Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2002ko urtarrilaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
516

EBAZPENA, 2001eko abenduaren 12koa, Energia zuzendariarena, Basauriko udalerrian 13,2 kV-ko linea elektriko bat eta transformazio zentro bat instalatzeko baimena ematen duena eta instalazioa burutzeko proiektua onartzen duena.

Erref.: L-5484 eta C.T. 5180-as-gf

Esp.: ATH-2001-92

Iberdrola Distribucion, S.A.U. enpresak hala eskatuta L-5484 eta C.T. 5180 zenbakidun espedienteari eman zaio hasiera lurralde bulego honetan. Izan ere, enpresa horrek honako eskabidea egin du: aipatutako linea elektrikoa instalatzeko administrazioaren baimena eman eta instalazioa burutzeko proiektua onartzeko. Enpresaren helbide soziala honakoa da: Gardoki kalea 8, Bilbao. Bestalde, enpresak behar bezala bete ditu Instalazio elektrikoen garraio, banaketa, merkataritza, hornidura eta administrazio prozedurako jarduerak arautzen dituen 1995/2000 Errege Dekretuaren (2000-12-27ko EAO) VII. tituluko II. kapituluan ezarritako izapideak, testu bereko azken xedapenetatik lehenengoan finkatutakoarekin bat etorriz, eta Industriari buruzko uztailaren 16ko 21/1992 Legean eta horrekin bat datozen gainerako legezko xedapenetan xedatutakoaren arabera.

Bestalde, Raul Herraez Fernández elkargokideak aurkeztutako proiektua aztertu da. Proiektua Bizkaiko Industri Inginadoreen Elkargo Ofizialak ikus-onetsi du. Ikus-onespenak 3451zenbakia du, eta 2001-07-13ko data.

Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 16ko 223/2001 Dekretuak (2001-10-24ko EHAA) ematen dizkion eskumenez baliatuz, Energia zuzendariak honakoa

EBATZI DU:

Baimena ematea Iberdrola Distribución S.A.U. enpresari Basauriko udalerrian 13,2 kV-ko linea elektriko bat eta tranformazio zentro bat instalatzeko eta onartzea instalazioa burutzeko proiektua. Hona hemen proiektuaren ezaugarriak:

Aireko linea elektrikoa, zirkuitu bakuna:

– Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.

– Eroaleak: 3, LA-56 motakoak (54,6 mm2).

– Euskarriak: metalezkoak.

– Luzera: 33 m.

– Hasiera: “Argunduaga TEA, 2. zirkuitua” linea elektrikoaren 9. euskarrian.

– Amaiera: linea bereko adarraren 1. euskarrian.

Matadero deituriko 60 zk. transformazio zentroa. Edukia:

– Transformadoreak: 250 kVA-ko eta 13,2/0,38 kV-ko transformazio-erlazioko trifasiko 1.

– Hozteko sistema: naturala, olio-bainuan.

Ebazpen hau abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera eta honako baldintza orokor hauek ezarriz eman da:

1.– Obrak onartutako proiektuaren arabera egin beharko dira, dagokionean eskatu eta baimentzen diren aldakuntzekin.

2.– Proiektua burutzeko, instalazioen titularrak honako erakunde hauek emandako baldintza teknikoak kontuan hartu beharko ditu: Basauriko udala.

3.– Instalazioak abiarazteko epea urtebetekoa izango da, ebazpen hau ematen denetik hasita.

4.– Instalazioen titularrak obrak amaitu izanaren berri emango dio Bizkaiko Lurralde Bulegoari, honek behin betiko azterketa gauzatu eta instalazioak abiarazteko akta egin dezan.

5.– Ebazpen hau udalen edo probintzia-mailako baimen edo lizentzien eta obrak egiteko beharrezkoak diren bestelakoen kalterik gabe eta hauetatik bereiz ematen da eta eskatzailea ez du horiek lortzeko betebeharretik salbuesten. Halaber, hirugarrenek izan litzaketen eskubideen kalterik gabe eta jabetza-eskubidea salbu utziz ematen da.

Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta, ondorioz, interesdunak gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Administrazio eta Plangintzako sailburuordeari, hilabeteko epearen barruan ebazpen honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita, betiere azaroaren 26ko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko abenduaren 12a.

Energia zuzendaria,

TXABER LEZAMIZ CONDE.


Azterketa dokumentala