Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2002ko urtarrilaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
506

339/2001 DEKRETUA, abenduaren 11koa, euskal herri-administrazioetako funtzionarioen administrazio-egoerei buruzko araudia onartzeko dena. (Hutsen zuzenketa).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.

Euskal herri-administrazioetako funtzionarioen administrazio-egoerei buruzko araudia onartzen duen abenduaren 11ko 339/2001 Dekretua 2002ko urtarrilaren 15eko EHAAn (10 zk.) argitaratu zen, eta aipatutakoen moduko hutsak gertatu zirenez, dagokien zuzenketa egiten da ondoren:

– Dekretuko tituluan eta EHAAko laburpenean eta 741. orrian, honako hau dioenean:

“339/2001 DEKRETUA, azaroaren 11koa, (….)”,

honako hau esan behar du:

“339/2001 DEKRETUA, abenduaren 11koa, (….)”,

– Dekretuko eranskineko 1. artikuluaren 4. paragrafoko azken aldean, 743. orrian, honako hau dioenean:

“(…) salbu eta IV. eta VI. kapituluetan eta 17. artikuluko 1.e) idatz-zatian xedatutakoa.”,

honako hau esan behar du:

“(…) salbu eta IV. eta VI. kapituluetan eta 17. artikuluko 1.d) idatz-zatian xedatutakoa.”,

– Dekretuko eranskineko 6.3 artikuluan, 745 orrian, honako hau dioenean:

“(...), familiakoak zaintzeko eszedentzian edo (...)”

honako hau esan behar du:

“(...), seme-alabak zaintzeko eszedentzian edo (...)”


Azterketa dokumentala