17. zk., 2002ko urtarrilaren 24a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
528
IRAGARKIA, 2002ko urtarrilaren 7koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko Lurralde Bulegoko buruarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da ondoren aipatzen den instalazio elektrikoa: 13,2 kV-ko lurrazpiko linea elektriko bat eta “Centro de Maniobra UTE Azoka Ansio” deituriko ebaketa zentroa, Barakaldoko udalerrian.
Iberdrola Distribución, S.A.U. sozietateak eskatuta, jendaurrean jartzen da ondoren zehazten den instalazioa abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan aurreikusitakoaren ondorioetarako eta testu bereko azken xedapenetatik lehenengoan finkatutakoarekin bat etorriz. Errege Dedretu horrek energia elektrikoaren garraio, banaketa, merkataritza, horniketa jarduerak eta horiek instalatzeko baimenen prozedurak arautzen ditu.
Erref.: CT-5212 / L-5551 – ASS-AOK
Esp.: ATD-01/95
• Lana egingo den tokia: Barakaldoko udalerrian.
• Aurrekontua: 10.647,32 ¤ .
• Helburua: gune horretako indar elektrikoaren eskaerari erantzutea.
Ezaugarriak:
Lurrazpiko linea elektrikoa:
• Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.
• Eroaleak: 3 (1x150) mm2, aluminiozkoak.
• Luzera: 15 m.
• Hasiera: “Centro de Maniobra UTE Azoka Ansio” maniobra zentroan.
• Amaiera: “Azoka” TZ-an.
“Centro de Maniobra UTE Azoka Ansio” izeneko maniobra zentroa
• Nolakoa: aurrefabrikatua.
• Gelaxkak: 3.
Goian aipatutako instalazioaren administrazio baimena eskatzen da.
Instalazio-proiektua jendaurrean azaltzen da Bilboko Concha jenerala kaleko 23 zenbakiko 5. solairuan dagoen Lurralde Bulego honetan, inork aztertu eta erreklamaziorik egin nahi badu. Erreklamazioak bi aletan aurkeztu beharko dira hogei eguneko epearen barruan, iragarkia argitaratzen den biharamunetik hasita.
Bilbao, 2002ko urtarrilaren 7a.
Lurralde Bulegoko burua,
JOSE ANDRES BLASCO.