Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2002ko maiatzaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Irungo Udala
2572

IRAGARKIA, Hirigintza Diziplinako goi-mailako teknikari lanpostu bat betetzeko deialdiari buruzkoa.

2002ko apirilaren 12ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (67 zenbakia), Administrazio Bereziko Eskalako Goi-mailako Azpieskala Teknikoko plaza huts bat (Hirigintza Diziplinako Goi-mailako Teknikari postua) betetzeko (barne sustapena) deialdiaren arau erregulatzaileen testu osoa argitaratu da.

Eskabideak aurkezteko epea hogei egun baliodunekoa izango da, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu den egunaren biharamunetik aurrera kontatuta.

Deialdi honi buruzko hurrengo iragarkiak soilik Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan argitaratuko dira, deialdiaren oinarrietan ezarritakoaren arabera.

Irun, 2002ko apirilaren 15a.

ALKATEA.

Azterketa dokumentala