17. zk., 2002ko urtarrilaren 24a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
532
EBAZPENA, 2001eko abenduaren 21ekoa, Enplegu eta Prestakuntza zuzendariarena, itzulketa-espedientean hartutako ebazpena jakinaraztekoa. Espedientea 1998ko aurrekontu-urtealdian kontratazioa bultzatzeko subentzioak ematean aplikatzeko modukoa den araudia ez betetzeagatik izapidetu da, abenduaren 24ko 306/1996 Dekretuan oinarrituz.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen dituen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta aipatu ebazpena postako zerbitzuaren bidez jakinaraztea ezinezkoa gertatu denez, espedientean agertzen den helbidea oker dagoelako, eskatzaileak helbidea aldatu duelako jakinarazpenak egiteari dagokionez aldaketa horren berri eman gabe, edo beste arrazoiren bat dela medio, hau
EBATZI DUT:
Aipatzen den espedientean hartutako ebazpena jakinaraztea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz, eta interesatuari aditzera ematea berorren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordearen aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamuneko egunetik hasi eta hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen dituen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta horrekin bat datozenetan ezarritakoaren arabera.
Espediente-zk.: G-0245-0693-97C Itzulketa-zk.: 27/01
Ondorio horretarako jarritako epeetan subentzioa emateko ebazpenean ezarritako baldintzak betetzen direla frogatzeko beharrezko dokumentaziorik aurkeztu ez denez, eta Eusko Jaurlaritzak emandako abenduaren 24ko 306/1996 Dekretuaren 28. artikuluan ezarritakoa urratzen denez,
Enplegu eta Prestakuntza zuzendariak hau
EBATZI DU:
Lourdes Montero Basqueseaux enpresak, subentzio moduan eman zaizkion 175.000 PTAk itzultzeko duen obligazioa deklaratzea eta ordaindu gabe zenbateko berarekin geratzen zen ordainketa deuseztatzea.
Adierazitako zenbatekoaren itzulketa bi hilabeteko epean egin beharko da gehienez ere ebazpen hau jakinarazten denetik kontatzen hasita, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren ondorengo kontu honetan:
Gipuzkoa Donostia Kutxa, kontu-zk.: 2101.0760. 69.0002788214
Ingresua egiterakoan dagokion espediente-zenbakia aipatu beharko da.
Jakinarazten da ezen itzulketako ingresua goian aipatutako epeetan egiten ez bada, premiamendu-bidez exekutatzeari ekingo zaiola.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko abenduaren 21a.
Enplegu eta Prestakuntza zuzendaria,
JESÚS MONREAL ZIA.