko 303/2000 Dekretuaren 11. artikuluan jartzen duenez, aipatutako helburua betetzeko diru-baliabideak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan propio ezarritako kredituetatik aterako dira.

Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen, eta 49.5 artikuluan ezartzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoaren ekonomia-ekitaldi bakoitzeko aurrekontu orokorrak indarrean jartzen direnean diru-laguntzak emateko arauak eguneratu nahiz berrikusiko dira, edo, behar izanez gero, arau berriak ezarriko dira, eta, orobat, zehaztugabeko indarraldia eman zitzaien diru-laguntzak iragarriko dira.

Hori dela eta, urtarrilaren 23ko 1/2002 Legeak laguntza-programa horiei dagozkien gastu-baimenak jasotzen dituenez, eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49.5 artikulua eta abenduaren 26ko 303/2000 Dekretuaren 6.3 artikulua betez eta horrek Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak urtero dekretu horretan aurreikusitako laguntzak jasotzeko eskabideak aurkezteko epea argitaratuko duela dioenez, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– 2002ko irailaren 30era arte irekita egongo da Junior-Enpresa programa arautzen duen abenduaren 26ko 303/2000 Dekretuan jasotako laguntzak eskatzeko epea.

Bigarrena.– Abenduaren 26ko 303/2000 Dekretuaren helburua lortzeko, 2002 urterako guztira 60.101 euro erabiliko dira. Kopuru hori aldatu egin daiteke, indarren den legediaren arabera aurrekontuetan aldaketak egiten badira.

Hirugarrena.– Aipatu dekretuan daude ezarrita diru-laguntzak lortu eta emateko baldintzak.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Haren aurka, interesatuek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 107. artikulua eta hurrengoak). Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 10.1 a) eta 46. artikuluak).

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko apirilaren 17a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.


Azterketa dokumentala