Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2002ko urtarrilaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
523

LEHIAKETA, Ledo eraikina (Poza kalea 13, Bilbao) eta Kale Nagusiko 81 zk.ko 1. solairua (Bilbao) garbitzeko zerbitzua kontratatzeko.

1.– Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Osasun Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: 18/2002-S.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Ledo eraikina (Poza kalea 13, Bilbao) eta Kale Nagusiko 81 zk.ko 1. solairua (Bilbao) garbitzeko zerbitzua.

b) Loteak: bai, bi lote.

1. lotea: Ledo eraikina (Poza kalea 13, Bilbao).

2. lotea: Kale Nagusiko 81 zk.ko 1. solairua (Bilbao).

c) Gauzatzeko lekua: Bilbao.

d) Gauzatzeko epea: kontratua izenpetzen denetik 2002ko abenduaren 31 arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: aurretikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira gehienez: 53.460 euro/urteko. BEZa barne.

1. lotea: 2.546 euro hileko BEZa barne.

2. lotea: 1.909 euro hileko BEZa barne.

5.– Fidantzak.

a) Behin-behinekoa: ez dagokio.

6.– Agiriak eta argibideak:

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila. Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua. Lakua II.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 91 76.

e) Faxa: 945 01 93 01.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: eskaintza ekonomikoak aurkezteko den azken egunera arte jaso ahal izango dira dohainik goian aipaturiko tokian.

g) Halaber, Eusko Jaurlaritzako web orrian ere jaso ahal izango dira agiriak. www.ej-gv.net.

7.– Kontratistaren betebeharrak:

a) Ez da sailkapenik eskatuko, bai, ordea, kaudimen ekonomikoa eta teknikoa, halaxe xedatzen baitute Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legeko testu bategina onartzen duen ekainaren 16ko 2/2000 Legegintzako Errege Dekretuko 16 eta 19. artikuluek.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2002ko otsailaren 11ko 13:30ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru kartazal aurkeztu beharko dira “A”, “B” eta “C”. Kartazal horiek karatulako 19. puntua dela eta, berariazko klausula administratiboen pleguko 7. klausulak zehazten dituenak jaso beharko dituzte.

c) Aurkezteko lekua: iragarki honetako 6. puntuan adierazitakoa.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea (lehiaketa): 3 hilabete eskaintzan jendaurrean irekitzen direnetik kontatzen hasita.

e) Aldaerak (lehiaketa): ez dira onartuko.

f) Eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua —gutxi gorabeherakoa— edo gutxieneko eta gehienezko kopurua. (Prozedura mugatua): ez dagokio.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila. Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua.Lakua II.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 2002ko otsailaren 14a.

e) Ordua: 11:00.

10.– Bestelako argibideak: ez dagokio.

11.– Iragarki-gastuak: esleipendunaren kontura izango dira.

12.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez dagokio.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko urtarrilaren 17a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

IGNACIO ZALBIDEA ALVAREZ.


Azterketa dokumentala